Zaratamo: Bizkaiko udalerria

Zaratamo Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Nerbioi ibarrean dagoena.

Mugakide ditu ipar-mendebaldean Basauri, ipar eta ekialdean Galdakao, mendebaldean Arrigorriaga eta hegoaldean Zeberio. 2016. urtean 1.609 biztanle zituen.

Zaratamo
Zaratamo: Geografia, Historia, Demografia Bizkaia, Euskal Herria
Zaratamo: Geografia, Historia, Demografia
Zaratamoko Arkotxa auzoko eliza.
Zaratamoko bandera

Zaratamoko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBilbo Handia
Izen ofizialaZaratamo: Geografia, Historia, Demografia Zaratamo
AlkateaAlberto Ugarriza Urrutikoetxea (EH Bildu)
Posta kodea48480
INE kodea48097
Herritarrazaratamar edo zaratamoztar
Kokapena
Koordenatuak43°12′46″N 2°52′20″W / 43.212777777778°N 2.8722222222222°W / 43.212777777778; -2.8722222222222
Azalera10,0 km²
Distantzia14 km Bilbora
Demografia
Biztanleria1.610 (2023)
Zaratamo: Geografia, Historia, Demografia−18 (2022)
alt_left 809 (%50,2) (%50) 805 alt_right
Dentsitatea162,40 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)
Zaratamo: Geografia, Historia, Demografia -% 0,06
Zahartze tasa% 26,39
Ugalkortasun tasa‰ 47,75
Ekonomia
Jarduera tasa% 77,78 (2011)
Genero desoreka% 8,97 (2011)
Langabezia erregistratua% 12,61 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 39,1 (2010)
Kaleko erabilera (2016)
Etxeko erabilera % 23.19 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.zaratamo.com

Geografia

Ingurune naturala

Upo (597 m) eta Artanda (554 m) mendien babesean eta Bilboko hirigunetik gertu, landa giroko hainbat auzunek osatzen dute Uribe-Urduña Bizkaiko eskualdeko herria.

Auzoak

Udalerriak bi zati oso ezberdin ditu. Beheko aldeak, Arrigorriaga ondoan dago, Nerbioi ibaiaren ertzean, industria du nagusi; goiko aldekoa, berriz, landa eremukoa da. Goian, Elexalde hirigunean, nabarmentzekoak dira San Lorentzo eliza eta horren alboan, pilotalekua eta udaletxea.

Beste auzoak Moiordin-Barrondo, Burbustu-Altamira eta Arkotxa (populatuena) dira.

Historia

Zaratamoko elizatea Uribeko merindadekoa zen. 1375ean Joan I.a Gaztelako erregeak Zaratamoko elizateko labradoreak Bilboko hirira mugarriztatu zituen; ostera, 1411ko urrian, Joan II.a erregeak berretsiriko erregalia.

Lehenik Arrankudiagako auzo bat izan zen, 1520an parrokia independente bihurtu zen arte, Bizkaiko Jaurerriaren baimenik gabe. Ondorioz, Zaratamok Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusietan eserlekuka egin zuen, baina ez zuen hitzik eta botorik, eta politikoki Arrankudiagaren mende zegoen. San Lorentzoren omenezko parrokia-eliza XVI. mendean eraiki zuten, XIV. mendearen amaieran iraun zuen Erdi Aroko eraikin baten gainean. Eliza horretan bi hilarri anepigrafiko erromatar aurkitu ziren, K.o. IIIII. mendekoak. Elorriagan (Lemoa) aurkitutakoen antzekoak dituzte. Behe Erdi Aroan Bizkaiko lurralde osoan izandako bando-kideen borrokak jasan behar izan zituen, Lur Lauan eta hiribilduetan bezala, baita mendeetan zehar lurraldeak izan zituen gatazka armatuak ere, XIX. mendeko gerra karlistak eta XX. mendeko Gerra Zibila bereziki. Bere ekonomia landatarra izan da, nekazaritza, abeltzaintza eta basokoa. Burdinolak eta errotak zituen.

Industrializazioa XIX. eta XX. mendeetan nabaritu zen. Tradizioz landa-ekonomia izatetik industrializaziora igarotzean, biztanle gehiago egon ziren, batez ere XX. mendeko hirurogeiko hamarkadatik aurrera gertatu zen migrazio-prozesuagatik.

Demografia

Zaratamoko biztanleria
Zaratamo: Geografia, Historia, Demografia

Politika

2011ko udal hauteskundeak

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Zaratamoko alkatea PIGH (Plataforma Independiente Gure Herria) plataformako Jon Ajuria da.

Zaratamoko udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
PIGH (Plataforma Independiente Gure Herria)
4 / 9
446 (% 45,37)
Bildu
3 / 9
271 (% 27,57)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
2 / 9
189 (% 19,23)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 9
49 (% 4,98)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
16 (% 1,63)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Kultura

Zaratamoko Maria Ester Zorriketa (Ahotsak proiekturako)

Euskara

Gaur egun zaratamarren ia %40 euskalduna da, bertako hizkera jatorrizkoa mendebaleko euskararen edo bizkaieraren aldaera da, Nerbioi ibarrekoa.

Jaiak

Urtean zehar, hainbat jai egun izaten dira Zaratamon; horien artean, San Bizente eta San Lorentzo festak nabarmendu ditzakegu, hurrenez hurren, urtarrilaren 20an eta abuztuaren 10ean ospatzen direnak.

Ondasun nabarmenak

  • San Lorentzo Eliza
  • San Asentzio ermita
  • San Vizente ermita
  • Pilotalekua
  • Udaletxea

Zaratamar ospetsuak

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa


Tags:

Zaratamo GeografiaZaratamo HistoriaZaratamo DemografiaZaratamo PolitikaZaratamo KulturaZaratamo Ondasun nabarmenakZaratamo Zaratamar ospetsuakZaratamo Ikus, gaineraZaratamo ErreferentziakZaratamo Kanpo estekakZaratamoArrigorriagaBasauriBizkaiaGaldakaoNerbioi ibarraUdalerriZeberio

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Spin MasterLehoiItsaso HilaXenpelarReichstagBakioMary Agnes Chase1956Birika2004HezkidetzaTxinako Herri ErrepublikaPablo PicassoIberiar penintsulaAtenaOrnodunHerbehereakAmuarrainCarles PuigdemontLaskunSumendiJon IñarrituAsier OdriozolaJara NavarlazRamadanCorpus Inscriptionum LatinarumIndustrializazioa Euskal HerrianNogen (musika taldea)Pello ReparazSinbiosiFigaroren ezkontzak2013Urtarrilaren 18Bekain2023GozategiLuzaideko bolantakMikel LaboaBrigade LocoSherlock Holmesen AbenturakEzki hostozabalGoogleDiglosiaKubaPsikologiaGreziaEsklerotikaIñigo AstizMendiIkastolaAdimen artifizialEuskal Pentatloi SariaHertzainakFisikaApaizac obeto (espedizioa)NobleziaAgurne AnasagastiZatiki (matematika)Hiba AboukMartxoaren 281978ko Tolosako tren istripuaBakterioAnimaliaUmetoki barneko gailuZeelanda BerriaErramu IgandeaEider SaezAiaraldeaLemoaIker Casanova2009InstagramFrantziako IraultzaInstrumentalPanda gorri🡆 More