Ruth Elizabeth Bette Davis (Lowell, 1908ko apirilaren 5a - Neuilly-sur-Seine, 1989ko urriaren 6a) Estatu Batuetako aktorea izan zen, bitan Oscar sariaren irabazlea.
Bette Davis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ruth Elizabeth Davis |
Jaiotza | Lowell (Massachusetts), 1908ko apirilaren 5a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Neuilly-sur-Seine, 1989ko urriaren 6a (81 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bularreko minbizia |
Familia | |
Aita | Harlow Morrell Davis |
Ama | Ruth Augusta 'Ruthie' Favor |
Ezkontidea(k) | William Grant Sherry (en) (1945 - 1950) Gary Merrill (1950 - 1960) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Cushing Academy (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | autobiografialaria, karaktere aktorea, antzerki aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, aktorea eta musikaria |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Enplegatzailea(k) | Warner Bros. |
Jasotako sariak | ikusi
|
Diskoetxea | MGM Records |
bettedavis.com | |
| |
Broadwayen aritu ostean, Hollywoodera jo zuen, non Universal Studios konpainiako hainbat filmetan agertu zen. Orduan Warner Bros. konpainiarekin sinatu zuen. Hurrengo urteetan aktore nabarmenetakoa bihurtu zen. Goraipamenak jasotzen zituen film-genero askorengatik, bai melodramengatik bai komediengatik. Haren arrakasta handiena, dena den, drama erromantikoak ziren, nahiz eta "emakumezko filmak" zirela eragozten zitzaion, Bette Davisen atsekaberako.
Kameraren aurrean indar handiko pertsonaiak jokatzeagatik ezaguna bilakatu zen. Askotan glamour gutxikoak edo gaiztokoak ziren paperak. Perfekzionista zela leporatzen zioten, eta zuzendariekin nahiz ekoizleekin izandako liskarrak prentsara ere iristen ziren. 1950eko hamarkadan haren karrera gainbehera etorri zen, nahiz eta zineman zein telebistan lanean jarraitu zuen hurrengo hamarkadetan.
Zinemako arte eta zientzien Akademiako lehendabiziko emakumezko presidentea izan zen. Hollywooden barnan errespetua eskuratu zuen. Hamaika aldiz Oscarrerako izendapena jaso zuen, eta bizitza osoko saria lortu zuen lehen emakumea izan zen.
Haren nortasun sendoak, haren estiloak eta haren une oroko zigarretak osatu dute Bette Davisen irudia. Mingaina zorrotza ere bazuen, eta kritika mingarriak ere adierazten zuen Hollywood, gainerako aktore eta bere buruaren inguruan. Azken urteetan aitortu zuen bere lehentasun bakarra zinemagintza zela, bizitza pertsonala bigarren mailan utziz. Agian arrazoi honengatik lau aldiz ezkondu zen.
Azken urteetan bularreko minbiziak jota zebilen. Frantzian hil zen Donostiatik zetorrela, Donostiako Zinemaldian ohoretu ondoren.
Artikulu hau Massachusettsko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Bette Davis, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.