Aruba

Aruba Antilla Txikietako uharte bat da.

Alonso de Ojeda esploratzaile espainiarrak aurkitu zuen 1499. urtean, Herbehereek bereganatu zuten 1636. urtean. 1986 arte, Antilla Herbeheretarren parte izan zen. Gaur egun, Herbehereetako Erresumako herrialdea da.

Aruba
Ereserkia: Aruba Dushi Tera (en) Itzuli
Aruba
Arubako bandera
Aruba
Aruba
Geografia
HiriburuaOranjestad
Hiririk handienaOranjestad
Azalera193
Punturik altuenaMount Jamanota (en) Itzuli
KontinenteaHego Amerika
MugakideakFalcón
Administrazioa
Gobernu-sistemaMonarkia konstituzionala
ErregeaGilen Alexandro
Prime Minister of Aruba (en) ItzuliEvelyn Wever-Croes (en) Itzuli
LegebiltzarraEstates of Aruba (en) Itzuli
Harreman diplomatikoakAruba Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria106.739 (2022) (195.)
Aruba−718 (2021)
Dentsitatea596,59 bizt/km² (18.)
Talde etnikoak
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Emankortasun-tasa1,657 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak1.014 (2009)
Alfabetizazioa% 98 (2018)
Bizi-itxaropena75,867 (2016)
Ekonomia
BPG per capita25.655 $ (2017)
Aruba404 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa4.157.176.318 nazioarteko dolar (2017)
Aruba131.111.818 (2016)
BPG per capita EAPn39.492,859 nazioarteko dolar (2017)
Aruba1.084,276 (2016)
Erreserbak907.111.452 $ (2017)
Aruba−15.439.438 (2016)
Historia
Sorrera data: 1986
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+297
ISO 3166-1 alpha-2AW
ISO 3166-1 alpha-3ABW
Ordu eremua
Elektrizitatea127 V. 60 Hz.NEMA 1-15 (en) Itzuli, NEMA 5-15 (en) Itzuli eta Schuko (en) Itzuli
Internet domeinua.aw
aruba.com

Hiriburua Oranjestad hiria da.

Geografia

Uharte laua da eta ibairik gabea. Mendi altuena, Jamanota mendia (188m) da. Uharteko mendebaldean eta hegoaldean, are zuriko hondartzak ditu.

Venezuelarekin du muga bakarra.

Fauna

Amerikako kontinentetik kilometro batzuetara dagoenez bertako fauna sortu da. Arubako sugea horren eredu garbia da. Hontza subespezie bat ere aipatu daiteke.

Flora

Aloe Vera da uharteko landarerik garrantzitsuena. Ekonomiaren zati bat da eta uhartearen ikurriñan ageri da.

Clima

Temperatura, 27 eta 29 gradu artekoa da. Alisio haizeak iparekialdetik jotzen du, maiz. Euria oso aldakorra da El Niño fenomenoagatik. Urte batzuk, 150 mm inguru erortzen dira eta bete batzuk 1000mm inguru (La Niña fenomenoagatik).

Historia

1499. urtean europarrek uhartera ailegatu ziren. XVI. mendean espainiarren menpe egon ostean, Herbehereen eskuetara pasa zen, 1636. urtean.

1678. urteko dokumentu batean, hango jendeak gaztelania hitz egiten zuela agertzen da.

1805-1816 urteen artean, uhartea Britainiarren menpe egon zen.

1927, urtean, Shell conpainiak uhartean petroleo instalazioak jarri zituen eta Bigarren Mundu Gerran, alemaniako submarinoek hango bi portu suntzitzen saiatu ziren.

1986eko urtarrilaren 1etik aurrera, Herbehereetako lurralde autonomoa da.

Gobernua eta politika

Berez, Aruba ez da estatu independente bat, barne autonomia osoa daukan Herbehereetako lurralde ez metropolitar bat baizik. Herbehereek defentsa arloa, hiritartasun kontuak, kanpo erlazioak eta estradizioak kontrolatzen dituzte, baina beste gai guztietan, Aruba lurralde guztiz autonomoa da. Arubak bere legeak, konstituzioa, gobernua eta dirua dauzka.

Estatu burua Herbehereetako erregea da, gobernatzaile batek ordeztua eta sei urterako hautatua. Gobernua, ordea, lau urtean behin hautatzen da. Gobernu burua Arubako lehen ministroa izaten da: bere ministro kontseiluarekin, gobernuko botere exekutiboa osatzen du.

Aruba 

Ekonomia

Arubako jarduera ekonomiko nagusia turismoa da, BPGaren erdia osatzen baitu. Dirua Arubako florina da. Ameriketako dolarrarekin trukaneurri finkoa dauka. (1.79:1).

Turismoa da arubar ekonomiako lehen euskarria, bertan baitago lan enplegu gehienen iturria. Banku jarduerek eta petrolio birfinketak ere garrantzi handia daukate.

Hizkuntza

Aruban, Antilla Herbeheretarretan bezala, hizkuntza ofizial bakarra nederlandera da, hezkuntzan erabilia; hala ere, arubatarrak oro har elebidunak edota eleaniztunak dira, ingelesa eta gaztelania baitarabiltzate. Haiekin batera, arubatarrek hizkuntza propio bat ere daukate, eguneko bizitzan maiz erabilia: papiamentoa, gaztelania eta portugesetik sortutako hizkuntza kreolera. Azken urteotan, Arubako gobernuak gero eta garrantzi handiagoa ematen ari zaio papiamentoari.

Osasuna

Uhartean hospitale bakarra dago; Horacio E. Oduber Hospitalea. 2001. urtetik aurrera osasun asegurua dauka biztanleria osoarentzat.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
Aruba 
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
Aruba 
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)

Tags:

Aruba GeografiaAruba HistoriaAruba Gobernua eta politikaAruba EkonomiaAruba HizkuntzaAruba OsasunaAruba ErreferentziakAruba Kanpo estekakAruba149916361986Alonso OjedaAntilla TxikiakHerbehereetako ErresumaHolandarren Antillak

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Aiako harriaAzalpen testuOihana EtxebarrietaDiario VascoArtzibarMunduko biztanleriaHarkaitz CanoZorokiainTiraniaJose Manuel LujanbioNutrizioKuku-belarAntzinako GreziaApirilaren 25DeiaBegoña GómezOkilEuskal Autonomia ErkidegoaWolfgang Amadeus MozartJ MartinaAntton KazabonBiomasaLubaki bandaSarpenIker MuniainNikola TeslaGozategiJon SarasuaPorntip NakhirunkanokElastikotasun (fisika)ParisEnergia elektrikoPaleolitoaEusko Jaurlaritzako lehendakariaLudwig van BeethovenXerxes I.aAzalaKlima aldaketaGuadalcanalgo KanpainaArkupeBizkaiko Foru AldundiaKlasizismo (musika)Zenbaki lehenWładysław BartoszewskiKorrikaPigmentuEusko Abertzale EkintzaEspainiaWikiBizkaiaAskatasunGenero-indarkeriaOriaBalearrakNafarroa BehereaBehin batean LoiolanGarazi ArrulaIndarEukariotoJude BellinghamReal SociedadQuousque tandem abutere, Catilina, patientia nostra?Ozeano Bareko Suzko EraztunaHipatia AlexandriakoaTxillardegiLionel MessiEdurne LarrazaMamuKontrahormaSlumdog MillionaireEnergia hidraulikoElbira Zipitria🡆 More