Jamalia-Nenetsia edo Jamalia-Nenetsiako barruti autonomoa (errusieraz: Яма́ло-Не́нецкий автоно́мный о́круг, translit.: Jamalo-Nenetski avtonomny okrug; nenetseraz: Ямалы-Ненёцие автономной ӈокрук) Errusiako subjektu federal bat da, barruti autonomoa zehazki, Uraletako Barruti Federalean kokatua eta administratiboki Tiumen oblastaren menpe dagoena.
750.300 km²ko eremua du, eta 2010ean 522.904 biztanle baino ez zituen (0,7 biztanle km²ko dentsitatea). Hiriburua Salekhard da, eta hiri handienak Noiabrsk (110.620 biztanle) eta Novi Urengoi (104.107 biztanle).
Jamalia-Nenetsia | |||
---|---|---|---|
Errusia | |||
Ereserkia | |||
Anthem of Yamalo-Nenets Autonomous Okrug (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Errusia | ||
ISO 3166-2 | RU-YAN | ||
Hiriburua | Salekhard | ||
eskualdeko burua (Errusia)a | Dmitry Kobylkin (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 67°15′N 74°40′E / 67.25°N 74.67°E | ||
Azalera | 750,300 km² | ||
Mugakideak | Nenetsia, Komi, Khanti-Mansi eta Krasnoiarsk kraia | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 547.010 (2021) 2.566 (2020) | ||
Dentsitatea | 0,7 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Banaketa administratiboa | Barruti autonomoa | ||
Hizkuntza ofiziala | errusiera eta nenetsera | ||
Ordu eremua | Jekaterinburgeko ordua eta Asia/Yekaterinburg (en) | ||
Matrikula | 89 | ||
http://adm.yanao.ru/ |
1930. urteko abenduaren 10ean sortu zuten Jamalia-Nenetsia barrutia.
Barruti autonomoak Mendebaldeko Siberiako ordokiaren iparraldea hartzen du. Mendebaldean dauden iparrraldeko Uralak alde batera utzita, ordoki eskerga da, zingira zabalez eta tundraz estalirik dagoena. Oso klima gogorra dago.
Jamalia-Nenetsian gas natural hobiak daude; izan ere, Errusiako bigarren gas-konpainia handienak, Novatekek, Salekharden dauka egoitza.
Petrolio-ekoizpenak eta industriak erakarrita, jatorri askotako kanpoko langile ugari joan dira Jamalia-Nenetsiara. Beraz, 2010eko erroldaren arabera, Nenets etniakoak biztanleria osoaren %5,9 ziren bakarrik. Beste jatorriren bateko biztanleak tatariarrak, ukrainarrak, errusiarrak (gehienak, %61,7), bielorrusiarrak, khantyak, azerbaijandarrak, baxkirrak, komi etniakoak eta moldaviarrak ziren, besteak beste.
1939ko errolda | 1959ko errolda | 1970eko errolda | 1979ko errolda | 1989ko errolda | 2002ko errolda | 2010eko errolda1 | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nenetsak | 13.454 (%29,3) | 13.977 (%22,4) | 17.538 (%21,9) | 17.404 (%11,0) | 20.917 (%4,2) | 26.435 (%5,2) | 29.772 (%5,9) | |||||||||
Khantyak | 5.367 (%11,7) | 5.519 (%8,9) | 6.513 (%8,1) | 6.466 (%4,1) | 7.247 (%1,5) | 8.760 (%1,7) | 9.489 (%1,9) | |||||||||
Komiak | 4.722 (%10,3) | 4.866 (%7,8) | 5.445 (%6,8) | 5.642 (%3,6) | 6.000 (%1,2) | 6.177 (%1,2) | 5.141 (%1,0) | |||||||||
Selkupak | 87 (%0,2) | 1.245 (%2,0) | 1.710 (%2,1) | 1.611 (%1,0) | 1.530 (%0,3) | 1.797 (%0,4) | 1.988 (%0,4) | |||||||||
Errusiarrak | 19.308 (%42,1) | 27.789 (%44,6) | 37.518 (%46,9) | 93.750 (%59,0) | 292.808 (%59,2) | 298.359 (%58,8) | 312.019 (%61,7) | |||||||||
Ukrainarrak | 395 (%0,9) | 1.921 (%3,1) | 3.026 (%3,8) | 15.721 (%9,9) | 85.022 (%17,2) | 66.080 (%13,0) | 48.985 (%9,7) | |||||||||
Tatariarrak | 1.636 (%3,6) | 3.952 (%6,3) | 4.653 (%5,8) | 8.556 (%5,4) | 26.431 (%5,3) | 27.734 (%5,5) | 28.509 (%5,6) | |||||||||
Besteak | 871 (%1,9) | 3.065 (%4,9) | 3.574 (%4,5) | 9.694 (%6,1) | 54.889 (%11,1) | 71.664 (%14,1) | 74.625 (%14,3) | |||||||||
1 17.517 pertsona datu base administratiboetan erregistratu ziren talde etnikoa adierazi gabe. Multzo horretako banaketa etnikoa adierazi zutenena bezalakoa zela jo da. |
Bestalde, 2005. urteko datuen arabera, urte horretan 7.148 ume jaio ziren Jamalia-Nenetsian, eta 3.099 lagun hil ziren.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Jamalia-Nenetsia, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.