Hego Euskal Herriko foruak Hego Euskal Herrian indarrean diren edo izan diren lege berezien multzo bat dira.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Herriaren ohiturak, pribilegio politiko nahiz ekonomikoak, eta zigor arauak biltzen dituzte. Oro har, erregeak (Gaztelakoak edo Nafarroakoak) berresten zituen foruak. Hego Euskal Herriak ez zuen foru bakar bat izan, baizik eta lau herrialdeetako bakoitzak (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia) berea izan du, eta hainbat udalerrik bere foru bereziak ere izan ditu. Hala ere, hainbat ezaugarri berdin izan zituzten foru horiek guztiek, eta horregatik hitz egin dezakegu Hego Euskal Herriko foruez oro har.
Foru horiek Erdi Aroan eta Antzinako Erregimenean eratu ziren, eta 1839 arte iraun zuten. Urte hartatik aurrera, ika-mika ugariren sorburu izan ziren, eta horren ondorioz gatazka armatuak ere izan ziren, bereziki karlistaldiak.
Udalerrietan oinarritzen da. Bertako partaideek batzar nagusiak hautatzen zituzten, eta horiek aldundien bitartez jarduten zuten, gero erregearen korrejidorearen esku hartzearekin.
Erregimen foralaren oinarria da. Bertako demokraziaren maila bere kideen araberakoa zen. Bizkaian eta Araban, aitonsemeek, hau da, auzotarrek hauta zitzaketen. Gipuzkoa ere bai, baina XVI. mendetik aurrera "millareak" eskatzen ziren, hau da, maila ekonomiko handiko pertsonak.
Hasieran, batzarreko kideak haien udalerrien ordezkari bezala hautatuak izaten ziren, baina gero Euskal Herriko edozein lekutakoak izan zitezkeen.
Batzarrak urtean behin biltzen ziren hamaika egunez. Batzarrak kanpoan egiten ziren eta Gipuzkoako herri desberdinetan, baina Bizkaian eta Araban mugiezinak ziren.
Bere betebehar nagusia legeak egitea zen, Koroak gero onartu behar zituelarik. Hala ere, horretaz aparte beste betebehar hauek zituen: Aldundiaren ekintzak eta akordioak epaitzea; Korrejidoreari eta Aldundi-buru nagusiari "erresidentzia epaiketa" egitea, hau da, beraien jokabideak karguan epaitzea, absolbituz edo barkatuz; Aldundiaren kideak aukeratzea; probintziako administrazioko antolakuntzan eta berrikusketan parte hartzea. Bigarren Karlistaldian foru-araubidea desagertzearekin batera galdu ziren Batzar Nagusiak hiru herrialdeetan (1876).
Espainiako 1978ko konstituzioa onartu ondoren Batzarrak berrezarri egin ziren. Herritarren zuzeneko botazioz aukeratzen dira batzarkideak lau urtez behin. Egungo Batzarrek eta horiek aukeratzen duten Diputazioak ez dute lehengoek adinako botererik; Eusko Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzak bereganatu dituzte lehen Batzar Nagusien eta Diputazioaren eskumeneko ziren gai asko; EAEn Herrialde Historikoen Legeak ezarri zituen Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren eskumen-banaketaren oinarriak.
Batzar Nagusien arlo betearazlea ziren: batzar nagusiak egindako legeak aldundiak betearazi behar zituen. Batzar Nagusiek izendatzen zituzten. Aldundien irupena ezarria zen: urte bete Gipuzkoan, bi urte Bizkaian eta hiru urte Araban.
Erregearen edo jauntxo baten ordezkaria zen, zenbait egoera zuzentzeko eta konpontzeko.
Hasieran kargua behin-behinekoa izan zen, gatazkaren bat zegoen bitartean. Baina laster, Errege-erregina Katolikoek, nolako onuragarria izan zitekeen ikusita, finko egin zuten.
Korrejidoreak aginpen legegile, politiko, administratibo, gobernuarekiko eta, batez ere, judizialeko ahalmenak zituen. Botere politiko-legegileko ahalmen nagusia Batzar Nagusietako burua izatean zetzan, Koroaren kontrako lege bat egin ez zedin kontrolatzeko. Baina horrek ez du esan nahi legeak onar zitzakeela, hori erregearen edota jauntxoaren esku baitzegoen. Beraz, Korrejidorea Batzarreko "lekuko" modukoa zen.
Aginpen legegilean nahiko pasiboa bazen, aginpen politikoan esku gehiago sartzen zuen: Aldundietan partaide izatea, bai politika-jardueran bai administrazio-jardueran.
Ezberdina da probintzia batetik bestera.
Euskal Herriko foruen ezaugarrietako bat eta haien espiritu demokratikoaren adierazpena da.
Euskal Herrian, armada gerra garaian eta defentsa gerrarako bakarrik existitzen zen.
Euskal Herriko zerga-sistema ulertzeko kontutan eduki behar dugu: lurra, hau da, Euskal Herriko lurraldea herriarena da.
Probintzia errege edo Jauntxo baten menpe badago, orduan zerga eskatu dezake, bestela ez. Baldintza horrekin bakarrik erregeak edo Jauntxoak kargak ezar ditzake: jabetza-eskubidea eta zerga-eskubidea. Zerga guztiak erregearentzat ziren, baina Euskal Herrian ez zen horrela, herriarentzat ziren herria baitzen lurraldearen jabea.
Bizkaiak, Arabak eta Gipuzkoak Gaztelako erregeei ematen zieten hautazko kopuru bat zen. Emaitza hau Koroari ematen zioten egoera berezietan, batez ere gerra garaian.
Erregeek eta jauntxoek hartutako zergen desberdinak ziren. Foru zergak bizkaitarrek, arabarrek eta gipuzkoarrek ordaintzen zizkieten beraien foru gobernuei, probintzia bakoitzeko berezko baliabideen bitartez foru sistemak sortzen zituen gastuei aurre egiteko: herri-lanak, ongintza, defentsa, komunikazioak, ordena publikoa, hezkuntza eta administrazioa.
Bi motatako aduanak bereiz ditzakegu Hego Euskal Herrianː batetik "aduana nagusi" izenekoak, eta, bestetik, aduana txikiak. Lehenak, nagusiak, Hego Euskal Herriak kanpoko erreinuekin zituen mugetan ezarriak ziren, hots, Nafarroaren eta Aragoiren artekoak batetik, eta Euskal Herria eta Gaztelaren artekoak bestetik (Ebro ibaiaren barrena, Tuteratik Balmasedaraino). Hauexek ziren garrantzitsuenakː Salbaterra Ezka, Zangoza, Tutera, Biana, Gasteiz, Urduña eta Balmaseda.
Bigarrenik aduana txikiak zeuden, Nafarroak Araba eta Gipuzkoarekin zituen mugetan kokatuak. Hauek ziren aipagarrienakː Tolosa, Ordizia, Ataun eta Segura, Gipuzkoan; Etxarri-Aranatz, Lekunberri eta Lizarra Nafarroan; Agurain, Bernedo eta Santa Kurutze Kanpezu, Araban.
Aduanak barnealdean egotearen ondorioz, euskaldunek ez zuten trabarik kostaldetik zetozen produktuez jabetzeko (jangaiak, tabakoa, kakaoa) nahiz kanporatzeko (burdina, artilea...).
Iskanbila gogorrenak XVIII. mendean hasi ziren, Gaztelako gobernuak, barne-merkataritza sustatu nahian, aduanak kostaldera lekuz aldatzea proposatu zuenean. Kontraforua izateaz gain, herri xumeari arazo larria zekarkion erabaki horrek, bizitzeko premiazko zituen gaiak garestitu egiten baitzizkion. Gatazka ugariren ondoren, 1841ean behin betiko kostaldera eraman ziren aduanak.
Karlistek Hirugarren Karlistaldia galtzearen ondorioz, Canovas del Castillok 1876ko uztailaren 21eko legearen bitartez foruak abolitu zituen. Dena den, Canovas ez zegoen eusko foruen kontra; hain zuzen ere, urte batzuk lehenago, foruei buruzko Miguel Rodríguez Ferreren liburuaren hitzaurrea egin zuen, eta han foruak goraipatu zituen. Arazo nagusia foruak berriz negoziatzeko prozesuan parte hartu zuten eusko foruzale liberalen jarrera gogorra izan zen, foruei buruzko adostasun berri bat lortzea ezinezko bihurtu baitzen.[erreferentzia behar]
Lege horren bitartez foru aldundiak desegin zituen, desobedientzia zibila egiteagatik, eta nahitaezko soldadutza eta Estatuko Ogasunari zergak ordaintzeko agindua ezarri zituen.[erreferentzia behar] Hala ere, foruak abolitzean, esparru juridiko, ekonomiko eta administratibo berria ezarri zen: Ekonomia Ituna (1878ko otsailaren 28an erabakia).
« | 1. artikulua. Espainiar guztiei ezarri eta betearaziko zaizkie, legeak hala agintzen dienean, soldadutza egitera joatearekin eta estatuaren gastuetan nork bere ondasunen arabera laguntzearekin lotuta Konstituzio politikoak aitortzen dituen betebeharrak; tartean, baita Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako herritarrei ere. | » |
Euskal foruak abolitzeko Dekretua, 1876 |
Ekonomia Itunaren sistemak zehazten du administrazio eremu jakin batek gobernu zentralari ordaindu beharreko kontribuzio, errenta eta zerga-kopurua.
« | Euskal Herriko probintzietan ekonomia arloan indarrean dagoen sistema itunduak pribilegio nabarmena du araubide erkideari lotutako gainerako lurralde nazionalarekiko, baina ez probintzia horietako Aldundiek arlo horretan duten autonomia zabalagatik bakarrik, probintzia horietako zergapekoak karga publikoak altxatzeko egin behar duten ahalegin txikiagoagatik baizik (...). Kontzertua mesedegarri izan zuten askok ahaztu egin zuten botere publikoak eman zien zarrastelkeria eta, Gipuzkoan eta Bizkaian, armak hartu zituzten uztailaren 17an abiarazitako Mugimendu Nazionalaren aurka eta traizioz erantzun zioten salbuespenezko eskuzabaltasunari (...). Zerga- eta administrazio-araubidearen berezitasunak bere izaera nazionala eta Aberriaren patu komunarekiko atxikipenaren suhartasuna gero eta gehiago goraipatzeko balio izan du hainbat probintziatan; esaterako, Nafarroa txit leialean. Beste batzuetan, aldiz, Espainiaren aurkako politika baldarra egiteko balio izan du, eta zirkunstantzia horrek (…), kalte larriak eragiteko tresna gisa erabili zuten sistemari amaiera jartzera behartzen du. Gogoeta beren arabera, Arabako probintzian gaur egun indarrean dagoen sistemak jarraitu egin behar du (…). Horren kariaz, honako hau xedatzen dut: Lehen artikulua. Datorren uztailaren batetik aurrera, estatuko kontribuzio, errenta eta zerga arrunt eta berezi guztien kudeaketa eta bilketa Gipuzkoa eta Bizkaia probintzietan egingo da, indarrean dagoen araubide erkidearen arabera (…). Beraz, indargabetuta geratuko da lehen adierazitako datatik aurrera ekonomia arloan Aldundiekin itundutako eta gaur egun indarrean zegoen araubidea.(...). | » |
Francisco Franco, Burgosen, mila bederatziehun eta hogeita hamazazpiko ekainaren hogeita hiruan |
Boletín Oficial del Estado, 1937ko ekainaren 24koa.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Hego Euskal Herriko foruak, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.