Alisio

Alisioak edo ekialdeko haizeak, haize iraunkorrak dira, bereziki behe-atmosferakoa, antizikloi subtropikal batetik eskualde ekuatorialetara jotzen duena.

Airea Tropiko Arteko Konbergentzia Eremura (TAKE) desplazatzen da gora igotako aire beroak utzitako hutsunea betetzeko asmoz. Lurraren errotazioa dela eta, ordea, ekialde-mendebalde norabidean desbideratuak dira (Coriolis efektua). Norantza nagusiak honakoak dira: ipar-ekialdetik Ipar Hemisferioan, eta hego-ekialdetik Hego Hemisferioan. Fenomeno hau Lurraren errotazioaren eraginez sortzen da. Iparralderuntz eta hegoalderuntz, 5°-tik 20°-ra bitartean kokatzen dira.

Alisio
Zirkulazio atmosferikoaren eskema idealizatua (ekinokzioan).

Haize mugimendu hauek oso erregularrak dira. Altitude handian, zirkulazioak kontrako norabidea hartzen du kontralisio izena hartuz[erreferentzia behar]. Egoera honek Hadley zelulak deitzen diren konbekzio-zelulak sortzen ditu: hau da, haizeen "zirkuitu itxi" antzeko bat.

Sasoiaren arabera, zenbait latitude-gradu mugitu litezke iparralde/hegoaldera, sistema hauek sortzen dituzten presio-gerrikoak bezala.

Alisioak gehienbat ozeano Atlantikoan eta Barean daude garatuta. Indiako ozeanoan aldiz nahasirik aurkitzen dira Asiar kontinentearen gertutasunaren ondorioz.

Alisioen haize-gerrikoen alde batzuetan, sasoi zehatzetan, ekaitz tropikal handiak gerta daitezke: urakanak edo tifoiak deitzen dira.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Alisio  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

Gaspard-Gustave CoriolisHaizeHego hemisferioIpar hemisferioLurraren errotazioaTropiko Arteko Konbergentzia Eremua

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

BiztanleriaAzeri-buztanKukuProtozooEneko AristaHidrosferaEuskalkiDolores IbarruriUrtarrilaren 15HezkuntzaJoxe Mari AgirretxeJokin AltunaInteresUgaztunAmaiur gaztelu baltzaTaiwanHaranBulego (musika taldea)Haut-LieuCanis lupus arctosGaizka MendietaItzuli (itzultzaile neuronala)HizkuntzaGreziaMasturbazioPaulo AzpiazuGalaxia irregularEuskal Autonomia ErkidegoaHyper Music/Feeling GoodIP helbideAltsasu auziaZelulaBakhmutMaialen LujanbioEutanasiaJazzWikidataIndiaIñaki PerurenaDomeinu (biologia)Euskadiko OrkestraToles eta zamalkadura gerrikoUrtarrilaren 1Arroka sedimentarioGarapen Jasangarrirako HelburuakAutonomia erkidegoJose Abad AzpilikuetaAitana OcañaJoachim von RibbentropNeoconger mucronatusAiora ZulaikaEuskal Lore JokoakKoloreLeinu gerrakLasseubetatHannah ArendtHausterre-egunThe SmithsMakalMalikiTokusatsuBelley kantonamenduaHaragijaleInformazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT)Chazey-sur-AinGero (Axular)🡆 More