Txekoslovakia (txekieraz eta eslovakieraz: Československo, Česko-Slovensko; edo Czecho-Slovakia) Europa erdialdeko estatu bat zen, 1918tik 1993ra 75 urtez iraun zuena.
Bigarren Mundu Gerrako tartean, gobernua erbestean izan zuen, nazien okupazioa dela-eta.
Txekoslovakia Československo | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1918 – 1992 | |||||||||
Errepublika | |||||||||
| |||||||||
Ereserkia Fitxategi:Kde domov můj? eta Nad Tatrou sa blýska Goiburua Pravda vítězí | |||||||||
Txekoslovakiaren kokapena | |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Praga | ||||||||
Biztanleria | 15.600.000 (1993) | ||||||||
Azalera | 127.900 (1993) km² | ||||||||
Telefono aurrizkia | +42 | ||||||||
Domeinua | .cs | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Dirua | Txekoslovakiar koroa | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | Txekiera, eslovakiera | ||||||||
Historia | |||||||||
Austria-Hungariako Inperiotik banaketa | 1918 | ||||||||
Estatu sozialista bihurtzen da | 1948 | ||||||||
Ezeztapena | 1992 | ||||||||
|
1993ko urtarrilaren 1ean Txekoslovakia bakean erdibitu zen, Txekia eta Eslovakia estatuak sortu zirenean.
Herrialdearen historian, hauek izan dira presidente guztiak:
Txekoslovakian kirolak garrantzi handia zeukan eta emaitza bikainak lortu izan zituzten hainbat kiroletan. Txekoslovakiako futbol selekzio nazionalak behin Europako Futbol Txapelketa irabazi zuen, 1976an, Mendebaldeko Alemaniaren aurka. Munduko Futbol Txapelketan, aldiz, birritan izan zen finalista, 1934 eta 1962an.
Saskibaloian, selekzio nazionalak EuroBasket behin irabazi zuen 1946an, txapeldunordea bestela 6 aldiz izan zen (1947, 1951, 1955, 1959, 1967 eta 1985ean), hirugarren postua 5 aldiz eskuratu zuen eta laugarrena 3 bider.
Eskubaloiari dagokionez, Pragako Dukla taldeak hiru aldiz irabazi du Europako Kopa, 1957, 1963 eta 1984an.
Tenislari oso garrantzitsuak ere izan zituen, hala nola Martina Navrátilová, emakumezkoen tenisean inoiz izan diren handienetakoa, eta Ivan Lendl gizonezkoetan, biak ala biak 1980ko hamarkadan batik bat ibilitakoak.
Joko Olinpikoei dagokienez, Emil Zátopek atleta eta Věra Čáslavská gimnasta aipatu behar dira. "Txekiar lokomotora" ezizenaz ezagutzen zen Zátopek korrikalaria historiako atletarik garrantzitsuenen artean dago, bereziki 1950eko hamarkadan nabarmendu zena. Čáslavská gimnastak aldiz 1959 eta 1968 artean zazpi urrezko domina jaso zituen parte hartu zuen hiru Jokoetan, eta horietaz gain lau domina Munduko txapelketetan eta 11 Europakoetan eskuratu zituen. Izotz hockey taldeak sei aldiz irabazi zuen txapelketa olinpikoa eta futbol taldeak, bi aldiz.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Txekoslovakia, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.