Arsenal Football Club

Arsenal Football Club Londresko futbol taldea da, Ingalaterrako onenetakoa historikoki.

Herrialdeko Lehen Mailako Liga 14 alditan irabazi du, eta beste 13 Kopa ere bai, azken txapelketa honetan titulu gehien lortu duen taldea izanik.

Arsenal Football Club
Ezizena(k)The Gunners
Sorrera1886
Futbol zelaiaEmirates Stadium
edukiera: 60.355 lagun
inaugurazioa: 2006
PresidenteaIngalaterra Sir Chips Keswick
EntrenatzaileaEuskal Herria Mikel Arteta
LigaPremier League
2022-232.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Arsenal Football Club
Arsenal eta Chelsearen arteko partida, 2012an.
Arsenal Football Club
Arsenal taldea gola ospatzen.
Arsenal Football Club
Autobusean 2004ko Liga titulua ospatzen.
Arsenal Football Club
Arsène Wenger entrenatzailea.

Europa mailan, 1994an Europako Futbol Errekopa irabazi zuten. 2006an Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen FC Barcelonaren aurka.

Historia

Sorrera eta hasierako urteak

Arsenal 1886an sortu zuten Woolwicheko Royal Arsenaleko langileek. Lantegi honek Britainiar Armadarentzako armak egiten zituen. Hasieran Royal Arsenal izena hartu zuen, ondoren Woolwich Arsenal. 1893an bigarren mailan jokatzen hasi zen eta lehenengo denboraldian goren mailara igotzea lortu zuen.

Herbert Chapman eta bere jarraitzaileak

Arsenalek Herbert Chapman entrenatzailea fitxatu zuen 1925ean. Chapman Liga txapelduna izana zen aurreko bi urteetan Huddersfield Town taldearekin eta honen taktka iraultzaileei esker 1930eko hamarkadan Ingalaterrako talde nagusi bihurtu zen Arsenal 1931, 1933, 1934, 1935 eta 1938ko ligak irabaziz. Tartean 1930 eta 1936ko kopak ere bai.

Chapman bera 1934ean hil zen bapatean pneumoniak jota baina Joe Shaw eta George Allisonek bide berari jarraitu zioten.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren beste bi liga eta kopa bat irabazi zituen. Entrenatzailea Tom Whittaker zen, Allisoni jarraipena eman ziona.

Titulu gabeko garaiak

50. eta 60. hamarkadak maila apalean eman zituen. 1970-71an urte arrakastatsuak izan bazituen ere, Ferietako Kopa eta Ingalaterrako Liga eta Kopa irabaziz, taldearen mailak ez zuen aldaketa nabarmenik izan hurrengo 15 urteetan ere.

George Graham: bigarren urrezko aroa

Aurrez Arsenaleko jokalaria izan zen George Graham eskoziarra entrenatzaile hautatu zuten 1986an eta aro arrakastatsu berri bati hasiera eman zion. 1989an eta 1991an Liga irabazi zuten eta 1994ean Europako bigarren titulua, Errekopa hain zuzen ere.

Arsène Wenger: Txapeldunen Ligako finala

1996an Arsène Wenger frantziarra fitxatu zuten. 1992an Premier League txapelketa abiarazi zenetik Manchesterko bi taldeekin eta Chelsearekin batera Liga hau irabazi duen taldea da, hiru aldiz gainera. Taldearen une gorena 2006an iritsi zen FC Barcelonaren aurka UEFAko Txapeldunen Ligako finala jokatu zuenean. 2-1 galdu egin bazuen ere Ingalaterrako talde indartsuenetakoa kontsideratua izan da ordutik aurrera.

Azken urteotan maila bikaina lortu du. 2014-15eko Premier Ligan hirugarren postuan amaitu zuen eta 2015-16an bigarren. 2014, 2015 eta 2017 urteetan Kopa irabazi du, 13 garaikurrekin talderik arrakastatsuena bihurtuz. 22 urtetan taldea gidatu ondoren erretiroa hartu zuen 2018ko denboraldia amaitu zenean.

2018ko maiatzaren 23an Unai Emery hondarribitarrak hartu zuen Arsène Wenger-ren tokia. Aurreneko denboraldi honetan UEFA Europa Leagueko finala jokatu zuen baina Chelseak 4-1 garaitu zuen.

2019an Mikel Arteta entrenatzaile donostiarrak hartu zuen taldearen ardura. 2020an hamalaugarren aldiz irabazi zuen Ingalaterrako Kopa eta 2022-23 denboraldian Ligako txapeldunordea izan zen berriz.

Uniformea

Arsenalen kamiseta tradizionalki gorria izan da mauka zuriekin. 1886an taldea sortu zenean Fred Beardsley and Morris Bates Nottingham Foresteko jokalariak Woolwichera lanera joan ziren eta hauek beren taldearen kamiseta gorrien lote bat lortu zuten Arsenalentzako musutruk. Arsenalek esker onez beti kamiseta gorria erabiltzeko erabakia hartu zuen. 1933an Herbert Chapmanek ekipai dotoreagoa ezarri nahi izan zuen eta horregatik gehitu zizkion mauka zuriak.

Historikoa

Arsenal Football Club  Arsenal Football Club  Arsenal Football Club 
Arsenal Football Club 
Arsenal Football Club 
 
1886
Arsenal Football Club  Arsenal Football Club  Arsenal Football Club 
Arsenal Football Club 
Arsenal Football Club 
 
1933-tik

Azken urteak

Arsenal Football Club  Arsenal Football Club  Arsenal Football Club 
Arsenal Football Club 
Arsenal Football Club 
 
2012-2014
Arsenal Football Club  Arsenal Football Club  Arsenal Football Club 
Arsenal Football Club 
Arsenal Football Club 
 
2014-2015
Arsenal Football Club  Arsenal Football Club  Arsenal Football Club 
Arsenal Football Club 
Arsenal Football Club 
 
2015-2016
Arsenal Football Club  Arsenal Football Club  Arsenal Football Club 
Arsenal Football Club 
Arsenal Football Club 
 
2016-2017
Arsenal Football Club  Arsenal Football Club  Arsenal Football Club 
Arsenal Football Club 
Arsenal Football Club 
 
2017-2018
Arsenal Football Club  Arsenal Football Club  Arsenal Football Club 
Arsenal Football Club 
Arsenal Football Club 
 
2018-2019
Arsenal Football Club  Arsenal Football Club  Arsenal Football Club 
Arsenal Football Club 
Arsenal Football Club 
 
2019-2020
Arsenal Football Club  Arsenal Football Club  Arsenal Football Club 
Arsenal Football Club 
Arsenal Football Club 
 
2020-2021
Arsenal Football Club  Arsenal Football Club  Arsenal Football Club 
Arsenal Football Club 
Arsenal Football Club 
 
2021-2022
Arsenal Football Club  Arsenal Football Club  Arsenal Football Club 
Arsenal Football Club 
Arsenal Football Club 
 
2022-2023

2023/2024 Taldea

2023ko uztailaren 5ean eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
1 Arsenal Football Club  ATE Aaron Ramsdale
3 Arsenal Football Club  ATZ Kieran Tierney
4 Arsenal Football Club  ATZ Ben White
5 Arsenal Football Club  ERD Thomas Partey
6 Arsenal Football Club  ATZ Gabriel Magalhães
7 Arsenal Football Club  ERD Bukayo Saka
8 Arsenal Football Club  ERD Martin Ødegaard
9 Arsenal Football Club  AUR Gabriel Jesus
10 Arsenal Football Club  ERD Emile Smith Rowe
11 Arsenal Football Club  AUR Gabriel Martinelli
12 Arsenal Football Club  ATZ William Saliba
14 Arsenal Football Club  AUR Eddie Nketiah
15 Arsenal Football Club  ATZ Jakub Kiwior
16 Arsenal Football Club  ATZ Rob Holding
18 Arsenal Football Club  ATZ Takehiro Tomiyasu
19 Arsenal Football Club  AUR Leandro Trossard
20 Arsenal Football Club  ERD Jorginho
Zbk. Postua Jokalaria
21 Arsenal Football Club  ERD Fábio Vieira
24 Arsenal Football Club  AUR Reiss Nelson
25 Arsenal Football Club  ERD Mohamed Elneny
29 Arsenal Football Club  AUR Kai Havertz
30 Arsenal Football Club  ATE Matt Turner
34 Arsenal Football Club  ERD Granit Xhaka
35 Arsenal Football Club  ATZ Oleksandr Zinchenko
- Arsenal Football Club  AUR Nicolas Pépé
- Arsenal Football Club  ATE Rúnar Alex Rúnarsson
- Arsenal Football Club  ERD Albert Sambi Lokonga
- Arsenal Football Club  ATZ Cédric Soares
- Arsenal Football Club  AUR Marquinhos
- Arsenal Football Club  AUR Folarin Balogun
- Arsenal Football Club  ATZ Nuno Tavares
- Arsenal Football Club  ATZ Auston Trusty
- Arsenal Football Club  ERD Declan Rice
- Arsenal Football Club  ATZ Jurrien Timber

Irabazitako txapelketak

Ingalaterran: 43

  • Premier League (13) :
    • 1931, 1933, 1934, 1935, 1938, 1948, 1953, 1971, 1989, 1991, 1998, 2002, 2004
  • Ingalaterrako Kopa (14) :
    • 1930, 1936, 1950, 1971, 1979, 1993, 1998, 2002, 2003, 2005, 2014, 2015, 2017, 2020
  • Ingalaterrako League Cup (2) :
    • 1987, 1993
  • Community Shield (Ingalaterrako Superkopa) (14) : 1930, 1931, 1933, 1934, 1938, 1948, 1953, 1991, 1998, 1999, 2002, 2004, 2014, 2015

Nazioartean: 2

Jokaturiko nazioarteko finalak

Txapelketa Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Hiria
Txapeldunen Liga 2005-06 Arsenal Football Club  FC Barcelona 2-1 Arsenal Saint-Denis
Ferietako Kopa 1969-70 Arsenal 4-3 (1-3, 3-0) Arsenal Football Club  RSC Anderlecht
Europa League 1999-00 Arsenal Football Club  Galatasaray 0-0 (pen:4-1) Arsenal
2018-19 Arsenal Football Club  Chelsea 4-1 Arsenal
Europako Errekopa 1979-80 Arsenal Football Club  València CF 0-0 (pen 5:4) Arsenal
1993-94 Arsenal 1-0 Arsenal Football Club  Parma FC
1994-95 Arsenal Football Club  Real Zaragoza 2-1 Arsenal

Jokalariak

  • Arsenal Football Club  Jimmy Brain (1924–1931): 139 gol 232 partidatan.
  • Arsenal Football Club  Joe Hulme (1926–1937): 125 gol 374 partidatan.
  • Arsenal Football Club  Jack Lambert (1926–1933): 109 gol 161 partidatan.
  • Arsenal Football Club  David Jack (1928–1934): 124 gol 208 partidatan.
  • Arsenal Football Club  Cliff Bastin (1929–1947): 178 gol (3.a) 396 partidatan.
  • Arsenal Football Club  Ted Drake (1934–1939): 139 gol 184 partidatan.
  • Arsenal Football Club  Reg Lewis (1935–1953): 118 gol 176 partidatan.
  • Arsenal Football Club  Doug Lishman (1948–1955): 137 gol (5.a) 244 partidatan.
  • Arsenal Football Club  Joe Baker (1962–1966): 100 gol 156 partidatan.
  • Arsenal Football Club  John Radford (1964–1976): 149 gol (4.a) 481 partidatan.
  • Arsenal Football Club  David O'Leary (1975-1993): 722 partida jokatu zuen klubean, inoizko markarik onena izanda.
  • Arsenal Football Club  Frank Stapleton (1975–1981): 108 gol 300 partidatan.
  • Arsenal Football Club  Tony Adams (1983–2002): 668 partidatan aritu zen.
  • Arsenal Football Club  Alan Smith (1987–1995): 115 gol 347 partidatan.
  • Arsenal Football Club  Lee Dixon (1988–2002): 618 partidatan aritu zen.
  • Arsenal Football Club  Nigel Winterburn (1988–2000): 584 partidatan aritu zen.
  • Arsenal Football Club  David Seaman (1990–2003): 563 partidatan aritu zen.
  • Arsenal Football Club  Ian Wright (1991-1998): 185 gol (2.a) 288 partidatan.
  • Arsenal Football Club  Dennis Bergkamp (1995-2006): 120 gol 423 partidatan.
  • Arsenal Football Club  Thierry Henry (1999-2007): 226 gol sartu ditu Arsenalekin 369 partidatan, inoizko golegilerik hoberena izanda.
  • Arsenal Football Club  Robin van Persie (2004-2012): 96 gol 194 partidatan.

Entrenatzaileak

Emakumezkoen taldea

Sakontzeko, irakurri: «Arsenal Football Club (emakumezkoak)»

1987an sortu zen Arsenalen emakumezkoen taldea eta ordutik Ingalaterran palmaresik onena lortu duen taldea izan da. Herrialdeko txapelketa gehien irabazteaz gain 2007an Txapeldunen Ligako txapelduna izan zen.

  • Garaipenak:
    • Txapeldunen Liga (1): 2007
    • Ingalaterrako Liga (14): 1993, 1995, 1997, 2001, 2002, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012
    • Ingalaterrako Kopa (14): 1993, 1995, 1998, 1999, 2001, 2004, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011, 2013, 2014, 2016
    • FA WSL Kopa (4): 2011, 2012, 2013, 2015
    • Ligako Kopa (10): 1992, 1993, 1994, 1998, 1999, 2000, 2001, 2005, 2007, 2009
    • Ingalaterrako Superkopa (5): 2000, 2001, 2005, 2006, 2007, 2008

Kanpo estekak


Arsenal Football Club 
Premier League 2022-23
Arsenal Football Club 

Arsenal | Aston Villa | Bournemouth | Brentford | Brighton | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Fulham | Leeds United | Leicester City | Liverpool
Manchester City | Manchester United | Newcastle | Nottingham Forest | Southampton | Tottenham Hotspur | West Ham United | Wolverhampton

Tags:

Arsenal Football Club HistoriaArsenal Football Club UniformeaArsenal Football Club 20232024 TaldeaArsenal Football Club Irabazitako txapelketakArsenal Football Club Jokaturiko nazioarteko finalakArsenal Football Club JokalariakArsenal Football Club EntrenatzaileakArsenal Football Club Emakumezkoen taldeaArsenal Football Club Kanpo estekakArsenal Football ClubFutbolIngalaterraLondres

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

UgalketaIrulegiko EskuaPedro SánchezJoselu AnayakMaria Eugenia ArrizabalagaHedy LamarrMónica OltraTraineru estropadaPagoetako natura parkeaOihane PereaEguzki-loreSamuli PiippoCecilia BoloccoGrândola, Vila MorenaKarmele JaioGasteizBuckingham jauregiaHarkaitz CanoGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaLouis-Sébastien MercierAndelosHerri palestinarraGamelanIzabaGas naturalMusikaren historiaLeonardo da VinciMartin LarraldePizkundeaJon Gotzon AldaparenaKolonia (geografia politikoa)AristotelesIndarEnergia geotermikoErrubrika (hezkuntza)Itsas intrusioEspezieCandela PeñaErrobi (taldea)Gaixotasun infekziosoEuskalkiGenero-indarkeriaKonikoEz Dok AmairuElizabeth WurtzelInperioEgiptoko piramideakUranioNiloJose Manuel LujanbioMontevideoPrudentzio (santua)PetrolioOperaKorrontziXabier AlonsoKarrakaP2PNapoleon BonaparteOrnodunThe BeatlesNutrizioBaserriLikenNikolas KopernikoElbira ZipitriaJasangarritasunNewtonen legeakEn Tol SarmientoZeltaInternetJava (programazio-lengoaia)🡆 More