Otso

Otsoa (Canis lupus) ugaztun haragijale bat da, karniboroen ordenakoa.

Otsoetatik txakurrak etxekotu ziren duela gutxienez 12.000 urte; hala ere, nabaritasun genetiko batzuek duela 150.000 urte arte aurreratzen dute otsoa etxe abere bihurtzea. Gizakiak Euskal Herriko otso guztiak hil zituen 1950. urterako, baina azken hamarkadetan berriro ere Araba-Bizkaietako mendebaldean bizi izatea lortu zuen XXI. mendearen hasieran, Iberiar penintsulako mendebaldetik itzulita; hala ere, euskal herritarrek dagoeneko hil dituzte herri honetan sortu diren otso komunitate guztiak, txakur basatiek hildako ganaduaren errua otsoari leporatzen baitzaio. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Arabakoak, otsoa arriskuan den espezietzat babestu beharrean, hiltzeko baimena ematen dute: halaxe, aldundi bakoitzaren baimenarekin, 2010ean Arabako azken otso taldea hil zuten, eta 2016an Bizkaiko (eta Euskal Herriko) azkena. Eusko Jaurlaritzak ez du onartzen bertako espeziea denik eta desagertzeko zorian dagoenik.

Otso
0,7 Ma-0 Ma

Pleistozeno ertaina – egun
Iraute egoera
Otso
Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaCanidae
GeneroaCanis
Espeziea Canis lupus
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Otso
Datu orokorrak
Ernaldia62 egun
Elikadura iturri nagusiauntxi arrunta, erbi arrunta, altzea, bisontea, haratustela, elur-oreina, oreina, idi musketaduna, basurdea, Ovis orientalisa, Rupicapra, basahuntza, leminga, Arvicolinaea, kastoridoa, ardia, abelgorria, txakurra, katua, baia, sagarra, udarea, mahatsa, belarra, Izokina, Odocoileus hemionusa, orkatza, orein arrunta, azeri arrunta, koipua, mapatxe txakurra, hegaztia, arraina, Ovis orientalis musimona, kanadar oreina eta elikagai hondarra
Bihotz-frekuentzia90 taupada minutuko — 200 taupada minutuko
Haginkadaren indarra136
Kumaldiaren tamaina6
Eguneko zikloacathemeral (en) Itzuli

Ezaugarriak

Otsoak oso garatuta ditu zentzumenak: usaimen ona eta gauez ikusteko gaitasuna. Belarri zorrotzak, mutur luzea eta hortz indartsuak ditu eta oso animalia buru-argi eta gogorra da. Horregatik bizirauten du munduko leku askotan.

Elikadura

Otsoak taldeka bizi dira eta ehizatu ere taldean egiten dute. Horretarako, lana taldekideen artean banatuta dago eta eurak baino animalia handiagoak ehiza ditzakete horri esker. Animalia bat ikusten dutenean, beraren atzetik abiatzen dira korrika. Gero, gainera salto egin eta hortzak eztarrian sartzen dizkiote, itotzeko. Otsoa haragijalea da eta altzeak, untxiak, oreinak edo basurdeak jaten ditu. Baina batzuetan gizakiaren lurretara sartzea beste erremediorik ez du, lur basati gutxi gelditzen delako, eta ganaduari erasotzen dio. Gainera, gosete handia badago, sarraskia eta frutak ere jan ditzake.

Ugalketa

Otso 
Otsokumea.

Taldeko bikote nagusia —handi eta indartsuena izaten da— erreproduzitzen da. Otsoak umealdi bakarra izaten du urtean. Sei hilabetez kumeak sabelean eraman ondoren, otsemeak hiru kumetik zortzira izan ditzake eta uUgaztunak direnez, hilabete batez esnea ematen die. Bi hilabeterako, taldeko edozein otsok haragia mastekatu eta gero otsokumeei jateko ematen die. Gainera, talde osoak otsokumeak harraparietatik babesten ditu.

Ohiturak

Otsoei ikaragarri gustatzen zaie jolastea. Bata bestearen atzetik korrika eta lurrean itzulika aritzen dira eta borrokan ari direla ematen du. Baina benetan nagusitarako prestatzeko balio dute jolasok. Garbitzeko, ibaietan bainatzen dira eta logura badira, berdin zaie elur gainean lo egitea. Gainera, oso animalia taldekoiak dira eta otsoren batek arauak hautsi ezkero, zigortua edo taldetik kanporatua izan daiteke. Nagusiak buztana gorantz eta burua tente eramaten du, nor den aditzera emateko.

Bizilekua

Otsoak bere lurrak markatzen ditu bere usainarekin eta ez du inola beste talderen bateko otsoak bertan egoterik uzten. Bere eremuak egunero zaintzen ditu, beste otsoek bertan ehizatu ez dezaten.

Gizakia eta otsoa

Otsoa antzina-antzinatik ehizatu izan du gizakiak, guztiz galtzeraino ere bai hainbat tokitan. Europan, abeltzaintza hain jarduera garrantzitsua zenez, gizakiak animalia arriskutsutzat ikusi izan du otsoa, bere azienda hitzen ziolako, eta ipuin eta alegia zaharretan gizakiei ere eraso egiten dien animalia gaizto eta zitaltzat azaltzen da. Egiaz, ordea, otsoak ihes egiten du gizakiarengandik, eta janaria falta zaionean baizik ez da hurbiltzen gizakiak bizi diren inguruetara.

Azpiespezieak

Mota askotako otsoak daude: zuriak, beltzak, arraza ezberdinak… eta gainera kanidoen familia barruan ahaide asko ditu: dingoak, txakalak, koioteak eta txakurrak, esate baterako. Gaur egun dauden otso azpiespezie guztiak, beraz, espezie berdina dira eta euren artean kumeak eduki ditzakete. Txakurrak kenduta 15 subespezie daude katalogaturik, euretariko batzuk orain dela gutxi desagertuak:

Otso 
Artikar otsoa.

Horietatik guztietatik Canis lupus signatus da Euskal Herrian bizi dena. Gizakiaren jazarpenaren ondorioz, XX. mendearen bigarren erdian Euskal Herrian ez da otso alerik ere bizi ahal izan. XXI. mendearen hasieran Araba-Bizkaietako mendebaldean kumaldiak aurrera ateratzea lortu zuen, baina abeltzainek otsoari leporatu zioten basa txakurrek egindako ganadu hilketak ere, eta ehiztariek laster hil zituzten otso talde guzti-guztiak, Arabako eta Bizkaiko aldundiek mugarik gabeko otso ehizaldiak baimenduta. Oraingoz, oso zail du Euskal Herriko beste aldeetara zabaltzea, gizakiak galarazten baitio.

Erreferentziak

Bibliografia

  • .Busch, R. H. (2007). Wolf Almanac, New and Revised: A Celebration Of Wolves And Their World (3 ed.). Rowman & Littlefield. ISBN 978-1-59921-069-8.
  • Graves, Will (2007). Wolves in Russia: Anxiety throughout the ages. Detselig Enterprises. ISBN 978-1-55059-332-7.
  • Heptner, V. G.; Naumov, N. P. (1998). Mammals of the Soviet Union Vol. II Part 1a, Sirenia and Carnivora (Sea cows; Wolves and Bears). Science Publishers, Inc. USA. ISBN 978-1-886106-81-9.
  • Lopez, Barry H. (1978). Of Wolves and Men. J. M. Dent and Sons Limited. ISBN 978-0-7432-4936-2.
  • Marvin, Garry (2012). Wolf. Reaktion Books Ltd. ISBN 978-1-86189-879-1.
  • Mech, L. David (1981). The Wolf: The Ecology and Behaviour of an Endangered Species. University of Minnesota Press. ISBN 978-0-8166-1026-6.
  • Mech, L. David; Boitani, Luigi, eds. (2003). Wolves: Behaviour, Ecology and Conservation. University of Chicago Press. ISBN 978-0-226-51696-7.
  • Mech, L. David; Smith, Douglas W.; MacNulty, Daniel R. (2015). Wolves on the Hunt: The Behavior of Wolves Hunting Wild Prey. University of Chicago Press. ISBN 978-0-226-25514-9.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Otso EzaugarriakOtso ElikaduraOtso UgalketaOtso OhiturakOtso BizilekuaOtso Gizakia eta otsoaOtso AzpiespezieakOtso ErreferentziakOtso BibliografiaOtso Ikus, gaineraOtso Kanpo estekakOtso1950ArabaArabako Foru AldundiaBizkaiaBizkaiko Foru AldundiaEuskal HerriaHaragijaleKarniboroTxakurUgaztun

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Euskara batuaIlargi-harriaJava (programazio-lengoaia)Txomin LetamendiHarkaitz-zozo urdinTxakurWikiesanakPlater osagarriZuberoako maskaradakBoiseKolonizazio2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakMikel AnteroDeustuko UnibertsitateaJoanes LeizarragaNerea ReparazPello OtxandianoAnimalia1992Agosti XahoZikoinaMunduko zazpi mirariakEuskararen bilakaera XX eta XXI. mendeetanSabanaBalletBernardo AtxagaPirritx, Porrotx eta MariMototsEnaraZelulaHernaniErromaBolumen (espazioa)ZergaBirziklatzeDolores IbarruriUgalketaMendi-txirtaKoebaluazioReal SociedadLaboral KutxaKevlarArgiLaminaPentsaera konputazionalMiguel de CervantesVictoria KentAlbert EinsteinKatixa AgirreIruñeaErrubrika (hezkuntza)OrkaDortokaNode.jsBasamortuGerra HotzaGasteizko martxoaren 3ko sarraskiaHostoen morfologiaThe MatrixGaltzagorriLatinDonostiaBilboGolkoBurunda Txirrindulari ElkarteaEudemonismoContact (1997ko filma)GoalballHarreman publikoakGozategiKingpin (Marvel Comics)🡆 More