Diru Sarrera

Mikroekonomian, irabazia, irabazkina edo diru-sarrera erakunde batek epe jakin batean lortzen duen kontsumo edo aurrezki-aukera da.

Normalean, dirutan adierazten da.

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Diru sarrera gehienetan PFEZ ordaindu behar da.

Etxebizitza eta gizabanakoentzat, diru-sarrerak aldi jakin batean jasotako edozein soldata, onura, interesen ordainketa, alokairua edo bestelako diru-sarrera dira (diru-sarrera gordina ere esaten zaie). Hortik abiatuta, diru-sarrera garbien kontzeptua azaltzen da, diru-sarrera gordinei zergak eta bestelako kenkariak (adibidez, pentsioetarako nahitaezko kontribuzioak) kenduz lortzen dena. Oro har, diru-sarrera garbiak errentaren gaineko zergaren zenbatekoa kalkulatzeko oinarria dira.

Ekonomia publikoaren esparruan, kontzeptuak diru-kontsumoa ere barne hartzen du, eta hori erabiliko da guztizko sarreraren ordezko gisa.

Enpresen kasuan, diru-sarrera gordinak saldutako ondasunen prezioa dira. Era berean, diru-sarrera garbiak honako kalkulua eginez lortzen dira:

Diru-sarrera garbiak = Diru-sarrera gordinak – (saldutako ondasunen kostua + gastuak + balio-galerak + interesak + zergak).

Definizio ekonomikoak

Ekonomian, pertsona batek edo nazio batek metatutako itzulkina da "diru-sarrera faktoriala", "ekoizpen-faktoreetatik" eratortzen dena eta errenta, lanak sortutako soldatak, kapitalaren interesa eta enpresa ekintzaileen irabaziak barne hartzen dituena.

Kontsumitzaileen teorian, diru-sarrera "aurrekontu-murrizketa” izendatzeko erabiltzen den beste termino bat da; hau da, hainbat ondasunen kopuruan eta prezioan gastatu behar den zenbatekoa. Hurrengoa da horretarako oinarrizko ekuazioa, non x eta y ondasunen kopurua diren eta Px eta Py ondasun horien prezioa:

Diru Sarrera 
Eskari eta eskaintzaren legea adierazten duen grafika.

Diru Sarrera 


Ekuazio honek bi gauza adierazten ditu. Alde batetik, x ondasunaren unitate bat gehiago erosteak Y ondasunaren Diru Sarrera  unitate gutxiago erostea suposatuko du. Beste alde batetik, x ondasunaren prezioa jeisten bada y ondasunaren kopuru eta prezio finkoekiko, prezioa jaistea erlatiboa dela ikusten da. Izan ere, eskari eta eskaintzaren lege orokorrak dioenez, X ondasunetik eskatutako kopurua handiagoa izango da prezioa txikiagoa den heinean. Ekuazio hau bi ondasun baino gehiagorekin erabili ahal izateko prestatua dago.

Ekuazioa periodo bat baino gehiagorako erabiltzerakoan, diru-sarrera orokorren hazkundea edo murrizketa ekar ditzake. Adibidez, gerta daiteke banako batek errentagarriagoak diren erabakiak hartuz diru-sarrera kopuru handiago bat lortzea, edo alderantziz.

Diru-sarreren hazkundea

Per-capita errentaren zenbatekoa era orokorrean hazi da herrialde guztietan. Diru-sarrera handiagoak izatearen arrazoien artean hezkuntza-maila hobetzea, globalizazioa, egoera politiko onuragarria, askatasun ekonomikoa eta bakea daude. Beraz, garapen handiagoa duten herrialdeetan handiagoak izaten dira diru-sarrerak.

Diru-sarreretan ezberdintasunak

Diru-sarreren ezberdintasunak diru-sarrera hauek modu desorekatu batean banatuak egoteari egiten dio erreferentzia. Desoreka hauek hainbat neurriren bitartez neur daitezke, baina, erabilienak Gini indizea eta Lorenz-en kurba dira.

Honekin erlazionaturik, hainbat ekonomialariren ustez, ezinbestekoa da diru-sarreren arteko ezberdintasunak egotea ekonomiaren funtzionamendurako; dena den, desoreka handiegi batek bidezkoa eta errentagarria ez den egoera sozioekonomiko batera eramango du ekonomia. Honakoa saihesteko, Nazio Batuen Erakundeak Garapen Jasangarrirako 10. Helburua-n lan egiten du.

Kontabilitatea

Nazioarteko kontabilitate arauen batzordeak, honako definizioa ematen die diru-sarrerei: "Diru-sarrerak kontabilitatean emandako mozkin ekonomikoen hazkundea dira. Haien artean kapital gehikuntzak eragiten dituzten aktiboen sarrera edo hobekuntzak, pasiboen murrizketak edo kapitalaren partaideen ekarpenak daude".

John Hicks-en definizioen arabera, diru-sarrera "denboraldi batean gehienez ere gastatu daitekeen zenbatekoa da, etorkizuneko diru-sarreren kapitalaren balioa (dirutan) bere horretan jarraitzea espero bada".

Terminologiaren historia

Hasieran, John Hicks-ek “I” hizkia erabili zuen diru-sarrerei erreferentzia egiteko. Ondoren, 1937.urtean, hainbat froga egin eta gero, Keynes-ek “Y” erabiltzea erabaki zuen. Terminologia horrek gaur egunera arte dirau.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Diru Sarrera Definizio ekonomikoakDiru Sarrera Diru-sarreren hazkundeaDiru Sarrera Diru-sarreretan ezberdintasunakDiru Sarrera KontabilitateaDiru Sarrera Terminologiaren historiaDiru Sarrera ErreferentziakDiru Sarrera Kanpo estekakDiru Sarrera

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Bertsolari Txapelketa NagusiaPopEuskadi Ta AskatasunaEstirpe ImperialMoskuKlima aldaketaEguzki-energiaHertzainakErrege BardeaInstagramGasKuku-belarEuskal Herria erromatarren garaianIker VicenteBerriaBaztango Donejakue bideaOtsoNerea ReparazAGanga (arkitektura)2020Apirilaren 25Joanes LeizarragaIker MuniainAmaiurko gazteluaRaúl Sánchez CedilloZorokiainEtsaiakArkupe1989ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaLorand EötvösTigreEuskarAbenturaEnergia hidraulikoJava (programazio-lengoaia)Celeste CaeiroAtaunLa Polla RecordsPortugaleteko mareometroaPablo PicassoKlasizismoBeñat GerenabarrenaEguzki-loreP2PBiozenosiBiolinZirkulazio-aparatuSistema eragilePalankaAndelosNormandiako LehorreratzeaTxillardegiEguzki-sistemaAlbokaAtenasko agoraGernikako bonbardaketaLurrikaraAristotelesJorge OteizaAs (egunkaria)GamelanOdolDonejakue bideaLehoiFrancoren diktadura Euskal HerrianEuskal Herria BilduItsas intrusioRomandiaGernu-aparatuErlijioJoxe AzurmendiHenri MatisseJuan Sebastian Elkano🡆 More