Sufismo edo taṣawwuf (arabieraz: تصوّف) islamismo barruko hainbat eskola, sekta eta kofradiaren arau eta praktika aszetiko eta mistikoen multzoa da, gizakia jainkozko bilakatzea eta Egia absolutuarekin bat egitea lortu nahi duena.
Bere jarraitzaileek ṣūfī (persieraz: صُوفِيّ) edo derbitxe dute izena.
Sufi klasikoen ezaugarri nagusia dhikr (edo Jainkoaren izenak errepikatzea) eta aszetismo jardutea zen. Omeiatar Kaliferriaren hasierako ortodoxiaren aurkako bere jarrerak jarraitzaile asko eman zizkion. Bere agindu (ṭuruq) gehienak, bai sunitar, xiitar edo mistoak direnak, Muhammadetik 'Alī bere lehengusuaren bitartez jaso dituzte, Abu Bakr kalifatik hartutako naqshbandi izan ezik.
Aditu batzuen ustez, Islamaren bertsio esoterikoa besterik ez da, eta badaude Islametik at kokatzen dutenak.
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Sufismo, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.