Moravia
Morava | |||
---|---|---|---|
Ez da estatua | |||
| |||
Hiriburua | Brno | ||
Hiri nagusiak | Brno, Olomouc | ||
Administrazioa | Txekia | ||
Eremua | 22.348,87 km² | ||
Biztanleria | 3.000.000 | ||
Administrazioa | Txekia | ||
Dirua | Txekiar Koroa (Kč) | ||
Herritarra | Moraviarra | ||
Hizkuntza(k) | Txekiera | ||
(txekiera eta eslovakieraz Morava; alemanez: Mähren; polonieraz: Morawy; latinez: Moravia) Erdialdeko Europako eskualde historikoa da, Txekiako ekialdean dagoena. Bohemia eta Silesiarekin batera, Txekiako hiru eskualde historikoetako bat da. Mendebaldean Bohemiarekin du muga, hegoaldean Austriarekin, ekialdean Eslovakiarekin, ipar-ekialdean Txekiar Silesiarekin eta iparraldean Poloniarekin. 22.348 km²ko azalera du eta 3.000.000 biztanle inguru. Hiri nagusiak Brno eta Olomouc dira.
Iparraldean Sudete mendiak ditu, ekialdean Karpato Zuriak, mendebaldean Moraviako muinoak eta hegoaldean Danubioren ordokia. Morava ibaiak zeharkatzen du lurraldea iparraldetik hegoaldera.
Nekazaritza (mahastiak, laboreak), abere hazkuntza (betabereak eta zurdabereak) eta industria (ehungintza, larrugintza, oinetakoak, siderurgia) dira ekonomiaren oinarriak
VI. mendean eslaviarrek menderatu zuten Moravia. XI. mendean erresuma handia bilakatu zen. Svatopluk I.ak zabaldu egin zuen erresuma, mendebaldeko Eslovakia eta Bohemia beretuz, baina hura hil ondoren haren semeek zatitu egin zuten. IX. mendearen bukaeran magyarrek hartu zuten. 1029an Bohemiaren barne geratu zen, eta 1490ean Austriak mendean hartu zuen. Lehen Mundu Gerra bukatu ondoren Txekoslovakiako eskualde izan zen. Hitlerek Txekoslovakia menderatu zuenean Bohemia eta Moraviako protektoratua sortu zuen, gerra amaitutakoan desagertu zena. 1992an, Txekoslovakia bitan banatu zenean, Moravia Txekiako Errepublikaren barne geratu zen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Moravia, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.