Ac Milan

Associazione Calcio Milan Milango futbol taldea da, munduko arrakastatsuenetarikoa.

Txapeldunen Liga-a 7 aldiz, Kontinente arteko Futbol Kopa 3, FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa 1, Serie A (Italiako liga) 19 eta Italiako Kopa 5. Etxeko partiduak San Siro estadioan jokatu ohi ditu.

A.C. Milan
Ac Milan
Ezizena(k)Rossoneri (gorri-beltzak)
Il Diavolo (deabrua)
Sorrera1899
Futbol zelaiaSan Siro
edukiera: 80.018 lagun
inaugurazioa: 1926
PresidenteaItalia Paolo Scaroni
EntrenatzaileaItalia Stefano Pioli
LigaSerie A
2022-234.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia

Ac Milan 
1968ko finalean Milanek 2-0 emaitzaz gainditu zuen Hanburgo.
Ac Milan 
2003ko Txapeldunen Ligako garaipena ospatzen.
Ac Milan 
Interren aurkako derbia, 2009an.
Ac Milan 
Real Madrilen aurkako partida, 2010-11ko Txapeldunen Ligan.
Ac Milan 
Milango jarraitzaileak.

Sorrera eta hasierako urteak

Alfred Edwards britaniarrak fundatu zuen kluba 1899an. Haren jatorria zela eta, ingelesezko izena eman zion, Milan, italierazko Milano jarri ordez. Taldearen goitizena rossoneri (gorribeltzak) da, elastikoko koloreak horiexek baitira.

Hasiera hartan Milan Cricket and Football Club izena zuen eta futbolaz gain Kriketean ere aritzen zen izan ere garai hartan aberatsek gogokoago baitzuten kriketa futbola baino. 1900an lehenengo titulua eskuratu zuen, Medaglia del Re (Erregearen domina), Juventus FC-ri 2-0 irabaziz eta hamarkada honetan Italiako hiru liga irabazi zituen, 1901, 1906 eta 1907an. Urte haietan jokalari ingelesen eta milandarren artean sorturiko taldea zen baina 1908an beraien artean istiluak izan ziren eta 43 bazkidek taldea utzi eta berria sortu zuten, Internazionale Football Club izena eman ziotena. Hiriko aberatsen taldea bihurtu zen Inter.

1916an Kopa Federala lortu zuen, txapelketa ez ofiziala baina Lehen Mundu Gerraren garaian Italiako Liga ordezkatu zuen.

Gerra arteko garai apala

1919an taldeak izena aldatu eta Milan Football Club ezarri zuen. Gerra bien arteko hiru hamarkadetan ez zuen titulurik eskuratu eta taldearen denboraldi apalena da. 1938an Italiar faxistek ez zituzten ingelesak gogoko eta hauen presioarengati taldeak berriz ere izena aldatu zuen, gaur egun daukan Associazione Calcio Milano.

Taldearen berpiztea

1949an hiru jokalari suediar fitxatu zituen Gunnar Nordahl (Il pompierone), Gunnar Gren (Il professore) eta Nils Liedholm (La stella venuta dal nord). Gre-No-Li ezizena hartu zuen hirukoteak. 1955ean Andrea Rizzoli presidente bihurtu eta garaipenak lortuz jarraitu zuen Milanek. 50eko hamarkadan Italiako lau liga eskuratu zituen eta nazioarte mailan bi Latindar Kopa lortu zituen, 1956koa Bilboko Athletic Kluba 2-1 gaindituz. 1958an Europako Kopako finala ere jokatu zuen, Real Madrilekin 3-2 galdu zuena.

Milandarren nagusitasuna

60ko hamarkada milandarren hamarkada izan zen izan ere hiriko bi taldeen artean Europako lau kopa lortu baitzituzten (AC Milanek 2 eta Interrek 2) eta Kontinente arteko hiru kopa (interrek 2 eta Milanek 1).

1961 urtean Nereo Rocco entrenatzailea iritsi zen eta 1963an Europako Kopa irabazi zuen SL Benfica 2-1 garaituz. Urte hartan Rccok taldea utzi eta Nils Liedholm jokalari ohia fitxatu zuen entrenatzaile kargurako. Hurrengo urteetan ordea Helenio Herreraren Interren itzalean egotea egokitu zitzaion. 1967an Liedholmek dimisioa aurkeztu eta Nereo Rocco itzuli zen. Honen eskutik 1968an Europako Errekopa eta 1969an Europako eta Kontinente arteko Futbol Kopak irabazi zituen.

70eko eta 80ko hamarkada apalak

Trantsizio urteak izan ziren eta Italiako hiru kopa irabzi bazituen ere Liga bakarraz jabetu zen eta Europa mailan ez zuen aurreko mailarik erakutsi. 1979ko Liga irabazi ondoren 1979-80an Felice Colombo presidentea futboleko ustelkeria kasuan (Totonero izenaz ezagutu zena) sarturik zegoela ikustean bigarren mailara jeitsiarazi zuten taldea. Lehen mailara berehala igo zen baina berriz ere B eriera itzuli zen.

Berlusconiren urrezko aroa

1986ko martxoaren 24ean Silvio Berlusconi magnateak erosi zuen kluba. 1988an Arrigo Sacchi fitxatu eta Milango taldearen "urrezko aroa" iritsi zen hasieran Sacchirekin eta 1991etik aurrera Fabio Capellorekin. Taldeko jokalariak mundu mailan ezagun bihurtu ziren: Franco Baresi kapitainarekin batera han ziren Paolo Maldini, Alessandro Costacurta, Mauro Tassotti, Roberto Donadoni, Carlo Ancelotti, eta herbehereetatik ekarritako Marco van Basten eta Ruud Gullit.

Italiako talde nagusia bihurtu zen 90. hamarkadan eta 1989, 1990, 1994ko Europako Kopak lortu zituen, bai eta 1989 eta 1990ko Kontinente artekoak ere.

XXI. mendearen hasiera Ancelottirekin (2001-2009)

Milanen hurrengo arrakasta Carlo Ancelotti jokalari ohiak lortu zuen. 2001eko azaroan izendatu ondoren, Ancelottik 2003ko Champions Leagueko finalera eraman zuen Milan, non juventus garaitu zuten klubaren seigarren Europako Kopa irabazteko zigorretan. Taldeak, orduan, Scudetto irabazi zuen 2003-04 denboraldian Champions Leagueko finalera iritsi aurretik, non Liverpoolek jipoitu zituen, nahiz eta 3 eta 0 lider izan. Bi urte geroago, bi taldeak berriro elkartu ziren 2007ko Champions Leagueko finalean, Milan 2 - 1 irabaziz titulua zazpigarren aldiz lortzeko. Taldeak FIFAko lehen Munduko Kopa irabazi zuen 2007ko abenduan. 2009an, Milango bigarren gerente luzeena bihurtu eta 420 partidu zuzendu ondoren, Ancelottik kluba utzi zuen Chelseako gerente kargua hartzeko.

Iskanbila ekonomikoa eta gorabeherak (2009-2019)

Denboraldi hartan, kluba Italian sortu zen eskandaluan murgilduta zegoen, non bost talderi leporatu zitzaien partiduetan tranpa egitea aldeko epaileak hautatuz. Ikerketa polizial batek Milango arduradunek zerikusirik ez zuela aitortu zuen, baina Italiako Futbol Federazioak (FIGC) erabaki zuen froga nahikoa zituela Milan Adriano Galliani presidenteordea botatzeko. Ondorioz, Milani 15 puntu kendu zizkioten ligan, eta 2006-07 denboraldiko UEFA Champions Leaguetik kanporatua izan zen. Apelazio batek zigor hori zortzi puntura murriztu zuen, eta horrek Champions Leagueko bere parte hartzea mantendu zion klubari.

Iskanbila ondoren, Milango Interrek Serie A menderatu zuen, lau Scudetto irabaziz. Hala ere, Zlatan Ibrahimović, Robinho eta Alexandre Pato bezalako jokalariek hamarkada erdiko arrakastetan parte hartu zuten jokalari askok lagunduta, Milanek 2010-2011 denboraldian liga irabaztea ahalbidetu zuen, 2003-04 denboralditik aurrenekoz.

Hala ere, Scudettoren ondoren, klubak kirol-krisi nabarmen batean erori zen. Klubak ez zuen lortu urte askotan Europako lehiaketetara sailkatzea.

2017ko azaroaren 27an, Montella entrenatzailea emaitza eskasengatik kanporatua izan zen, eta Gennaro Gattuso jokalari ohiak ordezkatu zuen.

Gattusoren agintaldiko lehen denboraldian, Milanek itxaropenak gainditu zituen eta kanpainako emaitza asko eman zituen 4. mailan. Azken lau partidak irabazi arren, Milanek huts egin zuen Champions Leaguean puntu 1 lortuz, bosgarren amaituz 68 punturekin. Milanek Champions Leaguerako sailkapena lortu ez ondoren, Gattusok dimisioa eman zuen.

Ibrahimović-en itzulera eta berriro ilusioa (2019-)

2019ko urrian, Stefano Pioli kontratatu zuten, Milan oso dinamika txarrean sartuta baitzegoen. Kontuak itxura txarra edukitzen jarraitu zuen, eta taldea jada ordezko entrenatzaile baten bila zebilen, Ralf Rangnick kandidatua zelarik. Urtarrilean ordea, Zlatan Ibrahimović itzuli zen, eta orduan dena aldatu zen. COVID-19 -ak eragin zuen geldialdiaren ondoren, taldeak beste itxura bat hartu zuen, eta 10 partidu jarraian eman zituen galdu gabe, hoietako 7 irabaziz, tartean Juventusi.

Gauzak horrela, Pioli-ren kontratua berritu zuten 2 urtez, eta Theo Hernandez, Gianluigi Donnarumma, Franck Kessié eta beste hainbat jokalariren maila onarekin eta Ibrahimović-en maila bikainarekin Europa League-era sailkatu ziren.

Uniformea

Sorreratik bertatik marra gorri eta beltzdun elastikoa erabili du, galtza zuri eta galtzerdi beltzekin. XXI mendean urte batzuetan galtza beltzak ere jantzi izan ditu. Historian zehar gehien aldatu dena marra gorri eta beltzen lodiera izan da.

Historikoa

Ac Milan  Ac Milan  Ac Milan 
Ac Milan 
Ac Milan 
 
1899-1910
Ac Milan  Ac Milan  Ac Milan 
Ac Milan 
Ac Milan 
 
1910-1961
Ac Milan  Ac Milan  Ac Milan 
Ac Milan 
Ac Milan 
 
1961-86
Ac Milan  Ac Milan  Ac Milan 
Ac Milan 
Ac Milan 
 
1986-tik
Ac Milan  Ac Milan  Ac Milan 
Ac Milan 
Ac Milan 
 
2000-2005

Azken urteak

Ac Milan  Ac Milan  Ac Milan 
Ac Milan 
Ac Milan 
 
2013-2014
Ac Milan  Ac Milan  Ac Milan 
Ac Milan 
Ac Milan 
 
2014-2015
Ac Milan  Ac Milan  Ac Milan 
Ac Milan 
Ac Milan 
 
2015-2016
Ac Milan  Ac Milan  Ac Milan 
Ac Milan 
Ac Milan 
 
2016-2017
Ac Milan  Ac Milan  Ac Milan 
Ac Milan 
Ac Milan 
 
2017-2018
Ac Milan  Ac Milan  Ac Milan 
Ac Milan 
Ac Milan 
 
2018-2019
Ac Milan  Ac Milan  Ac Milan 
Ac Milan 
Ac Milan 
 
2019-2020
Ac Milan  Ac Milan  Ac Milan 
Ac Milan 
Ac Milan 
 
2020-2021
Ac Milan  Ac Milan  Ac Milan 
Ac Milan 
Ac Milan 
 
2021-2022
Ac Milan  Ac Milan  Ac Milan 
Ac Milan 
Ac Milan 
 
2022-2023

Palmaresa

Italian: 31

  • Italiako futbol liga (19): 1901, 1906, 1907, 1951, 1955, 1957, 1959, 1962, 1968, 1979, 1988, 1992, 1993, 1994, 1996, 1999, 2004, 2011, 2022.
  • Italiako futbol kopa (5): 1967, 1972, 1973, 1977, 2003.
  • Italiako superkopa (7): 1988, 1992, 1993, 1994, 2004, 2011, 2016.

Nazioartean: 20

Kontinente arteko Futbol Kopa

  • Txapelduna (3): 1969, 1989, 1990.
  • Finalista (4): 1963, 1993, 1994, 2003.

UEFAko Txapeldunen Liga

  • Txapelduna (7): 1963, 1969, 1989, 1990, 1994, 2003, 2007.
  • Finalista (4): 1958, 1993, 1995, 2005.

Europako Errekopa

  • Txapelduna (2): 1968, 1973.

Europako Superkopa

  • Txapelduna (5): 1989, 1990, 1994, 2003, 2007.

Latindar Kopa

  • Txapelduna (2): 1950, 1956.
  • Finalista (1): 1953.

Mitropa Kopa

  • Txapelduna (1): 1982.

Silvio Berlusconi trofeoa

  • Txapelduna (1): 2023

Jokaturiko nazioarteko finalak

Txapelketa Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Hiria
Kontinentearteko Kopa
eta
FIFA Kluben arteko Kopa
1963 Ac Milan  Santos FC 2-4, 4-2, 1-0 Milan
1969 Milan 3-0 , 1-2 Ac Milan  Estudiantes de La Plata
1989 Milan 1-0 Ac Milan  Atlético Nacional
1990 Milan 3-0 Ac Milan  Club Olimpia
1993 Ac Milan  São Paulo 3-2 Milan
1994 Ac Milan  Vélez Sarsfield 2-0 Milan
2003 Ac Milan  Boca Juniors 1-1 (pen 3:1) Milan
2007 Milan 4-2 Ac Milan  Boca Juniors
Europako Kopa
eta
Txapeldunen Liga
1957-58 Ac Milan  Real Madril 3-2 Milan Brusela
1962-63 Milan 2-1 Ac Milan  SL Benfica Londres
1968-69 Milan 4-1 Ac Milan  Ajax Amsterdam Madril
1988-89 Milan 4-0 Ac Milan  FC Steaua Bucuresti Bartzelona
1989-90 Milan 1-0 Ac Milan  SL Benfica Viena
1957-58 Ac Milan  Olympique de Marseille 1-0 Milan Munich
1993-94 Milan 4-0 Ac Milan  FC Barcelona Atenas
1994-95 Ac Milan  Ajax Amsterdam 1-0 Milan Viena
2002-03 Milan 0-0 (pen:3-2) Ac Milan  Juventus FC Manchester
2004-05 Ac Milan  Liverpool FC 3-3 (pen:3-2) Milan Istanbul
2006-07 Milan 2-1 Ac Milan  Liverpool FC Atenas
Europako Superkopa 1973 Ac Milan  Ajax Amsterdam 6-1 (0-1, 6-0) Milan
1989 Milan 2-1 (1-1, 1-0) Ac Milan  FC Barcelona
1990 Milan 3-1 (1-1, 2-0) Ac Milan  UC Sampdoria
1993 Ac Milan  AC Parma 2-1 (0-1, 2-0(luz)) Milan
1994 Milan 2-0 (0-0, 2-0) Ac Milan  Arsenal FC
2003 Milan 1-0 Ac Milan  FC Porto
2007 Milan 3-1 Ac Milan  Sevilla FC
UEFA Kopa eta
Europa League
Titulurik

ez

Europako Errekopa 1967-68 Milan 2-0 Ac Milan  Hamburger SV
1972-73 Milan 1-0 Ac Milan  Leeds United
1973-74 Ac Milan  FC Magdeburg 2-0 Milan

2023/2024 Taldea

2023ko uztailaren 20an eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
2 Ac Milan  ATZ Davide Calabria
4 Ac Milan  ERD Ismaël Bennacer
5 Ac Milan  ATZ Fodé Ballo-Touré
7 Ac Milan  ERD Yacine Adli
8 Ac Milan  ERD Ruben Loftus-Cheek
9 Ac Milan  AUR Olivier Giroud
10 Ac Milan  AUR Rafael Leão
11 Ac Milan  AUR Christian Pulisic
12 Ac Milan  AUR Ante Rebic
14 Ac Milan  ERD Tijjani Reijnders
16 Ac Milan  ATE Mike Maignan
18 Ac Milan  AUR Luka Romero
19 Ac Milan  ATZ Theo Hernández
20 Ac Milan  ATZ Pierre Kalulu
23 Ac Milan  ATZ Fikayo Tomori
24 Ac Milan  ATZ Simon Kjaer
Zbk. Postua Jokalaria
25 Ac Milan  ATZ Alessandro Florenzi
27 Ac Milan  AUR Divock Origi
28 Ac Milan  ATZ Malick Thiaw
30 Ac Milan  AUR Junior Messias
32 Ac Milan  ERD Tommaso Pobega
33 Ac Milan  ERD Rade Krunic
46 Ac Milan  ATZ Matteo Gabbia
56 Ac Milan  AUR Alexis Saelemaekers
57 Ac Milan  ATE Marco Sportiello
77 Ac Milan  ATE Devis Vásquez
83 Ac Milan  ATE Antonio Mirante
90 Ac Milan  ERD Charles De Ketelaere
- Ac Milan  ATE Andreas Jungdal
- Ac Milan  ATZ Mattia Caldara
- Ac Milan  AUR Marko Lazetić
- Ac Milan  AUR Lorenzo Colombo

Euskal taldeen aurkako partidak

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Milanek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1956 Latindar Kopa Finala Milan 3-1 Athletic
1976-77 UEFA Kopa Final zortzirenak Athletic
Milan
4-1
3-1
Milan
Athletic

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


2022-23ko Serie A Ac Milan 
Atalanta | Bologna | Cremonese | Empoli | Fiorentina | Hellas Verona | Inter Milan | Juventus | Lazio | Lecce
Milan | Monza | Napoli | Roma | Salernitana | Sampdoria | Sassuolo | Spezia | Torino | Udinese

Tags:

Ac Milan HistoriaAc Milan UniformeaAc Milan PalmaresaAc Milan Jokaturiko nazioarteko finalakAc Milan 20232024 TaldeaAc Milan Euskal taldeen aurkako partidakAc Milan ErreferentziakAc Milan Ikus, gaineraAc Milan Kanpo estekakAc MilanFIFAren Kluben arteko Munduko KopaFutbolGiuseppe Meazza estadioaItaliako futbol kopaKontinente arteko Futbol KopaMilanSerie AUEFAko Txapeldunen Liga

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

ChaturbateZelula nukleoParpain-arkuZeltaPoleaHigidura zuzen eta uniformeki azeleratuGari MujikaErrubrika (hezkuntza)Maialen LujanbioTxantxangorriGuadalcanalgo KanpainaHizkuntzaDublinRadiocrimenIdazketaren historiaArgia (aldizkaria)IzarMilanMónica OltraIlargiaren aldiXabier AlonsoHenri MatisseNikolas KopernikoMaria Eugenia ArrizabalagaEuskal Herriko kastroakEusko JaurlaritzaKomunikazio ez-bortitzUrbasa-Andia natura parkeaGorrindolZirkuluPasaiaIsotopoBizkaiko Foru AldundiaUgal-aparatuNarrastiAlbokaGabriel ArestiIhes beteaGarapen iraunkorAmaiurko gazteluaLeonardo da VinciEuskal Rock ErradikalaGutun formalQuousque tandem abutere, Catilina, patientia nostra?NutrizioArte gotikoaOriaAMIA analisiIratiwywk2Euskal Herria erromatarren garaianArte erromanikoaEskusoinu txikiNagore AranburuBULEGO (musika taldea)AustraliaFermin MuguruzaEroankortasun elektrikoGozategiOihana EtxebarrietaBakterioBeñat GerenabarrenaEusko Jaurlaritzako lehendakariaFederico Jiménez LosantosKatuSlumdog MillionaireLeintz GatzagaMendebaleko euskaraJabari publikoGernikako Arbola🡆 More