Josip Broz Tito —alfabeto zirilikoz Јосип Броз Тито—, jaiotzako izen-deiturez Josip Broz (Kumrovec, Kroazia-Eslavoniako Erresuma, Austria-Hungariako Inperioa, 1892ko maiatzaren 7a – Ljubljana, Jugoslavia —gaur egun Eslovenia—, 1980ko maiatzaren 4a) militarra eta Jugoslaviako agintaria izan zen.
Josip Broz Tito | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1961eko irailaren 1a - 1964ko urriaren 5a ← baliorik ez - Gamal Abdel Nasser →
1953ko urtarrilaren 14a - 1980ko maiatzaren 4a ← Ivan Ribar (en) - Lazar Koliševski (en) →
1944ko azaroaren 2a - 1963ko ekainaren 29a ← Ivan Šubašić (en) - Petar Stambolić (en) → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Josip Broz | ||||||
Jaiotza | Kumrovec (en) , 1892ko maiatzaren 7a | ||||||
Herrialdea | Hungariako Erresuma (1892 - 1918) Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma (1918 - 1929) Jugoslaviako Erresuma (1929 - 1943) Jugoslaviako Errepublika Demokratiko Federala (1943 - 1945) Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista (1945 - 1980) | ||||||
Heriotza | Ljubljana, 1980ko maiatzaren 4a (87 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Loreen Etxea | ||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Pelageya Belousova (en) (1919 - 1936ko apirila) Lucija Bauer (en) (1936ko urria - 1937ko abenduaren 29a) Herta Haas (1940 - 1943) Jovanka Broz (1952ko apirilaren 15a - 1980ko maiatzaren 4a) | ||||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||||
Seme-alabak | |||||||
Leinua | Broz (en) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | International Lenin School (en) | ||||||
Hizkuntzak | Serbokroaziera alemana errusiera ingelesa Kroaziera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, makinista, estatu-politikaria, Erresistentziaren kidea, esperantista, iraultzailea eta sarrailagilea | ||||||
Lantokia(k) | Zagreb Kamnik Čenkov (en) Pilsen Alemania Viena Wiener Neustadt Veliko Trojstvo (en) Kraljevica (en) Smederevska Palanka (en) Zagreb Zagreb Ljubljana eta Mosku | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Macedonian Academy of Sciences and Arts (en) Slovenian Academy of Sciences and Arts (en) Anti-Fascist Council of the People's Liberation of Yugoslavia (en) | ||||||
Izengoitia(k) | Tito | ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Adar militarra | Jugoslaviako Askapen Nazionalerako Armada eta Destakamentu Partisanoak Yugoslav People's Army (en) | ||||||
Gradua | Marshal of Yugoslavia (en) | ||||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Uztaileko Egunak Errusiako Gerra Zibila Espainiako Gerra Zibila World War II in Yugoslavia (en) Bigarren Mundu Gerra | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | ateismoa katoliko ez-elizkoia | ||||||
Alderdi politikoa | Social Democratic Party of Croatia and Slavonia (en) Jugoslaviako Komunisten Liga | ||||||
| |||||||
Haren herrialdeko alderdi komunistaren idazkari orokorra eta geroago presidente bilakatu zen 1939an, eta hil arte kargu horretan aritu zen. Bigarren Mundu Gerran partisanoen buruzagitzan borrokatu zen 1941etik 1945era. 1943an Jugoslaviako Errepublika Sozialista edo Demokratikoa sortu zuten, eta ordutik herrialdeko mariskal izan zen.
1953an Jugoslaviako lehendakari bilakatu zen, eta hil arte iraun zuen karguan.
Lehen Mundu Gerraren aurretik metalgintzako langilea izan zen Triesten, Bohemian eta Alemanian. Garai hartan hasi zen harremanetan Kroaziako Alderdi Sozialdemokratarekin. Lehen Mundu Gerraren hasieran Zagreb hirian zegoen, eta atxilo hartu zuten gerraren aurkako propaganda egiteagatik. Aske utzi eta Karpatoetako frontera bidali zuten, eta ondoren errusiarrek hartu zuten preso Bukovinako frontean. 1918tik aurrera Armada Gorrian jardun zuen Errusiako Gerra Zibilean, eta 1920an Kroaziara itzuli zen.
Jugoslaviako Alderdi Komunistako kide egin zen ondoren eta 1923an, preso hartu zuten, baina berehala libre utzi. 1928an, kroaziar eta esloveniar komunisten buru izendatu zuten Jugoslaviako Alderdi Komunistaren barnean, eta urte hartan bertan preso hartu eta kartzelan eduki zuten 1934 arte. Handik aurrera goi karguak bete zituen alderdi komunistan eta Kominternen.
1936an Espainiako Gerra Zibilean borrokatu ziren Nazioarteko Brigadak antolatzeaz arduratu zen Parisen. 1937an Jugoslaviako Alderdi Komunistako idazkari nagusi egin zuten. Alemaniar naziek Sobietar Batasunaren aurkako gerra aldarrikatu ondoren (1941eko ekaina), Titok alemaniarren aurkako erresistentziara deitu zien Jugoslaviako herri guztiei eta politika eskubide berberak agindu zizkien gerra bukatutakoan. 1941eko udazkenaren hasieran, Jugoslaviako lurraldeen erdia baino gehiago berreskuratu zuten Titoren alderdikideek eta Jugoslaviako Armadako soldaduek. 1941etik aurrera, gerrilla talde bereziak eratu zituen alemaniarrei eusteko. 1943an gudu larriak izan ziren partisanoen eta nazien artean eta Tito zauritu zuten horietako batean. Italiako faxistak errenditu ondoren (1943ko iraila), Titok Jugoslaviako behin-behineko gobernua eratu zuen eta mariskal titulua eman zioten. 1945ean erabat menderatu zituzten partisanoek naziak eta kolaboratzaileak eta Tito aukeratu zuten Jugoslaviako estatu federal berriko buruzagi.
Gobernu berriak bere programa herri demokrazian oinarritu zuen, eta Sobietar Batasunaren aginduetatik aparte jardun: 1948an, Stalinek Titorekiko harremanak hautsi zituen. 1953an, Titok konstituzio berria aldarrikatu zuen, eta Jugoslaviako Errepublika Sozialisten Federazioa sortu. Stalin hil ondoren (1953), Nikita Khrustxevek eta Titok adiskidetze hitzarmena sinatu zuten Belgraden (1955), baina Titok ez zuen bere politika aldatu eta bloke kapitalistaren eta bloke sozialistaren arteko herri neutralen erakundea bultzatu zuen. Albania, Txina eta Vatikanorekiko harremanak bideratu zituen, eta sobietar armada Txekoslovakian sartu izana salatu zuen (1968). Jugoslaviaren barruan, demokraziaren oinarriak estatuko erakundeetan sendotzen saiatu zen. 1971n, bere ondorengo gobernuaren geroaz arduraturik, bost errepubliketako lehendakarien kontseilua bultzatu zuen Jugoslaviako goi agintaritzarako, eta hala egin zuten 1980an bera hil zenean.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Josip Broz Tito, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.