Azerbaijandarrak (azerbaijaneraz: Azərbaycanlılar, آذربایجانلیلار) batez ere Azerbaijango Errepublikan eta Irango Azerbaijanen bizi den eta turkiar hizkuntza duen talde etnikoa da.
Gehienak Xii musulmanak dira eta ondare kultural zabala dute, irandar, turkiar eta kaukasiar elementuak nahasten dituztelarik. Azerbaijango Errepublikako talde etniko nagusia eta Irango bigarrena da.
Azerbaijandar | |
---|---|
Biztanleak guztira | |
28–35 milioi inguru | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Azerbaijan eta Iran | |
Hizkuntza | |
Azerbaijanera | |
Erlijioa | |
Islama | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Turkiar herriak |
1804-13 eta 1826-28 bitarteko Errusiarren eta Pertsiarren arteko gerren ondorioz, Irango Qajar dinastiak Kaukason zituen lurrak Errusiar Inperioari ematera derrigortu zitzaion, eta ordutik, gaur egun ezagutzen den muga finkatu zen. Estatuen arteko banaketa horren ondorioz, Azerbaijandarrak gaur egun bi estatuen artean bananduak daude: Iran eta Azerbaijan.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Azerbaijandarrak, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.