Bertsolari Txapelketa Nagusia: Lau urterik behin Euskal Herrian antolatzen den bertsolari txapelketa

Bertsolari Txapelketa Nagusia Euskal Herri osoko bertsolarien artean egiten den txapelketa da.

Gaur egun lau urtetik jokatzen da eta 2022koaz geroztik, egungo txapelduna Maialen Lujanbio da.

Bertsolari Txapelketa Nagusia
Bertsolari Txapelketa Nagusia: Antolaketa, Txapelketa Nagusiaren irabazleak, Datuak
AntolatzaileaEuskal Herriko Bertsozale Elkartea
Lehen ekitaldia1935
Txapel gehienAndoni Egaña (4 txapel)
Azken txapeldunaMaialen Lujanbio
Bertsolari Txapelketa Nagusia: Antolaketa, Txapelketa Nagusiaren irabazleak, Datuak
Andoni Egañak lau txapelketa irabazi zituen jarraian.
Bertsolari Txapelketa Nagusia: Antolaketa, Txapelketa Nagusiaren irabazleak, Datuak
1936ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsolariak. Erdi-erdian, Txirrita irabazlea.
Bertsolari Txapelketa Nagusia: Antolaketa, Txapelketa Nagusiaren irabazleak, Datuak
Basarri eta Uztapide, lorratz handia utzi duten bi bertsolari.
Bertsolari Txapelketa Nagusia: Antolaketa, Txapelketa Nagusiaren irabazleak, Datuak
Xabier Amuriza, 1980ko eta 1982ko txapelduna.
Bertsolari Txapelketa Nagusia: Antolaketa, Txapelketa Nagusiaren irabazleak, Datuak
Maialen Lujanbio, 2009ko, 2017ko eta 2022ko txapelduna.
Bertsolari Txapelketa Nagusia: Antolaketa, Txapelketa Nagusiaren irabazleak, Datuak
Amets Arzallus, 2013ko txapelduna.
Bertsolari Txapelketa Nagusia: Antolaketa, Txapelketa Nagusiaren irabazleak, Datuak
2005 eta 2017 arteko finalak Bilbao Exhibition Centren jokatu ziren, Barakaldon.

Antolaketa

Antolatzaileak

Euzko Gaztedik antolatu zituen bi lehenak, 1935ean eta 1936an. Gero, Espainiako Gerra Zibilaren eta haren osteko errepresioaldi gogorraren etena gertatu zen. Euskaltzaindiak hartu zuen antolatzeko ardura handik urte batzuetara, 1960an, 1962an, 1965ean eta 1967an. Hurrengoak, hamahiru urteko etena eginda, 1980an eta 1982an egingo ziren, eta Xabier Amurizak irabazi zituen biak. Bizkaitarra izan arren, euskara batuan abestu zuen, orduko moldea hautsiz, eta geroztik nagusi den bertsokera modernoaren oinarriak ezarri zituen. 1986tik aurrera, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolatzen du txapelketa, lau urtean behin.

Finalaren egoitzak

Lehenengo ekitaldiak Donostiako antzokietan antolatu ziren. 1960. hamarkadan Anoeta pilotalekuan jokatu ziren finalak eta 1986tik aurrera Anoeta Belodromoa finkatu zen. 2005ean apustu handia egin zen bertsolaritzaren eremu tradizionaletik atera eta Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren finala jokatzeko. Arrakastatsua izan zen erabat eta hurrengo ekitaldiak ere bertan jokatu ziren. 2021ean ezin izan zen txapelketarik jokatu COVID-19 pandemiaren erruz eta 2022ko udazkenean jokatu zen. Finala jokatzeko egoitza ere aldatu zen, Iruñeko Nafarroa Arena eraikinean jokatu baitzen lehenengoz.

Finalaren egoitza (Hiria) Ekitaldiak Urteak
Anoeta Belodromoa (Donostia) 5 1986, 1989, 1993, 1997, 2001
Bilbao Exhibition Centre (Barakaldo) 4 2005, 2009, 2013, 2017
Anoeta pilotalekua (Donostia) 3 1962, 1965, 1967
Victoria Eugenia Antzokia (Donostia) 2 1936, 1960
Karmelo Balda pilotalekua (Donostia) 2 1980, 1982
Poxpolin Antzokia (Donostia) 1 1935
Nafarroa Arena (Iruñea) 1 2022

Txapelketa Nagusiaren irabazleak

Urtea Txapelduna
BTN-1935 Inazio Eizmendi Manterola "Basarri"
BTN-1936 Jose Manuel Lujanbio Retegi "Txirrita"
BTN-1960 Inazio Eizmendi Manterola "Basarri"
BTN-1962 Manuel Olaizola Urbieta "Uztapide"
BTN-1965 Manuel Olaizola Urbieta "Uztapide"
BTN-1967 Manuel Olaizola Urbieta "Uztapide"
BTN-1980 Xabier Amuriza Sarrionandia
BTN-1982 Xabier Amuriza Sarrionandia
BTN-1986 Sebastian Lizaso Iraola
BTN-1989 Jon Lopategi Lauzirika
BTN-1993 Andoni Egaña Makazaga
BTN-1997 Andoni Egaña Makazaga
BTN-2001 Andoni Egaña Makazaga
BTN-2005 Andoni Egaña Makazaga
BTN-2009 Maialen Lujanbio Zugasti
BTN-2013 Amets Arzallus Antia
BTN-2017 Maialen Lujanbio Zugasti
BTN-2022 Maialen Lujanbio Zugasti

Datuak

Txapelak

Bertsolaria Txapelak Urteak
Andoni Egaña 4 1993, 1997, 2001, 2005
Manuel Olaizola "Uztapide" 3 1962, 1965, 1967
Maialen Lujanbio 3 2009, 2017, 2022
Inazio Eizmendi "Basarri" 2 1935, 1960
Xabier Amuriza 2 1980, 1982
Jose Manuel Lujanbio "Txirrita" 1 1936
Sebastian Lizaso 1 1986
Jon Lopategi 1 1989
Amets Arzallus 1 2013

Parte hartzeak finalean

Bertsolaria Parte hartzeak Urteak
Andoni Egaña 7 1986, 1989, 1993, 1997, 2001, 2005, 2009
Maialen Lujanbio 7 1997, 2001, 2005, 2009, 2013, 2017, 2022
Jon Lopategi 6 1962, 1965, 1967, 1982, 1986, 1989
Unai Iturriaga 6 1993, 1997, 2001, 2005, 2009, 2013
Aitor Mendiluze 6 2001, 2005, 2009, 2013, 2017, 2022
Sustrai Colina 6 2001, 2005, 2009, 2013, 2017, 2022
Manuel Olaizola "Uztapide" 5 1936, 1960, 1962, 1965, 1967
Jon Enbeita 5 1980, 1982, 1986, 1989, 1993
Sebastian Lizaso 5 1982, 1986, 1989, 1993, 1997
Amets Arzallus 5 2005, 2009, 2013, 2017, 2022
Fernando Aire "Xalbador" 4 1960, 1962, 1965, 1967
Mattin Treku "Mattin" 4 1960, 1962, 1965, 1967
Jon Azpillaga 4 1960, 1962, 1980, 1982
Jon Maia 4 1997, 2001, 2005, 2009
Igor Elortza 4 2001, 2005, 2013, 2017

Erreferentziak

Kanpo estekak


Tags:

Bertsolari Txapelketa Nagusia AntolaketaBertsolari Txapelketa Nagusia Txapelketa Nagusiaren irabazleakBertsolari Txapelketa Nagusia DatuakBertsolari Txapelketa Nagusia ErreferentziakBertsolari Txapelketa Nagusia Kanpo estekakBertsolari Txapelketa Nagusia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Gernikako bonbardaketaTxakurWikiesanakJesus NazaretekoaEz Dok Amairu2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakJeanne DeroinTelekomunikazioAmets Ormaetxea EzpeletaBizi itxaropenJurgi KapadoziakoaGabriel María InclánIgor OyonoHarri-orri-arLide HernandoGaztelaniaGarapen iraunkorMiguel de Cervantes1979ko Euskadiko Autonomia EstatutuaOlerkigintzaJava (programazio-lengoaia)EnergiaWolfgang Amadeus MozartHigidura zuzen uniformeNagore Laffageren hilketaMaxixatzenAutonomia erkidegoEl conquistador del fin del mundoOihan tropikalAndoni AizpuruIruñeaBizkaiko Foru AldundiaArte erromanikoaIsisOñatiko UnibertsitateaSumendiSagardoAizkora proba2024Apirilaren 23BarakaldoRobert OwenLatinVienaArranoItsas trikuEuskal Herriko mendiakNutrizioLurrikaraRomandiaLourdes IriondoIrulegiko EskuaGernika (margolana)Orreagako kolegiataHondartzaThe MatrixTolosako inauteriakSan Sebastian Hegoa trikuharriaSukaldeko ontziteriaJulen AlberdiAdolf HitlerIsurtzeEuropaMarokoErliebe (geografia)Arnaldo OtegiIzar-malkoakUrteberriGipuzkoaLautadaVespa🡆 More