Gernikako Arbola

Gernikako arbola Gernikako (Bizkaia) Batzar Etxearen aurrean dagoen haritza (Quercus robur) da.

Zuhaitz horrek bai bizkaitarren, bai euskal herritarren askatasun tradizionala eta Euskal Herriko foruak adierazten ditu. Gernikako haritza (bizkaieraz, aretxa) izena ere hartzen du. Hainbat Gernikako arbola izan dira, bata bestearen ondoren, bakoitza aurreko Gernikako arbolaren hazitik etorria. Oraingo zuhaitza 2005eko otsailaren 25ean landatu zuten. Aurrekoa 1860an sartu zuten zin egiteko tribunaren aurrealdean, eta 2004an hiltzat eman zuten, munduan zehar banatuta dauden ondorengo ugari eman eta gero.

Gernikako Arbola
Gernikako Arbola
Gernikako arbola zuhaizka berria Batzarretxean ikusgai.
Gernikako Arbola Irudi gehiago
Kokapena
HerrialdeaGernikako Arbola Euskal Herria
ProbintziaGernikako Arbola Bizkaia
HerriaGernika-Lumo
Koordenatuak43°18′53″N 2°40′47″W / 43.314722222222°N 2.6797222222222°W / 43.314722222222; -2.6797222222222
Gernikako Arbola
Gernikako arbola zaharra

Batzar Etxearen lorategian Haritz Zaharra deitutakoaren enborra dago, tenplu itxurako aterpe biribilean babestua. Ez da lehenengo Gernikako arbola, baina gure garaira iritsi den zaharrena bai.

Zuhaitzaren historia

Aita Haritza (XIV. mendea-1742)

Erregistratutako zuhaitz zaharrenaren jaiotza data XIV. mendean ipini ohi da: Lehenengo Haritza edo Aita Haritza izan zen. Garai hartan hariztia zegoen Gernikako Juntetxean. 1811. urtean hil zen Aita Haritza.

1742. urtean Haritz Zaharra deritzonak ordezkatu zuen. Haren enborra gaur egun ikusgai dago Gernikako Batzarretxearen esparru barnean. 1742an tribunaren atzeko aldean landatu zuten.

Gernikako Arbola 
Fernando Katolikoak Bizkaiko Forua sinatzen Gernikako arbolaren azpian 1476ko uztailaren 30ean.

Haritz Zaharra (1742-1892)

1742an landatua, Aita Haritza ordezkatu zuen. Lehen Gerra Karlista betean, 1835ean, Baldomero Esparterok hura mozteko agindua eman zuen, baina ez zen gauzatu. 1839an Maria Kristina Borboikoa erreginordeak Elisabet II.a Espainiakoa erreginaren izenean Hego Euskal Herriko foruei zin egin zien; usadio hura gauzatu zen azken aldia izan zen. 1892an hil zen, eta enborra tenplu itxurako aterpe batean dago gordeta.

Haritz Semea eta haren ondorengoak

1859an, kioskoaren aurrealdean zuhaitz bat landatu zuten, baina 1861ean idortu egin zen, eta urte berean beste bat landatu zuten: Haritz Semea delakoa. Haren azpian zin egin zuen Jose Antonio Agirre lehendakariak. Zuhaitz horrek hartu zuen 1892an hil zenaren lekukoa, 1937an faxisten bonbardaketatik onik atera zen, eta 2004 arte iraun zen.

2004ko apirilaren 20an erretiroa eman zioten, eta 2005eko otsailaren 23an haren kimuetako batek ordezkatu zuen. 2004. urtean 1979an landatutakoak hartu behar zuen lekukoa; baina ez zen hala izan.

2015eko urtarrilaren 15ean jakin zenez, Gernikako arbola ihartu egin zen eta otsail amaiera edo martxo hasierarako bosgarren belaunaldiak hartuko zuen lekukoa. 2015eko martxoaren 2an haren ondorengoa landatu zuten. Haritz berria Arratiako baso batean hazitako 15 urteko zuhaitza da.

Haritz honen ondorengo diren zuhaitz ugari ere badira munduan zehar banatuak, euskal diasporako hainbat komunitatetan landatuak.

1985ean Buenos Aires (Argentinako hiriburua) hirian hauetako haritz bat zegoen. Zuhaitza, laurak-bat euskal elkarteko eraikin barruan zegoen. Txokoa zegoen gelan zegoen zuhaitza, hain zuzen ere. Eraikin hau Belgrado eta Lima kaleen arteko erpinan dago kokatua. Beste adibide bat Chileko hiriburuan aurkitu dezakegu, Santiagon, alegia. Haritza San Kristobal mendian dagoen eliza ondoan dago. Eliza hau hirian bertan dago eta igotzeko Artxandako Funikularra bezalako funikularra dauka.

Lehendakariaren zina

Jose Antonio Agirrek, Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariak, zuhaitzaren pean zin egin zuen. Geroztik, hitz haiek berak erabili izan dituzte agintariek han kargua zin egitean.

Oroitarri batean daude hitzok jasoak:

«

Jaingoikuaren aurrean apalik
Euzko-lur ganian zutunik
asabearen gomutaz
Gernika'ko zuaizpian
nire aginduba ondo betetzia
zin dagit.

»

2009ko maiatzaren 7an, Patxi López lehendakari hautatu berriak hitzak aldatu zituen, eta hau esan zuen Gernikako arbolaren aurrean:

« Lur gainean zutunik, zuon, hiritarren ordezkarion aurrean, Gernikako Arbolaren azpian, asaben gomutaz, legearen errespetuz, nire agintea ondo betetzeko hitza ematen dut. »

Gainera, ordu arteko zina, Patxi Lópezek promesa bihurtu zuen. Eta aurrekoetan ez bezala, Espainiako Konstituzio eta Gernikako Estatutu banarekin egin zuen promesa. Aurreko lehendakariek (denak jeltzaleak) gurutze eta euskarazko biblia banarekin egin zuten zin. Horrez gain, euskara batua erabili zuen eta ez bizkaiera.

Iñigo Urkullu lehendakariaren zina, Gernikako arbolaren pean. 4' 35''-ko soinu grabazioa. 2012ko abenduaren 17a.

2012ko abenduaren 15ean, Iñigo Urkulluk, Lehendakari jeltzale berria, betiko zina egin zuen, aldaketa txiki batzuekin:

«

Apal-apalik
Jaungoikoaren eta gizartearen aurrean
Euzko-lur gainean zutik
eta Gernikako haritzaren azpian
asaben gomutaz
herri-ordezkari zareten zuen aurrean
nire agintea zintzo beteko dudala
zin dagit.

»

Aldi hartan, lehendakariak Gernikako Estatutu batekin eta Bizkaiko Foru Zaharrarekin egin zuen zina.

Gernikako arbola kantua

Sakontzeko, irakurri: «Gernikako arbola (abestia)»

Gernikako arbola Jose Maria Iparragirre musikari eta olerkariak Madrilen zuhaitzaren eta Euskal Herriko foruen omenez idatzitako zortzikoa ere bada.

Kantuaren hitzak

Gernikako arbola abestia entzungai. Egilea: Jose Mari Iparragirre, 1853.
    1
    Gernikako Arbola
    da bedeinkatua
    euskaldunen artean
    guztiz maitatua.
    Eman ta zabal zazu
    munduan frutua
    adoratzen zaitugu
    Arbola santua
    2
    Mila urte inguru da
    esaten dutela
    Jainkoak jarri zuela
    Gernikako Arbola.
    Zaude bada zutikan
    orain ta denbora
    eroritzen bazera
    arras galdu gera
     
    3
    Ez zera eroriko
    Arbola maitea
    baldin portatzen bada
    Bizkaiko Juntea.
    Laurok hartuko degu
    zurekin partea
    pakian bizi dedin
    euskaldun jendea.
    4
    Betiko bizi dedin
    Jaunari eskatzeko
    jarri gaitezen danok
    laster belauniko.
    Eta bihotzetikan
    eskatu ezkero
    Arbola biziko da
    orain eta gero.
     
    5
    Arbola botatzia
    dutela pentsatu
    Euskal Herri guztian
    danok badakigu.
    Ea bada jendea
    denbora orain degu
    erori gabetanik
    eduki behar degu.
    6
    Beti egongo zera
    udaberrikoa
    lore aintzinetako
    mantxa gabekoa.
    Erruki zaitez bada
    bihotz gurekoa
    denbora galdu gabe
    emanik frutua.
     
    7
    Arbolak erantzun du
    kontuz bizitzeko
    eta bihotzetikan
    Jaunari eskatzeko.
    Gerrarik nahi ez degu
    pakea betiko
    gure lege zuzenak
    hemen maitatzeko.
    8
    Erregutu diogun
    Jaungoiko Jaunari
    pakea emateko
    orain eta beti.
    Bai eta indarra ere
    zerorren lurrari
    eta bendizioa
    Euskal Herriari.

Iruditegia

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Gernikako Arbola Zuhaitzaren historiaGernikako Arbola Lehendakariaren zinaGernikako Arbola Gernikako arbola kantuaGernikako Arbola IruditegiaGernikako Arbola ErreferentziakGernikako Arbola Ikus, gaineraGernikako Arbola Kanpo estekakGernikako Arbola

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

RomandiaLehoiPanda handiOiartzun2020JasangarritasunCaponataAro GaraikideaIkurrinEltxoEguzkiaZabalguneFrancoren diktaduraJaponiaNerea IbarzabalLurrikaraIngalaterrako emakumezkoen errugbi selekzioaAnne IgartiburuKoebaluazioZirkulazio-aparatuDinamikaEstitxu GaraiSaskibaloiOligarkiaAngelu (geometria)Gerra HotzaGoogle bombArgia (aldizkaria)DorreEuskal HerriaLegazpiBakterioZapelatz arruntBertsolari Txapelketa NagusiaEzteiGizarteLehen hizkuntzaEgiptoko piramideakEnergia berriztagarriLeonardo da VinciMizelioTriangeluTestu tipologiaGiza eskubideakMeatzaritzaBaztango Donejakue bideaHigiduraVatikanoko II. kontzilioaEhun (biologia)AMIA analisiFederico Jiménez LosantosLionel MessiKortatuEnaraMikel LaboaTximeletaZorokiainMaialen LujanbioKen ZazpiTxolarreNapoleon BonaparteAs (egunkaria)Erromatar InperioaLudwig van BeethovenRan Rober RanPablo Picasso🡆 More