Louis Pasteur (Dole, Jura, Frantzia, 1822ko abenduaren 27a – Saint-Cloud, Senako Gainak, Frantzia, 1895eko irailaren 28a) zientzialari frantsesa izan zen, mikrobiologian aitzindaria.
Louis Pasteur | |||
---|---|---|---|
1881eko abenduaren 8a - 1895eko irailaren 28a ← Émile Littré (en) - Gaston Paris → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Dole, 1822ko abenduaren 27a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Castle of Villeneuve-l'Étang (en) eta Marnes-la-Coquette, 1895eko irailaren 28a (72 urte) (72 urte) | ||
Hobiratze lekua | Pasteur Institutua Parisko Notre-Dame katedrala | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia | ||
Familia | |||
Aita | Jean-Joseph Pasteur | ||
Ezkontidea(k) | Marie Pasteur (en) (1849ko maiatzaren 29a - | ||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Lycée Saint-Louis École normale supérieure (1844 - 1845) Zientziatan graduatua | ||
Hezkuntza-maila | Medikuntzako doktorea doctor rerum naturalium (en) Honoris Causa Doktoretza | ||
Tesi zuzendaria | Antoine Jérôme Balard | ||
Doktorego ikaslea(k) | Victor Babeș (en) Émile Roux Albert Calmette Nikolay Gamaleya (en) Étienne Wasserzug (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | mikrobiologoa, kimikaria, unibertsitateko irakaslea, biokimikaria, agronomoa, naturalista, Wiki Euskarabiologoa, litografoa, artista eta botanikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Lille University of Science and Technology (en) Lille North of France University (en) Pasteur Institutua École centrale de Lille Estrasburgoko Unibertsitatea (1848 - Lilleko Unibertsitatea (1854 - 1857) École normale supérieure (1857 - | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Royal Society Société Philomathique de Paris (en) Lille Academy of Sciences (en) Frantses Akademia Linzeen Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala San Petersburgoko Zientzien Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Hungariako Zientzien Akademia Hellenic Philological Society of Constantinople (en) Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Frantziako Zientzien Akademia Poznań Society of Friends of Learning (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Errusiar Akademia Serbian Academy of Sciences and Arts (en) XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala Académie Nationale de Médecine (en) Belgikako Medikuntzako Errege Akademia | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Erlijio-ordena | Frantziskotarren Ordena | ||
Hasieran, kimika lantzen hasi zen, argiaren polarizazioaren inguruan. Gero, gaitzen teoria mikrobiarra eraikitzen lan egin zuen. Frogatu zuen mikroorganismoek hartzidura laktiko eta alkoholikoan daukaten funtzioa. Hortik, pasteurizazio eta esterilizazio teknikak garatu zituen. 1885ean, amorruaren aurkako txertoa lortu zuen.
Bere izena daraman institutua fundatu zuen 1887an. 1895eko irailaren 28an hil zen Saint-Clouden, Paristik gertu. Urte hartan bertan, mikrobiologiaren sari handiena lortu zuen, Leeuwenhoek domina.
Kimikan eta fisikan doktoretza egin zuen eta 1854an Lilleko zientzia fakultateko dekano izendatu zuten. 1857an Parisko École Normaleko zientzia ikasketen administrari eta zuzendari izendatu zuten, eta 1888an Pasteur Institutuko zuzendari. Kargu horretan iraun zuen hil zen arte.
Bizitza guztia ikerkuntzan eman zuen; haren aurkikuntzek iraultza handia sortu zuten zientziako alor askotan, hala nola medikuntzan, albaitaritzan, kirurgian eta obstetrizian, eta hari esker kimika eta hartziduren industria bide berriak urratzen hasi ziren.
Berezko sorkuntzaren teoria errefusatzen hasi zenean eta esnearen kontserbazio eta hartzidurari (pasteurizazioa) buruzko ikerketak egiten hasi zenean ezaguna egiten hasi zen garaiko zientzialarien artean.
Pasteurren bizitzaren data garrantzitsuenak honako hauek izan ziren:
Lau ekarpen nagusi egin zizkion, batez ere, zientziari:
Mikrobioei buruz atera zuen teoriaren eraginez, asepsia modu orokorrean erabiltzen hasi ziren.
Jakintza-alor ugari landu bazuen ere, Louis Pasteurren ekarpen baliotsuenak —dudarik gabe— mikrobiologiari lotuta daude, bera izan baitzen lehenengo txertoak erabili zituena eta immunitatearen oinarri teorikoak finkatu zituena. 1881ean karbunkoaren aurkako lehenengo txertoa erabili zuen, eta 1885ean amorruaren aurkakoa.
Azken gaixotasun horren ikerketa 1881ean abiatu zuen zientzialari frantziarrak. Infektatutako txakurrekin lan eginez, amorruaren birusak nerbio-sistema eta burmuina infektatzen zuela agerian jarri zuen. Era berean, burmuinetik isolatutako estraktuak untxietan inokulatuz animalia horietan gaitza sortzen zuela konturatu zen.
Lehenago karbunkoaren bakterioarekin egindako ikerketei esker, Pasteurrek mikrobio patogenoak moteldu edo ahuldu daitezkeela jakiten zuen. Horrenbestez, amorruaren birusaren birulentzia gutxitzen saiatu zen hildako untxien nerbio ehuna lehortzen. Animaliekin egindako saioetan Pasteurren txertoak bere eraginkortasuna frogatu zuen.
1885ean, txakur amorratu batek Joseph Meister haurrari koska egin zion. Umeak patu iluna zeukan eta hiltzera kondenatuta zegoen birusa bere burmuinera iritsiko zenean. Norbaitek Pasteurren berri eman zion familiari, eta zientzialari frantziarrak dilema gogor bati aurre egin behar izan zion: saiatuko zen umearen bizitza salbatzen gizakiekin inoiz probatu ez zen txerto batekin? Medikuekin mintzatu ondoren, mutikoari bere txertoa jarri zion. Tratamendua oso arrakastatsua izan zen, haurra sendatu zen, eta Pasteurren ospea Europa osora hedatu zen.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis Pasteur |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Louis Pasteur, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.