Botere-Banaketa

Botere-banaketa edo botereen banaketa Estatu bat gobernatzeko eredu bat da.

Ideia honen jatorrian Locke ingelesa dago baina Montesquieu frantsesak ezagutarazi zuen XVIII. mendean. Absolutismoaren aginte pilaketaren aurrean, aginte politikoa hainbat erakunderen artean banatu behar dela dio; botere legegilea, botere betearazlea eta epaitzeko boterea.

Botere-banaketa, Montesquieuren arabera

Legeen espirituaz Genevan argitaratu zuen 1748an Montesquieuk, eta bertan pasarte honetan definitu zuen botere banaketa:

« Estatu bakoitzean, hiru botere mota daude: botere legegilea, jendeen zuzenbideari dagozkion gaien botere betearazlea, eta zuzenbide zibilari dagozkion arazoen botere betearazlea.

Lehenaren bidez, printzeak edo magistratuak legeak egiten ditu aldi baterako edo betiko, eta egindakoak zuzentzen edo indargabetzen ditu. Bigarrenaren bidez, bakea edo gerra egiten du, enbaxadak bidali edo jaso, segurtasuna ezarri eta inbasioei aurre egiteko neurriak hartu. Hirugarrenaren bidez, delituak zigortu edo partikularren arteko gorabeherak epaitzen ditu. Azken horri epaitzeko boterea deritzo, eta besteari, estatuaren botere betearazlea, besterik gabe (...).

Galdua legoke dena, baldin pertsona batek edo nagusien, nobleen nahiz herriaren gorputz batek hiru botereak balitu: legeak egitekoa, ebazpen publikoak exekutatzekoa, eta partikularren arteko delituak eta gorabeherak epaitzekoa (...).

»

—Mostesquieu baroia, "Legeen espirituaz" (moldatua), 1748

Gerora, laburtu izan da hirutasun hau triada edo hiruko politiko gisa, hiru adarren definizio orokor hauekin:

  • Botere legegilearen adarra, legeak sortzeaz eta indarrean dauden legeak aldatzeaz edo indargabetzeaz arduratzen dena.
  • Botere betearazlea, exekutiboa, legeak betetzen direla ziurtatzeaz arduratzen dena; politikak sortzea eta politikak nola gauzatzen diren aukeratzea barne hartzen du.
  • Botere judiziala, legea interpretatzeaz eta egoera zehatzetan legea aplikatzeaz arduratzen dena.

Botereen arteko kontrol eta oreka

Botere desberdinak egonik ere, haien arteko kontrol eta oreka mekamismoak egon beharko liratekeela defenditu izan dute pentsalari politikoek. . Immanuel Kant izan zen ideia horren defendatzailea, adibidez. Hau da, boterearen edo estatuaren hiru adarretan bakoitzak beste biak mugatzeko edo kontrolatzeko ahalmena izan beharko luke, estatuaren hiru botere bereizien arteko oreka sortuz.

Hiru botereen arteko oreka edo geometria simetrikoa izan behar denik ere ez du esan nahi printzipioak. Subiranotasunaren printzipioaren arabera, demokrazia ohiko batean, herriarenan denean subirautza, eta honen adierazpen nagusia hauteskundeen bidezko biltzar legegile bat onartzea bada, subirautzaren eta legegilearen emaitza dira botereak: legegileak alda dezake botereen egituraketa zehatza, subirautzaren isla delako.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Botere-Banaketa  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

Botere-Banaketa Botere-banaketa, Montesquieuren araberaBotere-Banaketa Botereen arteko kontrol eta orekaBotere-Banaketa ErreferentziakBotere-Banaketa Kanpo estekakBotere-BanaketaBotere betearazleBotere judizialBotere legegileEstatuJohn LockeMonarkia absolutuMontesquieu

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Francoren diktaduraEuskal Herriko kastroakTeknologiaLaminaEuskal Herria erromatarren garaianArmentiako basilikaAMIA analisiDemokraziaCaponataRosalind FranklinDublinGamelanErnalketaLaboral KutxaIrulegiko EskuaElektrizitateHistoriaurreaCreative CommonsMadrilDes-kontrolNestor BasterretxeaLauaxetaNerea ReparazGoogleGerra HotzaSarpenElhuyar HiztegiaLondresHerri BatasunaPablo PicassoErreakzio kimikoEritasunPorntip NakhirunkanokSabindarren euskara garbiaEuskaraSevillako katedralaOtsoParpain-arkuDCCPWolfgang Amadeus MozartJoseba Díez AntxustegiKolonialismoAntzinaro Berantiarra Euskal HerrianBerotegi-efektuaPaleolitoaIkuska (dokumental-saila)Paulo AzpiazuIzarren hautsaErrementariBizkaiko Foru AldundiaMaría Jesús MonteroBenito LertxundiRadiocrimenMaitasunGernika-LumoKen ZazpiAlmeneko bertso-eskolaBalearrakFrida KahloOihana EtxebarrietaKorrikaMetal AroaIngalaterrako emakumezkoen errugbi selekzioaNøgen (musika taldea)Pirritx, Porrotx eta MariMototsJohann Sebastian BachUrretxuLorea IntxaustiAmaiurko gazteluaZirku NagusiaNilo🡆 More