Inperio (latinezko imperium hitzetik ekarria), aginterri edo jaurgo etnologikoki eta/edo kulturalki ezberdinak diren lurralde zabalak menpean dituen estatua da, gainera eskualde batean itzala edo botere hegemonikoa duena.
Sistema honen menpean gobernatuak diren herrien multzoari inperio deritzo ere, eta inperio hauek gobernatzen dituen agintari gorenak enperadoreak dira. Hala ere, historian zehar, inperioek hitz desberdinak erabili dituzte beraien enperadoreak izendatzeko.
Gaur egun inperioa ez da soilik inperio kolonial moduan ulertzen, zenbait estatuk politika baliatzen dute lurraldeak militarki okupatu behar izan gabe hegemonia ekonomiko eta kulturaka lortzeko.
Lehenengo inperio garrantzitsuenetakoa Erromako inperioa izan zen, inperioan boterean enperadorea zegoen. Inperioak 503 urte iraun zuen ( 27 K.a. - 476 K.o.), hala ere, ekialdeko inperioak 1453ra arte iraun zuen, nagusiki bizantziar inperioa deitua dena. Honen hedadura handiena 6,14 milioi km2koa izan zen. Erroma zen inperioaren hiriburua, eta bertatik hasi zen mediterraneoko herrialdeen konkista, Trajano enperadoreakin momentu handienera helduz.
Inperio honek mediterraneo osoa konkistatu zuen eta Erresuma Batura eta Kaspiar itsasora ere heldu ziren. Inperio Barbaroekin gerra galtzean amaitu zen, hauek Erroman sartu zirenean 476. urtean.
Aro honetako inperiorik nagusiena Europan, Inperio Karolingioa izan zen. Dinastia karolingio hau Frankoen erreinuan bezala ezagutzen da (774-834) eta bere lurraldeak gaurko Alemania, Italia eta Frantzia barneratzen zituen.Carolingo izena Carlomagno enperadoreagatik ipini zitzaion. Inperio honek sistema feudalak erabiltzen zituen.
Erdi Aroaren amaieran, Amerikaren aurkikuntzarekin, Europako inperioek, botere eta eragina handitu zuten. Kontinente berriaren ustiapenarekin, europar inperioek ongizate egoera bat eta munduarekiko hegemonia lortu zuten.
Hauek izan ziren Erdi Aroko inperiorik esanguratsuenak:
Aro Modernoan, inperio transatlantikoak jaio ziren. Inperio hauek,beste kontinenteetan kokatutako lurraldeetan eragina zuten.
Amerikaren aurkikuntzatik (1492) Frantziako iraultzera arte (1789) iraun zuen aro modernoak.
Aro modernoan hainbat inperio zeuden eta nabarmentzekoak 3 hauek dira:
Inperio batek estatu edo nazio ugarik osatzen duten eta nagusitasun edo hegemonia estatu bakar baten menpean dagoen antolamendu politikoa jarraitzen du, era honetan, nazio edo estatu hegemonikoaren menpe dauden lurraldeek, haien nortasuna guztiz galtzen ez badute ere, basailutza harremana izango dute nagusitasuna duenarekiko. Harreman hau hainbat modutara ager daiteke: zergak, menpeko lurraldearen ustiapena, subordinazioa, kultura inposaketa edota kontrol politiko zein militarra.
Historiako lehendabiziko inperioak, eredu absolutista jarraitu zuten, hau da, inperio zeritzon lurralde osoko botere legegile, judizial eta betearazlea, lehen aipaturiko enperadorearengan egokitzen zen. Sarritan, enperadore hauek, botere erlijiosoa zuten ere, esate baterako: Erromatar Inperioan edo Inperio Inkan. Bestalde, nolabaiteko menpetasun erlijiosoa zuten inperioak zeuden. Inperio islamiar eta kristauetan hain zuzen ere, inperioaren kanpo zegoen eta agintaritza erlijiosoa zuen pertsona bat edo talde bat zegoen.
Inperialismoa, herrialde batek, munduko beste herri bat edo batzuei eragindako jazarpen eta menpekotasun politiko, ekonomiko, kultural eta militarra da. Zehazki, XIX eta XX. mendeen artean europar herrialdeek Asia, Afrika eta Ozeaniako hainbat herriekiko izandako egoera horri egiten dio erreferentzia inperialismoak. 1885. urtetik, Lehen Mundu Gerraren hasierararte doan garaiari deritzo “Inperialismoaren garaia”.
Inperialismoaren garaia ahalbidetu zuten faktoreak, esparru desberdinetan bana daitezke:
Hauetaz gain, inperialismoa bultzatu zuten bestelako zenbait eragile egon ziren. Adibidez, ongizate ekonomikoak ekarri zuen demografiaren hazkundea. Europako populazioa hamarkada pare baten bikoiztearen ondorioz, merkatua ez zuen biztanleriaren eskariarentzako beharbeste eskaintza. Horregatik, produkzioa eta lehengaien kopurua igo beharra zegoen populazio kantitate handi horren eskaria asetzeko.
Inperialismoaren garaiak oso modu ezberdinean eragin zien herrialdeei.
Ezarrita zegoen "orden Politika" (potentziek ez zuten gainerakoekiko nagusitasunik) Alemaniak hautsi zuen.
1890.eko hamarkadan hainbat itun sinatu ziren eta Europan bi talde nabarmendu ziren:
Gastu militarrak areagotu ziren eta horren ondorioz belzismoa eta abertsaletasuna hedatzen hasi ziren. Momentu horretan potentzien artean arazoak sortzen hasi ziren, adibidez Marokon eta Balkanetan.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Inperio, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.