Zergak zergadunari egokitzen zaizkion tributu eta zamak dira, herritarrek nahitaez ordaindu beharko dituzten zenbatekoak, gastu publikoei erantzuteko.
Zuzenekoak edo zeharkakoak izaten dira.
Zuzeneko zergak aurretik zerrenda arauemaileetan izendatuak izan direnek ordaintzen dituzte, ondasunezko edo errentazko eskuarteak dituztelako eta prezioetan bertan jasanarazteko egokierarik ez delako. Horrelakoak dira ondarekoak, errentakoak, oinordetzakoak, eta abar. Zeharkako zergak, berriz, zergapekoa identifikatu beharrik gabe ordaintzen dira, produktu bat erostean edo zerbitzu bat ordaintzean, besterik gabe Balio Erantsiaren gaineko Zerga edo BEZa, muga zergak... eta gero kontsumitzaileei jasanarazten zaizkie. Hartara, merkatariek eta fabrikatzaileek, de facto, estatuaren konturako zerga kobratzaile moduan jarduten dute.
Era askotako zergak daude: elkarteen gaineko zerga, enpresen mozkinak zamatzen dituena; oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga, heriotzagatiko edo jaraunspenezko oinordetzagatiko dohaintzak eta bizien arteko dohaintzak zamatzen dituena; ondarearen gaineko zerga, pertsona fisiko baten ondasunen multzoa zamatzen duena landa lurreko eta hiri lurreko sailak, balio higikorrak eta abar. Ezagunena eta nozituena Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga da (PFEZ) langile guztiei lansaritik kentzen dietelako. Beraz, lansaripekoen errentak zergapetzen ditu. Historikoki, XVI. mendean, itsas zergak otura izendapenaz aipatzen dira Gipuzkoan.
Lehen zerga sistema ezaguna Antzinako Egipton sortu zen, K.a. 3000-2800 inguruan, Antzinako Inperioaren lehen dinastian. Garai hartako dokumentazioak dio faraoiak bira bat egiten zuela bi urtez behin bere erresuma osoan zehar, menpekoen zergak biltzeko. Beste aurrekari batzuk dira gari alearen salerosketan kareharri edo papiroak ordaindu beharra erregeari.
Biblian agertzen dira zergak, Josef Nazaretekoaren Hasieran:
« | Uztaroan, bostetik bat faraoiari emango diozue eta beste laurak zuentzat izango dituzue, ereiteko eta zeuek, zeuen haurrak eta etxekoak mantentzeko. | » |
Josef esaten ari zitzaion Egiptoko herriari nola banatu behar zituen laboreak, zati bat faraoiari emateko; hori da, narrazioaren arabera, uztaren bostena (% 20) zen zerga.
Geroago, Persiar Inperioan, zerga sistema erregular eta iraunkorra K.a. 500. urtean antolatu zuen Dario I.a Handiak, satraperri bakoitzean egokituta aplikatu bazen ere. Sarritan, zerga tasa desberdinak zeuden Inperioko hogeita hamar bat satraperrietan, horietako bakoitza bere produktibitatearen arabera ebaluatzen baitzen. Satraparen ardura zen ordaindu beharreko zenbatekoa biltzea eta enperadoreari bidaltzea, gastuak kendu ondoren. Adibidez, Babiloniak zergetan gasturik handiena izan zuen, ziurrenik lehengai ugari eta askotarikoak zituelako: mila zilar talentu eta lau hilabeteko janari hornidura armadarentzat. Indiari dagokionez, urre ekoizpen handiko probintzia zenez, zerga urre hautsetan ordaindu behar zuen. Egipto, Persiar inperioaren aletegitzat hartzen zutenez, 120.000 gari neurri eta 700 zilar talentu ematera zegoen behartuta. Aitzitik, persiar herritarrek ez zuten zergarik ordaintzen, baina edonoiz armadari zerbitzatzera deituak izan zitezkeen.
XI. mendean, India islamiar nagusitasunaren mende zegoenean, agintariek jizya ezarri zuten (musulman ez zirenen gaineko zerga), harik eta Akbar Handiaren erregealdian (1556-1605) indargabetu zuten arte.
XVII. mendearen hasieratik, Europan zergak biltzeko helburuaz emandako arau eta dokumentu ugari dago. Hala ere, zaila da leku eta garai bakoitzeko zerga mailak alderatzea; izan ere, hedadura, sortutako fluxu ekonomikoa eta garaiko ekoizpen zifrak ez daude eskuragarri. Frantziako Estatuaren diru-sarrerak —diru-sarrerak ken gastuak—, 1600ean 24.300.000 milioi libera baziren, 1650ean 126.860.000 libera izan ziren, eta, pixka bat gutxiago, 117.990.000 libera mende amaieran, 1700ean. Zor publikoa 1,6 bilioi libera izan zenean 1780tik 1789ra bitartean, Estatuaren diru sarrerak 421.500.000 milioi libera izatera iritsi ziren. Zergak, azken ondasunen ekoizpenaren portzentaje gisa, % 15etik % 20ra iritsi ziren XVII. mendean, Frantzian, Herbehereetan edo Suedian. Frantziako Iraultzaren garaian, Europan bildutako zergak izugarri handitu ziren, eta gerra zibila luzatzen zen heinean, Europako gobernuak zentralizatuagoak eta zergen bilketan aditu bihurtu ziren. Hazkunde hori handiagoa izan zen Ingalaterran, zerga karga % 85 inguru handitu baitzen aldi horretan. Biztanleko zerga sarrerak ia sei aldiz hazi ziren XVIII. mendean zehar, baina hazkunde ekonomiko jarraitua izan baze ere, karga handiegia izan zen norbanako bakoitzarentzat.
Ogasun Publikoaren oinarrizko kezketako bat sistema inposatzaile honen irizpide eta printzipioak finkatzea izan da, honela sistema optimo gisa kalifikatua izateko.
Zergak, oro har, portzentaietan kalkulatzen dira, balore partikular batekiko, zerga-oinarri, zerga-tasa edo alikuota bezala izendatuz honela sailkatzen dira:
Zerga gehikorrak errenta txikiagoa duten pertsonen zama murrizten dute, beraien diru-sarreren ehuneko txikiagoa ordaintzen baitute. Hau zerbait ona bezala ikusi daiteke edo arrazoi pragmatikoengatik egin daiteke, izan ere, negozio txikiagoko erregistro eta zailtasun maila baxuagoa behar duelako. Batzuetan zerga, zerga gehikor edo zerga gutxikor gisa sailkatzen da errenta baxuagoko pertsonen efektua onuragarriagoa edo desegokiagoa izan dezaten. Baina termino honen erabilera informalak ez du onartzen gehikorraren edo gutxikorraren definizio argirik.
Zerga gehikor edo gutxikorren inguruko eztabaida “ondare garbiaren” zerga-printzipioari lotzen zaio, eta “gaitasun fiskala” edo kontribuzioaren printzipioa aipatzen du. Zerga gehikor edo gutxikorren inguruko eztabaida "ekitate" zerga-printzipioari lotzen zaio, eta "gaitasun fiskala" edo kontribuzioaren printzipioa aipatzen du. Horrela, zergaren ekitate horizontal eta bertikalaren adigaia sortzen da. Ekitate horizontalak, errenta berdina, kontsumo edo ondare berdina dutenek, Ogasunari neurri berean erantzun beharko diotela dio. Ekitate bertikalak dio, errenta, kontsumo edo ondare altuagoarekin, “ahalegin berdintasuna” lortzeko ekarpena ere handiagoa izan beharko litzatekeela dio. Azken adigai honi begira, "gutxikorraren" terminoaren erabilera orokortu egin da gutxiago dutenen zergak ordaintzeko ahalegin handiagoarekin. Hau da, BEZaren kasuan, alikuota zerga laua izanez, lehen mailako beharrezkotzat jotzen diren produktuetan jasan beharreko zerga-ahalegina handiagoa da errenta maila baxuagoko biztanleriaren gain.
Zerga errealek pertsona jakin batekin lotu gabe, gaitasun ekonomikoaren adierazpenak zergapetzen dituzte. Zerga pertsonalak bihurtzen dira aldiz, pertsona jakin batekin zuzenean erlazionaturik, gaitasun ekonomikoaren adierazpenak zergapetzen dituztenean.
Adibidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergak izaera erreala du soldatak, enpresarien mozkinak, alokairuak edo lortutako interesak zergapetzen dituenean. Aldiz, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergak izaera pertsonala izango du zuzenean pertsona jakin baten errentaren gain eragiten duenean. Ohiko izaera pertsonala duten zergak dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergak, Elkarteen gaineko Zergak eta Aberastasunaren gaineko Zergak. Hala eta guztiz ere, zerga hauek ez dute beti izaera hau, egoiliarrak (bertakoak) ez diren pertsonen errentaren gaineko zergak izaera errealeko zergak dira. Ez egoiliarrek, zerga horren deklarazioa aurkeztu beharko dute herrialdean lortzen dituzten errenta bakoitzeko.
Berehalako zergetan, zerga egitatea noizbehinkako denbora jakin batean egiten da, esate baterako, ondasun bat erostean edo beste pertsona baten dohaintza jasotzean. Aldizkako zergen kasuan, zerga egitatea luzaro mantenduko da denboran zehar, kasu horietan, legeginak iraupen luzeko zergen epeak denboran zehar banatzen ditu. Errentaren gaineko zergaren zergapetzea etengabeko fenomenoa da, baina legeak urtero zergapetzen du.
Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA) Zerga sailkapena:
Estatuek historian zehar zergen bidez lortutako funtsa erabili izan dute administrazio funtzioak finantzatzeko, hala nola, gerraren gastuak, ordena publikoaren eta legearen aplikazioa, jabetzaren babesa, egitura ekonomikoaren finantziazioa (fisikoa eta burokratikoa) eta gobernu baten eguneroko eragiketak. Estatu modernoetan, zerbitzu publikoak eta ongizatekoak finantzatzeko ere erabiltzen dira, hala nola, hezkuntza, osasuna, pentsioak, langabeentzako onurak eta garraio publikoa.
Gobernuek zenbait zerga mota erabiltzen dituzte zergak ordaindu behar dituzten jardueretan parte hartzen duten gizabanakoen edo sektoreen artean zerga karga banatzeko, eta, aldi berean, baliabideak banakoen eta populazio baten gizarte klaseen artean birbanatzeko. Historikoki, pobreen zergek eusten zioten nobleziari; ekonomia modernoetan, berriz, gizarte segurantza jende behartsuenei, desgaitasunen bat dutenei eta erretiratuei laguntzeko diseinatzen dira zergak, betiere langile klasearen baliabideetan oinarrituta. Gainera, zergak erabiltzen dira eremu militarra finantzatzeko edo babesteko, jarduera makroekonomikoan eragiteko (politika fiskalaren bidez) edo ekonomia baten barruko kontsumo edo langabezia ereduak aldatzeko, transakzio batzuk besteak baino hobeak izan daitezen.
Asmo horiek 4R deiturikoetan laburtzen dira, ingelesezko hitz hauen sigla: revenue (Estatuarentzako diru sarrera ekonomikoak), redistribution (klase apalei erantzuteko aukera), repricing (zenbait kontsumo eta ohitura bultzatu edo uxaraztea) eta representation (herritarrak beren ordezkariekin lotzea, dirua kudeatzeagatik erantzukizunak eskatzen dituztelako).
Ebidentzia enpirikoak ohartarazten gaitu zergek eta diru sarreren transferentziek nabarmen murriztu dezaketela pobrezia herrialde gehienetan, populazioaren ongizateak BPGaren bostena behar baitu, gutxienez.
Zergak populazioaren ezaugarrien arabera doitzen ahal dira, populazioaren sektore bat edo bestea gehiago zergapetzeko. Beraz, zilegi izan daiteke biztanleriaren zati bati ekarpen handiago egin behar izatea, eta, aldiz, ekarpen txikiagoa jaso eta gainerakoentzat eskuragarri dauden diru sarrerak handitu behar izatea. Zergen berezko eginkizun dira:
Adam Smith eskoziarra izan zen zerga arauen aitzindari modernoa. 1776an argitaratu zuen bere ikuspegia Nazioen aberastasuna saiakeran, zerga politika onaren oinarriak definituta: justizia, sinpletasuna eta neutraltasuna.
Hala ere, badira beste pentsamendu ildo batzuk, ekitate printzipioa aldezten dutenak, hau da, ahalegin maila bera eskatzen diena zergadun guztiei. Bi motatakoa izan daiteke:
Hasiera batean, liberalismo ingelesak aldeztu zuen estatu zergen prozesua, batez ere Adam Smithek, zeinak justizia, sinpletasuna eta neutraltasuna fiskalitate onaren aginduak direla aldarrikatu baitzuen. Kontsiderazio horiek oso garrantzitsuak izan ziren liberalismo klasikoan, zerga ez zenean arazo ekonomikotzat hartzen. Gaur egun, dogma haiek zalantzan jartzen dira, eta, arrazoitutakoaren aurka, politika fiskala askotan erabiltzen da kontsumitzailearen edo merkatuaren jarreran eragiteko, une edo sektore jakin batean, agintaritzak funtzionamendu txarra dagoela uste badu.
Zerga sistema bat bidezkoa edo justua da jende guztiak, pobreenetik aberatsenera, ordaintzeko ahalmenaren proportzio zuzenean egiten duenean zerga ekarpena. Justizia fiskalaren definizioa progresioaren printzipioan inplizitu dago: gehien irabazten duenak irabaziaren zati handiago batekin lagundu behar du, bere diru sarreren zati handi bat ez baitago oinarrizko beharrekin beharrekin konprometituta.
Smithen arabera, zerga sistema sinple bat da erraz uler daitekeena ―erraz kalkulatzen da ordaindu behar den zenbatekoa― eta zergadunarentzat kostu txikikoa dena. Era berean, gobernuak erraztasun bera izan behar du zergadunak behar zuena ordaindu ote duen kontrolatzeko.
Neutraltasunak esan nahi du zerga sistemak ez duela ekonomiaren bilakaera naturalean eraginik izan behar. Hau da, ez du eraginik izan behar enpresen lehiakortasunean eta erabakietan, ez eta kontsumitzaile edo zergadunaren jarreran ere.
Sistema fiskalak Estatu batean duen garrantziaz adostasun orokorra dagoela esan daiteke; horrek zilegitasuna ematen dio Estatuari, herritar mota guztien gaineko zergak arautzeko. Demokrazia batean, ulertzen da zergaduna bat datorrela, ordaintzen duen zerga kopuruaz. Bi arau nagusik teorizatzen dute zerga sistemaren zilegitasuna onartzea.
Gizarte kontratuaren teorietatik hurbil, eta, bereziki, zergen diruaren edo balio erantsiaren gaineko zergaren egungo tesi liberalaren ondorioz, estatuak emandako zerbitzuengatik zergadunak ordaindutako prezioaren gaineko zerga aztertzen du.
Ideia horrek legitimatzen du zerga: estatuak emandako zerbitzuen balioa zerga karga baino handiagoa bada, zerga hori baztertu egin ebha4r da; egungo korronte fisiokratak aldeztu zuen doktrina da:
« | Arrisku bat, hau da, ondasun edo zerbitzu baten prezioa, bere gain hartzeko gaitasuna bermatzen ez duen zerga oro abandonatu behar den zerga bat da. | » |
Émile de Girardin |
Elkartasun zergaren teoriak sozialista erreformistek argitaratutako lanetan agertu ziren. Tesiaren arabera, elkartasun fiskala ezinbestekoa da gizarte loturak mantentzeko. Identitate kolektiboaren sustapenean eta kostu komunak finantzatzeko erabilitako zergan oinarritzen da, baina aberastasuna birbanatzeko ere erabiltzen da, gizarte koherenteagoa eta kohesionatuagoa sustatuz.
Autore asko saiatu dira zerga bakar bat sortzen, biltzeko erraza, bidezkoa eta gardena izango litzatekeena.
Fisiokratek lurraren gaineko zerga unibertsala defendatzen dute. Émile-Justin Menier eta Émile de Girardin frantziar politikariek jatorrizko kapitalaren gaineko zergak sortzea aldezten dute. Berrikiago, 1978an, James Meade Nobel saridunak gastuaren gaineko zerga proposatu zuen.
Beste ekonomialari batzuek, ordea, zerga bakarraren hipotesia zalantzan jartzen dute, zerga iturri ugari egonda desberdintasuna murrizten egiten baita, zergadunen artean iruzur egiteko aukerak lausotuz eta desagerraraziz. Voltaireren arabera, zerga bakar batek besteen akatsak konpentsa ditzake, baina, azken batean, zerga asko dituen sistema bat baino bidegabeagoa izango litzateke, ez baitzaio zerga apalagoa egozten diru sarrera txikiak dituenari.
Legeak ezartzen du nork ordaindu behar dituen zergak. Hala ere, teoria ekonomikoaren arabera, zerga baten ondorio ekonomikoek ez dute eragiten, nahitaez, zergadun ordaintzaileen gainean. Zergaren eragina, hau da, zergaren karga fiskala jasotzen duen subjektua, merkatuak zehazten du. Adibidez, produktu baten gaineko zergaren kasuan, eragina izango da prezio berriarekin eskainitako eta eskatutako kopuruak nola aldatzen diren (hau da, eskaintzaren eta eskariaren elastikotasuna). Saltzaileak xurga dezake zerga (zergaren aurretik prezioa beheratuta) edo kontsumitzaileak (zergaren ondoren prezioa goratuta). Eskaintzaren elastikotasuna txikia bada, zergaren zatirik handiena hornitzaileek ordainduko dute; aldiz, eskariaren elastikotasuna txikia bada, zatirik handiena kontsumitzaileak ordainduko du. Saltzailea enpresa lehiakorra bada, zerga karga bere elastikotasunen araberako ekoizpen faktoreetara transmititzen da; horren barruan sartzen dira langileak (soldatak gutxituta), inbestitzaileak (akzioen balioa galtzea) eta jabeak (errenta txikiagoak).
Harreman hori argitzeko, adibide bat har daiteke: produktu baten merkatu prezioa 1,00 € da, eta saltzailearen bidez berreskuratu behar den produktuaren gainean 0,50 €-ko zerga ezartzen zaio (zeharkako zerga, BEZa den bezala). Luxuzko produktua bada (adiera ekonomikoan), saltzaileak zergaren portzentaje handi bat xurgatuko du (eskaintzaren elastikotasun apalaren edo eskariaren elastikotasun handiaren ondorioz). Hala, saltzaileak produktuaren prezioa 0,70 €-ra beheratu dezake, erosleak, zerga ordaindu ondoren, 1,20 € ordain dezan, hau da, zerga aurretik ordaintzen zuena baino 0,20 € gehiago. Erosleak 0,20 € ordaindu behar du, eta saltzaileak 0,30 € ordaindu behar du (zerga aurretik prezio merkeagoa ipinita).
Aro Modernoan zerga sistema orokortuak ezarri aurretik, zerga moduko ekarpenak ziren, besteak beste, hauek:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Zerga, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.