Alboka euskal haize instrumentu tradizionala da, mihi bakun jogune motako klarinete bikoitza duena.
Musikalki, bi tutuak independienteak dira, baina aldi berean jotzen dira. Afinazioari dagokionez, egile bakoitzak ezberdina eman du: Arratian egiten zirenak La ♭ notan afinatzen ziren, eta Zegaman egiten zirenak La♯ musika notan. Normalki, albokariek ezkerreko bost zuloko kanaberarekin melodia jotzen dute eta eskumako hiru zulokoarekin laguntza. Alboka, normalki, panderoarekin laguntzen da, eta jota, porrusalda eta martxa dira ohiko abesti motak. Jotzerakoan, arnasketa zirkularra erabili behar da, arnasa hartuz eta joaz aldi berean.
Alboka | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | sets of reedpipes with single reeds (en) |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 422.22 |
Izena arabieratik dator: al-bûq (البوق).
Bizkaian, Arratia eta Nerbioi ibarretan tradizio handia egon da XIX. mendetik, albokari handiak emanez: Anbrosio Gorostiaga "Anbros" (1867-1926), Bernardino Zautua, Tiburtzio Elezkano (1906-1958) eta Silbestre Elezkano "Txilibrin" (1912-2003) Igorrekoak; Migel Larrinaga "Txuskoa" (1881-1921), Alejo Etxezarraga eta Eugenio Etxebarria (1920-2008) Dimakoak; Graziano Lekue "Txisperue" (1882-1945) Zeberiokoa; Jose Amundarain "Muñegi" (1895-1969), Emilio Sagarna eta Andoni Goikoetxea Zeanurikoak; Ildefonso "Pontxo" Orue (1902-1980) eta Benito Iragorri (1906-1973) Lemoakoak; Alejo Gurtubai "Barberue", Juan Kruz Valle eta Juan Otxandio (1927-2000) Galdakaokoak; Jose Mari Bilbao eta Leon Bilbao semea (1916-1990) Arteagakoak; Inazio Uribarri "Andaluze" Dima/Zaratamokoa eta Manu Barandika Bediakoa.
Azpimarratzekoa da Mariano Barrenetxea (Galdakao, 1938-), baina batik bat Juan Mari Beltran (Donostia, 1947-), musikari handia eta Ibon Koteron (Bilbo, 1967-) jole iraultzailea, Kepa Junkeraren eskolakoa.
Bestela, 1990eko hamarkadan musika tresna Exkixu taldeak rock esparruan ezagutarazi zuen. Albokalari bikain gisa Alboka musika taldeko kide den Alan Griffin irlandarra ere aipatzekoa da.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Alboka, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.