Balearrak

Balearrak — Balear Uharteak antolaketa administratiboaz hitz egitean eta Balear uharteak uhartediaz ari garenean — Mediterraneo itsasoan dagoen uhartedia da eta Espainia barruan autonomia erkidego bat eratzen duena.

Lau uharte nagusik (Mallorca, Menorca, Eivissa eta Formentera) eta beste uharte txikiago ugarik (Cabrera, Dragonera eta Conejera dira garrantzizkoenak) osatzen dute. Iberiar penintsularen ekialdean daude. Autonomia erkidegoaren hiriburua Palma Mallorcakoa da; eta beste hiri nagusiak, Formentera, Eivissa, Maó, Pollença eta Sóller dira. Uhartediaren katalanezko izena (eta ofiziala dena) Illes Balears da eta gaztelaniazkoa Islas Baleares.

Balearrak / Balear Uharteak
Islas Baleares
Illes Balears
Balearrak
Balearrak
Balear Uharteetako armarria
Balearrak
Geografia
HiriburuaPalma Mallorcakoa
Hiririk handienahiriburu
Azalera4.992
Punturik altuenaPuig Major
Administrazioa
PresidenteaFrancina Armengol (PSIB)
Demografia
Biztanleria1.149.460 (2019)
1.173.008 (2021)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2019)
Dentsitatea230,28 bizt/km²
Ekonomia
Bestelako informazioa
caib.es

Geografia

Uharteok bi taldetan banatu ohi dira:

  • Gimnesiak: Menorca, Mallorca eta Cabrerako uharteak eta ondoko beste uharte txikiago batzuk (Dragonera eta Aire, besteak beste).

Gehienak erliebe apaleko uharteak diren arren, bi mendilerro bereiz daitezke Mallorca uhartean, Mendikate Betikoaren jarraian (Puig Major, 1.452 m). Eivissako mendiak apalagoak dira (Talaiasa, 475 m). Klima mediterraneoa da, tenperaturak gozoak (5-35 °C) eta prezipitazioak urriak (550 mm urtean).

Historia

Balear herria izan zen bertako lehen biztanlea; gero, feniziarren, greziarren eta erromatarren kolonizazioa izan zuten Balear uharteek. Bandaloen eskuetan egon ondoan, VIII. mendean musulmanak egokitu ziren han. Lau mende luze eman ondoren, Jakue I.a Konkistatzailea Kataluniako erregeak konkistatu (1229) eta Mallorcako Erresuma osatu ondoren, Aragoiko koroaren parte bihurtu ziren (1349).

Errege-erregina Katolikoen garaian (XV. m.) Espainiako koroapean geratu zen, eta bi mende eta erdi geroago Menorca britainiarren esku gelditu zen (1713, Utrechteko Ituna). 1802. urtean Menorca Espainiako koroaren eskuetara igaro zen berriz ere.

Demografia

Ekonomia

Balear uharteak turismo lekuak dira batez ere, berezko aberastasunek horretarako aukera bikaina eskaintzen baitute: hondartzak, arte monumentuak (Palmako katedrala, Bellver gaztelua eta Palmako Lonja; Eivissako hiri multzoa, Menorcako monumentu megalitikoak, Drach haitzuloak, eta abar). Nekazaritza (fruituak eta barazkiak), abeltzaintza, eskulangintza, ehun langintza eta Mallorca inguruko industria dira gainerako baliabide ekonomikorik garrantzitsuenak. Son Sant Joan, Palma Mallorcakoko aireportuak, Espainiako aire trafiko handiena bideratzen du.

Hizkuntza

Balear uharteetako hizkuntza katalana da (balear dialektoa, ekialdeko katalana). Gaztelaniarekin batera, katalana hizkuntza ofiziala da Balear uharteetan. Balearretako katalan dialektoan hiru azpidialekto bereizten dira: mallorquí, menorquí eta eivissenc (Mallorcakoa, Menorcakoa eta Eivissakoa).

Hedabideak

Balear ospetsuak

Erreferentziak

Kanpo estekak


Tags:

Balearrak GeografiaBalearrak HistoriaBalearrak DemografiaBalearrak EkonomiaBalearrak HizkuntzaBalearrak HedabideakBalearrak Balear ospetsuakBalearrak ErreferentziakBalearrak Kanpo estekakBalearrakAutonomia erkidegoCabreraEivissa (udalerria)Eivissa uharteaEspainiaFormenteraGaztelaniaIberiar penintsulaKatalanMallorcaMaóMediterraneoaMenorcaPalma MallorcakoaPollençaSóllerUhartedi

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

UrretxuGiltzurrunFrancoren diktadura Euskal HerrianBehin batean LoiolanPoleaUrdaibaiDeba (ibaia)Erdi AroaDublinErik BerganzaChiara ConsoliniKontrapasNormandiako LehorreratzeaLehen hizkuntzaPort-au-PrinceOrnogabeIván Martín NúñezGonzalo BoyeXerxes I.aXXXTentacionEzteiZatiki (matematika)Pagoetako natura parkeaArancha del SolUztarriaBurgosko prozesuaBuckingham jauregiaKlima aldaketaAmeriketako Estatu BatuakSchool TiesIdazketaren historiaEuskal Herria BilduKortatuEnergia geotermikoEneko AristaBerri TxarrakCobweb (2023ko estatubatuar filma)Al-AndalusJutta PoikolainenIntsektuNerea LoiolaEspainiako trantsizioaTrikuBegoña Muruaga LacaNafarroa Garaiko udalerrien zerrendaEuskara batuaHannah ArendtJon MirandeXake mate (eleberria)Baztango Donejakue bideaNapoleon BonaparteUrEuskal Rock ErradikalaZeltaFutbolPablo PicassoMaxixatzenRan Rober RanIlargiaren aldiEnergia ez berriztagarriSinbolismoEuskal Herriko musika garaikideaBarrokoaGoroldioEustakio MendizabalBasajaunHedy LamarrEuskal dantzakGoierri🡆 More