Txolarre

Txolarreak (Passeridae) txori familia bat da, passeriformes ordenakoak.

Hainbat espezie hartzen ditu bere baitan, hala nola etxe-txolarrea eta harkaitz-txolarrea.

Txolarre
Txolarre
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
SuperfamiliaPasseroidea
Familia Passeridae
Illiger, 1811

Espezieak

Familia honek genero eta espezie hauek ditu bere baitan:

Izen arruntak

Txolarre 
Bederatzi txolarre.

Euskaraz, erdaretan bezala, izen asko erabili dira honen arrunta dugun txori honentzat; hona hemen euskal izen batzuk:

  • artatxori: bizkaieraren ia eremu guztian (Durangaldean, Mungialdean, Busturialdean, Legution...), Eibar ingururaino. Hedaduraz, hauxe da Hego Euskal Herriko usadioko euskal izenik zabalena segur aski, baina eskualderik gehienetan beste sinonimoren batekin batera darabilte.
  • burgoi, burrigoi, burgoitxori: Beasain.
  • elizatxori (eleitxori, eliztxori...): Arratian, Otxandion, Aretxabaletan, Getarian, Errezilen, Gizaburuaga-Ea-Aulesti inguruan, Lapurdin, Zuberoan.
  • erretxori: Nafarroa Garaia.
  • errota-txori: Nafarroa Garaia.
  • etxetxori: Nafarroa Garaiko eskualde askotan (Leitza, Baztan, Oitz, Imotz,...) eta Gipuzkoako mugako herri batzuetan (Berastegi, Ataun...).
  • galartxori: Etxarri-Aranatz.
  • galtxori: Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia.
  • garaitxori: Aezkoa.
  • gorrilloi, gorrillota: Bergara-Antzuola.
  • hormatxori: Ermua-Eibar-Elgeta-Soraluze... Urola kosta eta Urola erdia (Zumaia-Azpeitia-Errezil-Aia...)
  • kaletxori: Aretxabaleta-Eskoriatza... Zerain.
  • karatxori: Nafarroa Garaia.
  • karrato: Nafarroa Garaia.
  • kurloe, kurrilloe: Lea-Artibai (Munitibar, Berriatua, Markina,...), Durangaldea (Elorrio, Abadiño, Berriz, Mallabia...), eta Debagoiena (Arrasate, Oñati, Antzuola...), eta eskualde horien alboko zenbait herritan (Muxika, Mendata, Azkoitia...). Bizkaieraren eremu guztian.
  • lapurtxori (txorilapur): Beasain, Olaberri... Errezil.
  • larratxori: Mutriku.
  • lastatxori: Bizkaia.
  • mokomotz (txorimotz): Azpeitia, Beizama, Aia, Zestoa, Errezil, Beasain...
  • metatxori: Zuberoa.
  • murrutxori: Bizkaia.
  • murruxori: Baigorri.
  • ormatxori: Bizkaia.
  • pardel: Ondarroa.
  • paretatxori: Oiartzun, Errenteria, Hondarribia, Bera...
  • pareta-xori: Lapurdi.
  • parra-txori, parra-xori: Lapurdi.
  • patxizar: Urola kosta (Zumaia, Aizarnazabal...), Urola Erdia (Zestoa...) eta Debabarrena (Deba...)
  • teilatxori: Ubidea.
  • torretxori, torrotxori, torrutxori: Mendexa, Amoroto, Ispaster, Ea, Lekeitio, Nabarniz... Zerain. Legutio.
  • txau, ttau, txantxau...: Pasaia, Hondarribia.
  • txo(l)arre: Urola kosta (Zarautz, Zumaia...) Arano.
  • txorrotxori: Orio.
  • txuerra: Elgoibar-Mendaro-Deba.

Erreferentziak


Kanpo estekak

Tags:

Txolarre EspezieakTxolarre Izen arruntakTxolarre ErreferentziakTxolarre Kanpo estekakTxolarreEspezieEtxe-txolarreFamilia (biologia)Harkaitz-txolarreHegaztiPasseriformes

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Vincent van GoghKlarineteMartxoaren 27FaxismoMikelatsJuduDigestio-aparatuGarapen Jasangarrirako HelburuakRamadanArroka sedimentarioGalaxiaGatz (kimika)MarteThe SimpsonsEkosistemaAkizeRingo StarrXVIII. mendeaAireportuTigreBaionaEspezieMadrilAltsasu auziaJazzMartxoaren 28MariEuskararen jatorriaD ereduaWeb crawlerTiti-koitoaXVideosGeneJoxe Mari AgirretxeGarraioDesobedientzia zibilZirkulazio-aparatuIgaraba arruntTxalapartaTokusatsuGonzalo BoyeMoneroWNicola MarschallEuropar BatasunaDwight David EisenhowerBegoña PedrosaHaritzVBarakaldoKlimaCastillo SuarezEskoziaArotzaren eskuakPagoBertsolaritzaNumantziaEnergia eolikoKrimenezko filmPagoetako natura parkeaEuskaldunon EgunkariaItaliaZaldia euskal mitologian.eusHaurdunaldiEusko JaurlaritzaUztailaren 29Pierre TopetAxularCanis lupus arctosLeBron James🡆 More