Txakur

Txakurra, zakurra edo ora (Canis lupus familiaris otsoen azpiespezietzat hartzen denean eta Canis familiaris espezie ezberdin gisa hartzen denean) ugaztun haragijale bat da.

Caninae taldeko kidea da eta lur-lehorreko haragijalerik ugariena da. Txakurrak eta otsoak (Canis lupus) txaxoi-ahizpak dira; izan ere, txakurrak etxekotu zirenean existitzen ziren otsoak ez dira gaur egungo otsoak bezalakoak. Hertsiki, gaur egungo otso zein txakurren arbasoa desagertua dago. Txakurra izan zen etxekotutako lehen animlia eta milurtekoetan zehar hautespen artifizial bidez hainbat ezaugarri izateko aukeratu ditu gizakiak.

Txakur
Txakur
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaCanidae
GeneroaCanis
EspezieaCanis lupus
Azpiespeziea Canis lupus familiaris
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Txakur
Datu orokorrak
Haginkadaren indarra117
Entzumen frekuentzia67 hertz — 45.000 hertz

Gizakien eta txakurren arteko lotura luzeak txakurren portaera sakonki aldatu du, gizakien behar ezberdinetara egokitzeko. Txakurrak ere almidoi handia duen dieta batera egokitu dira, beste kanidoak ez bezala. Ikerketen arabera, gizakiengan soziabilitatea handitu eta inteligentzia erlatiboki jaisten duten eremu genetikoetan mutazioak dituzte txakurrek. Txakurrek bariazio handia izan dute tamainan, kolorean eta forman. Txakurrek paper oso ezberdinak dituzte gizakien ondoan; ehiza, abeltzaintza, leretatik tiratzea, zaintza, poliziak laguntzea, adiskidetasuna edo ezgaituak laguntzea dira lan horietako batzuk. Duen papera dela eta, askotan "gizakiaren lagunik onena" etiketa eman zaio.

Jatorria

Otsoaren dibergentzia denbora
otso/txakur arbasoa
Mundu berriko kladoa
5.400 [13.000] urte

Mexiko Txakur 

Ipar Amerika/Hokkaido Txakur 

 (12.500 [31.000] urte) 
Mundu zaharreko kladoa
Mundu zaharreko otsoak
11.000 [27.500] urte

Asiako goi-ordokiak Txakur 

Asiako behe-ordokiak Txakur 

Ekialde Hurbila Txakur 

Europa Txakur 

Txakur anzestrala
10.300 [25.700] urte

Txakurrak Txakur 

Dingoak Txakur 

Basenjiak Txakur 

 (11.700 [29.000] urte) 
Genoma osoaren analisi filogenetikoarekin osatutako zuhaitz honetan gaur egungo otso eta txakur populazio ezberdinak agertzen dira, bi mutazio denbora ezberdin kontuan hartuz, Lindblad-Toh (1x10−8) edo [Skoglund] (0.4x10−8). Txakurra azpiespezie genetikoki dibergentea da otsoarekiko, baina txakurren arteko dibergentziak txakurrek eta otsoek dutenaren ia parekoak dira; ziurrenik, antzinako nahasketa genetiko eta otso-geneen prebalentzia handiagoaren ondorio izango da.
Txakur 
Colima kulturak sorturiko txakurraren iruditxoa. K.a. 100 eta K.a. 300 artean.

Txakurren jatorriari buruzko gero eta ikerketa gehiago daude. Txakurra eta otsoaren mapa genetikoen konparazioaren arabera, txakurra otsoaren azpiespeziea dela onartu daiteke. Txakur etxekotu baten ebidentzia fosil zaharrena 2008an aurkitu zen Belgikako Goyet kobazuloan, 31 700 urte ingurukoa eta dirudienez aurinac aldiko kulturari lotua. Ordura arte, ebidentzia zaharrenak Errusian aurkitu ziren (Eliseevichin, Briansk oblasta), 14.000 urteko antzinatasunarekin. Gizakiak otsoen zenbait ale etxekotu zituen, edo, seguraski, ez zen otsoak beren herrixketan sartu eta txakurkumeak han edukitzea eragozteko gai izan. Txakurra baliagarria zen ehizan laguntzeko eta taldea eta bere bizilekua defendatzeko, Saudi Arabian topaturiko duela 8.000 urteko grabatuek erakusten dutenez. Pixkanaka, gizakiak bere beharretara egokitu zituen, eta hainbat arraza sortu zituen, ingurune eta lantegi desberdinetara moldatuak. Ebidentzia genetiko eta arkeologikoak iradokitzen du etxekotze-prozesua Afrikako eta Eurasiako bi muturretan gertatu zela, modu independentean — nahiz eta gerora ekialdeko populazioak mendebaldekoa ia erabat ordezkatu zuen —,, bai eta Amerikako kontinente osoa populatu zuten kulturetan ere.

Etologia

Txakurrak hamar hilabete betetzean, eskolaratze adina heldu zaio. Momentu horretan, haren kume aroa bukatzear dago eta heldu garairako prestatu behar du gizakiak. Eskolaratze hori oso garrantzitsua da haren bizitza egokiro garatzeko. Prozesu horretan hasi aurretik, eguneroko bizitzan bizi izandako eskarmentu positibo nahiz negatiboak premia handikoak izango ditu, ikasketa prozesu hori errazteko edota sailkatzeko. Ordu arte, animalia ez da inoiz derrigortu ezer egitera, hau da, bakean ibili da eta jolasaren truke ez zaio ezer eman.

Baina une horretatik aurrera, taldearen barruan bere lekua zein den ikasi behar du. Hots, hortik aurrera ez du katuen atzean ibili behar, bere jabearen ondoan geratuz, bai zutunik, bai jesarriz, bere abiaduran ibili tiratu gabe, eta hainbat gauza gehiago. Txakurra,ordea, ez dago aginduetara ohituta eta ez du ohitu nahi.

Txakur 
Epagneul bretoi arraza.

Prozesu oso zaila eta luzea da inoiz, baina ezinbestekoa. Ikasketa hori garatzeko hainbat ariketa daude eta txakurrak ahalik eta azkarren ikas dezan, eskola bukaeran janaria eta jolasa saritzat erabiltzen dira. Horrekin, berak jakingo du ondo egitearen ondorioz saria eta jabearen poza izango direla.

Animaliaren bezaketak (etxekotzeak, alegia) txakur orekatua izatea du helburu.

Aipatzekoa da Euskal Herrian, orain arte ez dela etologia batere zabaldurik egon beste herrialde batzuekin alderatuz. Beste herrialde askotan, oso murgilduta daude gai horren inguruan eta txakurra familiaren barnean beste kide bat da bere osotasunean, bai dendetara joateko, bai jatetxera joateko, eta abar.

Txakurra eta gizakia

Txakurra gizakiaren jarduera ekonomikoetan laguntzaile moduan erabili ohi da, bereziki artzaintza lanetan, abereak gidatu eta beste piztiengandik babesteko. Defentsarako eta zelatari moduan ere erabiltzen dira; horrela, ohikoa da etxe aurrealdeetan txakurra lotuta edukitzea pertsona arrotzen etorreraz ohartaraztekoeta polizia-lanetan. Itsuak eta beste gaigabetuak laguntzeko ere erabiltzen dira, itsuen kasuan kaleetan zehar mugitzen eta mugikortasun-arazoak dituzten pertsonen kasuan gauzak garraiatzen. Polizia lanetan ere erabili dira, horien usaimen zorrotzari esker droga ilegalak, lehergailuak eta bestelako substantziak hautemateko gauza baitira.

Txakurraren eragina biodibertsitatean

Txakurrek, gizakiak etxekoturiko gainerako animaliek bezala, inguratzen dituzten ekosistemetan eragiten dute. Katu, karraskari eta txerriekin batera, ornodun espezie askoren beherakada edo desagerpenaren erantzule dira. Harrapakaritza da gehien dokumentaturiko kaltea izan arren, bestelako molestiek, gaixotasunen transmisioek, lehiak eta hibridazioek hainbat kalte eragiten dituzte beste espeziengan.

Esaerak

  • Txákurrak buztana ógiagatik erabiltan du.
  • Gaur txakurren eguna egiten du.
  • Han ere txakurrak hanka-hutsik ibiltzen dira.
  • Txakurraren gauerdiko ametsa izan / Txakurraren putza izan.
  • Nagusia nolako, txakurra halako.
  • Txakurra katean, ez dago bakean.

Euskal Herriko bertako txakur arrazak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: txakur .

Tags:

Txakur JatorriaTxakur EtologiaTxakur ra eta gizakiaTxakur EsaerakTxakur Euskal Herriko bertako txakur arrazakTxakur ErreferentziakTxakur Ikus, gaineraTxakur Kanpo estekakTxakur

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

MasturbazioSabin EtxeaRobert MaxwellOperaAsier OtsanbelaJosu Jon ImazIruñerriaIdurre BidegurenUnai LasoMartin (telesaila)2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakTransportes PESAPoligono erregularLoretxoaHistoriaurreaEstibaliz LarrauriBizkarretaGarazi ArrulaHondarribiaUranoEsther Martínez FernándezAndoni Ortuzar1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakLaguntzaHTMLIrunEuropa2023ko Lieja-Bastogne-LiejaMaxixatzenMandoJon BautistaCarlos IturgaizAnje DuhaldeEuskal deklinabideaJose Maria GorroñoGizakien ugal-aparatuVox (alderdi politikoa)Arnas-aparatu2021ExistentzialismoEuzkadi Buru BatzarraMikroskopioArotzaren eskuakÉvelyne Brisou-PellenMiñanMaule-LextarreBoleibolGuardiaWolfgang Amadeus MozartBilboAzpeitiaNafarroa GaraiaAlberto Ladrón2024ko Lieja-Bastogne-LiejaHerbehereakReal SociedadAbadiñoUigurMaitasunEusko Legebiltzarrerako hauteskundeakGemma HerreroElantxobeIratzeHitanoUztarriaGary MooreLGBTLos XeyDurango🡆 More