Antigeno

Antigeno hitzaren jatorrizko esanahia, antigorputzen eragile adierazten du, hots, antigorputzen eraketa estimulatzen duen edozein substantzia organikoa da antigenoa.

Molekula organiko batzuk antigeno onak dira: proteinak eta polisakaridoak, batez ere. Lipidoak eta azido nukleikoak antigeno txarrak dira.

Antigeno
Antigenoak eta antigorputz bat.

"In vivo" antigeno gehienak zelulei lotuta agertzen dira. Eritrozitoek, bakterioek, birusek, gorputzeko ehunek...antigeno moduan jarduten dute, haien azaleetan propietate antigenikoak dituzten molekulak dauzkatelako.

Antigorputzen sorrera estimulatzeaz gain, antigenoek erreakzio espezifikoak egiten dituzte sortutako antigorputzekin; eta antigorputzekin erreakzionatzeaz gain, beste erantzun immuneetako molekulekin erreakzionatzeko ahalmena dute antigenoek ere. Antigorputzarekin lotura egiten duen antigenoaren guneari epitopo edo determinante antigenikoa deritzo.

Horrenbestez, bi dira antigenoen ezaugarri nagusiak:

  • immunogenizitatea: antigeno guztiek haien aurkako antigorputzen sorrera eragiten dute
  • gaitasun haptenikoa: antigeno guztiek haien aurkako antigorputzekin erreakzionatzen dute

Substantzia bat sortu duen izakia eta substantzia hori hartzen duen izakiaren arteko distantzia filogenetikoa zenbat eta handiago izan, orduan eta handiago izango da substantzia horren ahalmen antigenikoa.

Kanpo estekak

Tags:

AntigorputzAzido nukleikoLipidoPolisakaridoProteina

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

LapurdiDiapasoi1977Go!azen (telesaila)FAimar IrigoienIruñeko historiaJose Migel BarandiaranJakoba Errekondo2023Argi-oilarItaliaInternational Standard Book NumberEnergia elektrikoFisikaEuskal mitologiaNikolas II.a ErrusiakoaMedinaHerri kirolPalankaHannah ArendtD ereduaAbuztuaren 30NobleziaYoutuberWeb crawlerGaliziako Egun NazionalaUrtarrilaren 16Connemara gure bihotzetanElbira ZipitriaFestina auziaLizar arruntKutsaduraUrtarrilaren 25UgatzLatinInauteriak Euskal HerrianMegalitoBaginaKatherine JohnsonEuskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia ItunaBihotzGonneville-en-AugeTxinako Herri ErrepublikaEuskal pilotaInesa GaxenFrantziako IraultzaBeroIngeniari Elektriko eta Elektroniken InstitutuaIñaki PerurenaKatagorriTxalapartaBegiIndoeuropar hizkuntzakGizakiEuroChampvans-les-MoulinsPott BandaAustraliaZarautzLokomozio-aparatuOrgasmoEuri azidoFaraoiErromatar arkitekturaLanbideEkinodermatuOpenStreetMapEnergia termikoTenerifeEuskaltzaindiaLos Xey1963Uhandre palmatuEuskal aditz🡆 More