Transnistria

Transnistria de facto lurralde independente bat da, nazioarteak onartutako Moldaviako mugen barnean kokatua.

Transnistriaren independentzia estatu edo nazioarteko elkarte batek ere ez du onartzen, eta de iure (nazioarteko legearen arabera), Moldaviako zati bat da.

Transnistriako Errepublika Moldaviarra
Republica Moldovenească Nistreană
Приднестровская Молдавская Республика
Придністровська Молдавська Республіка
Ereserkia: Anthem of Transnistria (en) Itzuli
Goiburua: Lur honetan bizitzeko eskubidearen alde
Transnistria
Transnistriako bandera
Transnistria
coat of arms of Transnistria (en) Itzuli
TRANSMAPA.PNG
Geografia
Hiriburua
eta hiri handiena
Tiraspol
Azalera4163
KontinenteaEuropa
MugakideakMoldavia eta Ukraina
Administrazioa
Gobernu-sistemaErrepublika
PresidenteaVadim Krasnoselsky
Transnistriako lehen ministroaAlexander Rosenberg (en) Itzuli
LegebiltzarraParliament of Transnistria (en) Itzuli
Harreman diplomatikoakTransnistria Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria469.000 (2018)
Transnistria−36.153 (2014)
Dentsitatea112,66 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erlijioaakonfesional eta Errusiar Eliza Ortodoxoa
Ezkontzeko adina
    18
Alfabetizazioa% 99,7 (2015)
Derrigorrezko eskolaratzea6-18
Ekonomia
BPG nominala1.052.200.000 $ (2013)
BPG per capita EAPn2.074 $ (2013)
Inflazioa3 % (2019)
Historia
Sorrera data: 1991ko azaroaren 5a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+373
Ordu eremua
Elektrizitatea220 V. 50 Hz.Europlug (en) Itzuli eta Schuko (en) Itzuli
president.gospmr.ru
Transnistria
Transnistriako mapa zehatza.
Transnistria
Tiraspol hiriburua.
Transnistria
Pridnestrovieko banaketa administratiboak.

Bertako gobernuak errusierazko Pridnestrovie izena beste hizkuntzetan ere erabiltzea bultzatzen du. Akronimotzat, PMR erabiltzen da, errusierazko Приднестровская Молдавская Республика (Pridnestrovskaia Moldavskaia Respublika, Pridnestrovieko Moldaviar Errepublika) izen luzearen transkripzioa.

Izenak

Nazioartean Transnistria da gailendu den forma, betiere kontuan hartuta lurraldeak onarpen ofizialik ez duela.

Bertako gobernuak izen hori zuzena ez dela argudiatzen du eta izen laburtu gisa Pridnestrovie bultzatzen du. Ofizialki hauexek dira izen osoak:

  • Errusieraz: Приднестровская Молдавская Республика (transkribatuta: Pridnestrovskaia Moldavskaia Respublika), forma laburtuan ПМР.
  • Moldaviera/errumanieraz alfabeto zirilikoan: Република Молдовеняскэ Нистрянэ (latindar alfabetoaz Republica Moldovenească Nistreană), forma laburtuan РМН.
  • Ukraineraz: Придністровська Молдавська Республіка (Pridnistrovs'ka Moldavs'ka Respublika), forma laburtuan ПМР.

Moldaviako gobernuak Stînga Nistrului izendapena erabiltzen du: "Dniesterreko ibarrezkerra" esan nahi du.

Kokapen historikoa

1989an oraindik Sobietar Batasunaren barruan zegoen Moldaviar Errepublika Sozialistak "moldaviera" (errumaniera, alegia) hizkuntza ofizial bakarra bilakatu zuen, baita latindar alfabetoa berrezarri ere. Dniesterreko ekialdean eslaviar jatorriko populazioa gehiengoa zela aprobetxatuta aparteko errepublika aldarrikatu zuten 1990ean.

1991n Moldaviak independentzia eskuratu zuen eta 1992an gerra zabaldu zen; 1500 bat hildako egon ziren. Suetena bi aldeek, ukrainarrek eta errusiarrek negoziatu zuten; harrezkero, hala ere, zenbait istilu gertatu dira eta bete gabe dago errusiar tropen erretiratze negoziatua, Dumak (Errusiako Parlamentuak) onartu gabea.

2006ko abenduaren 17an independentzia baieztatzeko erreferenduma antolatu zen; ofizialki % 97,2k independentziaren alde bozkatu zuten.

Geografia

Transnistriak ez du itsasorako irteerarik eta Besarabia (hau da, Moldaviako gainontzeko lurrak) du mendebaldean eta Ukraina ekialdean. Iparraldetik hegoaldera doan Dniester ibaiaren inguruko haran estu bat da. Orokorrean oso laua, muinorik garaienak ez dira heltzen 300 metroetara; iparraldean, Camencatik ipar-ekialdean hain zuzen, daude altuenak (273 eta 262 m, Ukrainarekiko mugan). Ibaiaren ertzetan daude altuerarik baxuenak, itsasorantz abiatu ahala jaitsiz doazenak: Camencan 36 m, hegoaldeko muturrean 0,5 m.

Ibaiak berak egiten du muga Moldaviako gainontzeko lurrekin tarte handienean baina badira salbuespenak:

  • Ibarreskuineko sei udalerri (Cocieri, Molovata Nouă, Corjova, Pîrîta, Coşniţa eta Doroţcaia) Moldaviako gobernuaren kontrolpean geratu ziren 1992ko Transnistriako Gerraren ostean. Transnistriako gobernuaren kontrolpean dagoen Dubăsari hiriaren iparralde eta hegoaldean daude eta bere barrutikoak dira. Molovata Nouă udalerriko Roghi herriska ordea Tiraspoleko gobernuak menperatzen du.
  • Mendebaldean, ibarreskuinean alegia eta Tiraspolen aurrean Bender hiria eta bere ekialde, hego-ekialde eta hegoaldean kokatzen diren lau udalerri (Proteagailovca, Gîsca, Chiţcani eta Cremenciug, sei herri daude haietan) transnistriar agintariek kontrolatzen dituzte.

Garraiobide nagusia Tiraspol-Dubăsari-Rîbniţa errepidea da. Zenbait lekutan Chisinauren menpeko herrietatik pasatzea gatazka iturria izan da. Transnistriarrek gehienetan ez dute arazo larririk Moldaviako gainontzeko lurretara, Ukrainara edo Errusiara bidaiatzeko, bai errepidez bai nazioarteko bi trenez: Mosku-Chisinau (urte osoan) eta Saratov-Varna (sasoien arabera). Aireporturik erabilienak Chisinau Moldaviako hiriburukoa eta Odesakoa dira.

Banaketa administratiboa

Hamar hiri eta 69 udalerri ditu; denera, 147 entitate. Horrez gain, bost raion edo barruti daude (lehen izena errumanierazkoa da; parentesi artean, errusierazkoa eta haren transkripzioa):

  • Camenca (Кáменка, Kamenka)
  • Rîbniţa (Рыбница, Rybnitsa)
  • Dubăsari (Дубоссáры, Dubossari)
  • Grigoriopol (Григориóполь, Grigoriopol')
  • Slobozia (Слободзéя, Slobodzeia)

Horiez gain:

  • Tiraspol (Тирáсполь) udalerria. Hiriburu eta hiririk handiena da eta 159.163 biztanle zituen 2005ean.
  • Bender edo Tighina (Бендéры, Benderi), Dniesterren ibarreskuinean; ez dago raion horien barruan, baina PMRko gobernuak kudeatzen du.

Egoera politikoa

Nazioarteko komunitateak Transnistria Moldaviako zatitzat dauka. Hala ere de facto nazioarteak onartzen ez duen gobernuak dauka lurralde honen gaineko kontrola 1990ean independentzia aldarrikatu zuenetik.

2010erako Abkhazia eta Hego Osetiak baino ez zuten Transnistriaren independentzia onartu. Hiruren egoerak neurri batean antzekoak dira: adostasunik gabeko independentziak aldarrikatu dituzten errepublikak. Errusiak eta errepublika horiek beren egoerak Kosovokoarekin ere parekatzen dituzte, onespen handiagoa lortzearren.

Zuzeneko aginterik ez badu ere, Moldaviako gobernuak lege bat onartu zuen 2005ean; funtsean, Moldaviaren barruko lurralde autonomo bat ezartzen zuen "Dniesterreko ibarrezkerreko" hiri eta herriekin. Pridnestrovieko gobernuarekin adostu gabekoa zenez, horrek probokaziotzat jo zuen.

2006ko martxoaren 3an, Ukrainak muga-arau berriak ezarri zituen; horien arabera, Moldaviako muga zerbitzuaren dokumentazioa duten ekoizpenak baino ez zituen inportatuko. Transnistriako zein Errusiako gobernuek kexua agertu zuten, horrek lurraldearen "ekonomia-blokeoa" zekarrela argudiatuz. Gogoratu behar da Errusia dela lurralde haren duen aliaturik onena eta inplikatuena: militarki ere 1200 bat soldadu errusiar daude.

2008rako, 300.000 eta 400.000 arteko transnistriarrek (populazioaren gehiengoak) moldaviar pasaportea eskatua zuten; kontuan izan beste estatuek ez dutela Transnistriako gobernuak argitaratutako pasaporterik onartzen. Errusiak kontsulatu bat zabaldu zuen Moldaviaren nahiaren kontra Tiraspolen eta 80.000 bat pasaporte eginak zituzten bertatik 2006ko amaierarako.

PMRk alderdi-aniztasunean oinarritutako eta ganbera bakarreko sistema politikoa du. Independentzia aldarrikatu zuenetik Igor Smirov izan da presidentea; lau aldiz aukeratuta, azkena 2006ko abenduan izan zen. Ez dago adostasunik hauteskundeen gardentasunaz: iturri batzuek emaitza garbiak direla adierazten dute; beste batzuen arabera hauteskunde-iruzurrak gertatu dira.

2014ko urriaren 1ean, Mosku ez zela Transnistriatik inoiz aterako jakinarazi zuen Dmitri Rogozinek. 1992ko gerraren ondoren, Errusiako tropek lurraldea «baketzeko eta egonkortzeko» ardura dute.

Biztanleria

Lurralde horretan demografia aldaketa handia gertatu zen XX. mendean zehar, batez ere hiri nagusietara (Tiraspol, Rîbniţa, Dubăsari, Bender) industrializazioa dela eta SESBeko garaietan joandako errusiarrengatik; mugimendu hori oso garrantzitsua da egungo egoera ulertu ahal izateko.

1989ko erroldan 546.400 biztanle zituen. 1990etik aurrera migrazio-prozesua bizi izan du; gehienbat, jatorri moldaviar-errumaniarreko biztanleek alde egin dute errepublikatik.

Talde etnikoak

1989ko errolda

2004ko errolda

  • Moldaviar: % 31.9
  • Ukrainarrak: % 28,8
  • Errusiarrak: % 30,3
  • Bulgariarrak % 2...

Azken errolda hau errepublikako agintariek antolatu zuten, Moldaviakoaren parean; bere balioa eztabaidatuta dago.

Hizkuntza ofizialak

Nahiz eta errumanieraz (ofizialki han "moldaviera" deitua) mintzatzen den gutxiengo garrantzitsua izan, Transnistriako populazioaren gehiengoak eslaviar hizkuntza batean (errusieraz edo ukraineraz) hitz egiten du. Beste hainbeste hizkuntza ere hitz egiten dira: bulgariera, poloniera, gagauzera...

Ekonomia

Transnistriak ekonomia mistoa du. 1990eko hamarkadan pribatizazio-prozesu handiaren ondoren konpainia gehienak esku pribatuetan daude.

Ekonomiaren oinarria industria astuna (altzairua, elektrizitatea, ehungintza) da: sektorearen % 80 da.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Transnistria IzenakTransnistria Kokapen historikoaTransnistria GeografiaTransnistria Egoera politikoaTransnistria BiztanleriaTransnistria EkonomiaTransnistria ErreferentziakTransnistria Ikus, gaineraTransnistria Kanpo estekakTransnistriaDe factoDe iureMoldavia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

TxillardegiAlexandro HandiaHerri kirolDeustuko UnibertsitateaGallartaBurunda Txirrindulari ElkarteaSumendiAnariPastoralNerea IbarzabalErromantizismoCristiano RonaldoJohannes GutenbergBaserriAintziraPirinioetako desmanUrreIratiFitxategien Transferentziarako ProtokoloaUbideAthleticFutbolBasajaunTrikuOngizate-estatuGabriela LoranYayoi KusamaFrantziako IraultzaGasteizko martxoaren 3ko sarraskiaGalaxiaJoxan GoikoetxeaBihotzPaduraMozolo arruntKapitalismoUgalketaEuskal Herria BilduErrubrika (hezkuntza)Contact (1997ko filma)MarteTiti-koitoaEuskal Autonomia ErkidegoaSanta Teresa basilika (Lisieux)Amaren eskuakMarokoPello OtxandianoErresilientzia (psikologia)Igor OyonoKoartzatxo txikiEuropaAlbert EinsteinAlfabetatzeEuskal Herriko historiaEnergia berriztagarriEdurne PasabanAngelu (geometria)EuskaraDemokraziaKontsumorako Prezioen IndizePlayStationGALGemma HerreroOmako basoaEstoniaEuskal Herriko baleazaleakBoise2024ko Persiar golkoko uholdeakGauerdiko eguzkiLamia (greziar mitologia)🡆 More