Greziera

Greziera edo grekoa Grezian hitz egiten den hizkuntza da.

Herrialde horretaz gain, Zipren ere nagusi da eta beste hainbat herritan gutxiengo aipagarriak daude: Italiako grikozko nahiz grekokalabrerazko hiztunak, Albaniakoak, eta abar.

Greziera edo grekoa
ελληνική — νέα ελληνικά‎
Greziera eta Greziera
Datu orokorrak
Lurralde eremuaGreziera Grezia
Greziera Zipre
Hiztunak15 milioi
Rankinga52
OfizialtasunaGreziera Grezia
Greziera Zipre
Greziera Europar Batasuna
Gutxiengo hizkuntza gisa onartua:
Greziera Albania
Greziera Armenia
Greziera Italia
Greziera Errumania
Greziera Ukraina
EskualdeaBalkanak
UNESCO sailkapena1: ziurra
Araugileaarautu gabea
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
Hellenic (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, hizkuntza fusionatzailea, pro-drop language (en) Itzuli, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza sintetikoa eta adjective-noun (en) Itzuli
Denbora gramatikalaklehenaldia eta nonpast tense (en) Itzuli
Genero gramatikalakgenero maskulinoa, genero femeninoa eta genero neutroa
Kasu gramatikalaknominatiboa, genitiboa, akusatiboa eta bokatiboa
Alfabetoaalfabeto grekoa
Hizkuntza kodeak
Glottologgree1276
Wikiel
ASCL2201
IETFgrk

Historia

Greziera Balkanetan mintzatua da K.a. bigarren milurtekotik. Aztarnarik antzinakoena Kretako "Gurdiaren Taulen Gela"n aurkitu zuten. K.a. XV. mendekoa izanda, greziera lekukotasunik zaharrenetakoak dituzten munduko hizkuntzetako bat dugu. Antzinatasun hori, indoeuropar hizkuntzen artean Vedasen sanskritoak bakarrik berdin dezake.

Alfabeto grekoa, berriz, ez da hain zaharra eta feniziar alfabetotik eratorria da. Hizkuntzalarien aburuz, greziera bost arotan bana daiteke:

Erdi Aroko grezieratik aurrera bi hizkeratan banatua izan da hizkuntza: dhimotikí (δημοτική), herri hizkera, eta katharévusa (καθαρεύουσα), klasikoen erara itxuratutako hizkera jasoa, testu literario, juridiko, administratibo eta zientifikoetan erabilia XIX. eta XX. mendeetan. Diglosia arazo hori 1976ko 306 Legeak irtenbideratu zuen, dhimotikía ofizial bihurtu zuenean. Bitartean, bi hizkerek greziera batua (κοινή νεοελληνική edo Aro Berriko greziera amankomuna) sortu dute.

Batzuek Aro berriko grezierazko hiztun jasoak antzinako testuak uler ditzakeela diote; hala ere, arrazoia ziur asko kultura da eta ez hizkuntzen arteko antzekotasuna. Hala ere, koinēa erraza da oso egungo hiztunentzat.

Euskarak, Europako beste hizkuntzak bezala, hitz asko hartu dizkio, normalean zeharka, hau da, frantsesaren edo gaztelaniaren bitartez: astronomia, demokrazia, filosofia, foka, eta abar. Gainera, greziar hitz eta morfemak oraindik erabiltzen dira hitz berriak sortzeko: antropologia, automobila, fotografia, hipermerkatu, hidromasaje, dinosauro, (elektro)entzefalograma, aromaterapia, biomekanika... eta latinezko hitzekin batera, egungo hiztegi zientifiko eta teknikoaren erroak dira.

Sailkapena

Greziera indoeuropar hizkuntza familiaren adarretako bat da. Hurbilago zituen antzinako hizkuntzak antzinako mazedoniera (agian grezierazko dialektoa bera) eta frigiera ziren, baina hori ez dago dokumentatuta. Egun, hurbilen dituen hizkuntzak armeniera eta indo-iraniar hizkuntzak dira.

Idazkera

Greziera 
Alfabeto greko
Αα Alfa Νν Nu
Ββ Beta Ξξ Xi
Γγ Gamma Οο Omikron
Δδ Delta Ππ Pi
Εε Epsilon Ρρ Rho
Ζζ Zeta Σσς Sigma
Ηη Eta Ττ Tau
Θθ Thita Υυ Upsilon
Ιι Iota Φφ Fi
Κκ Kappa Χχ Khi
Λλ Lambda Ψψ Psi
Μμ Mu Ωω Omega
Letra zaharkituak
Greziera  Vau Greziera  Koppa
Greziera  Stigma Greziera  Sampi
Greziera  Heta Greziera  Sho
Greziera  San

Greziera
Sakontzeko, irakurri: «Alfabeto greko»

Greziera alfabeto grekoaz idatzia da K.a. IX. mendetik. Greziera klasikoan, latin klasikoan bezala, letra larriak baino ez zeuden. Letra xeheak Erdi Aroko eskribek sortu zituzten, arinago idazteko. Egun erabiltzen den alfabetoa joniera berankorrarena bera da, K.a. 403an sortua atiko klasikoa idazteko.

Aro berriko alfabeto grekoak 24 letra ditu, bakoitza letra larriko eta letra xeheko formetan. Sigmak beste xehezko forma du (ς), bukaeran erabiltzeko.

Letra larriak
Α Β Γ Δ Ε Ζ Η Θ Ι Κ Λ Μ Ν Ξ Ο Π Ρ Σ Τ Υ Φ Χ Ψ Ω
Letra xeheak
α β γ δ ε ζ η θ ι κ λ μ ν ξ ο π ρ σ, ς τ υ φ χ ψ ω

Gainera, alfabeto grekoak zenbait ikur diakritiko ditu: hiru ahoskera, arnasa hartzeko markak eta dieresia. Ikur horiek guztiek aro helenistan zehar sortu ziren, baina egun alde batera utzi dira. 1982tik aurrera, sistema monotonikoa izenekoa erabiltzen da, hau da, dieresia baino erabiltzen ez duena: antzinako sistema edo politonikoa greziera klasikoa idazteko erabilia da.

Aro berriko grezieraren adibideak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Hizkuntza honek bere Wiki du: Bisita ezazu.

Kanpo estekak


Tags:

Greziera HistoriaGreziera SailkapenaGreziera IdazkeraGreziera Aro berriko grezieraren adibideakGreziera ErreferentziakGreziera Ikus, gaineraGreziera Kanpo estekakGreziera

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

IndonesiaBihotzEuskararen jatorriaInesa GaxenIrulegiko EskuaBelakiEuskal Herriko ekonomiaAzelerazioMexikoEider SaezLatinBirusEsch-sur-AlzetteCSMAAberri EgunaLErromaAditz trinkoMadrilGolHizkuntzaChill MafiaKirk DouglasMaria AntonietaSherlock Holmesen AbenturakEdurne AzkarateSara GandaraGoogleOstiral SantuaMaiatzaren 15RamadanGibelWeb crawlerNafar-lapurteraGante-WevelgemArabiaIndiaIslamBaleaCarmen HermosínMarokoSunprinuRaGlobalizazioKresala (Txomin Agirre)ArteInna AfinogenovaEuskal Herriko musikaMichel FoucaultGuido MünchUrtarrilaren 13Leinu gerrakOtsoHilerriOstadarBertsolari Txapelketa NagusiaAbarkaArabaTronpen loturaKutsaduraBakioLurzoruEz Dok AmairuEspainia1998Figaroren ezkontzakLionel MessiNobleziaEuskal Herriko historiaOligarkia🡆 More