Lupu Beltz

Lupu beltza, karbunkoa edo ikatza Bacillus anthracis bakterioak eragindako gaixotasun larria da, zoonosi bat dena.

Horrek esan nahi du animaliek (gehienbat hausnarkariek) gizakia kutsatzen dutela.

Lupu beltz
Lupu Beltz
Deskribapena
Motainfekzio bakteriano primarioa, Zoonosia, primary Bacillaceae infectious disease (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateainfektologia
Albaitaritza
Arrazoia(k)anthrax toxin (en) Itzuli
Bacillus anthracis
Sintoma(k)ultzera, goragalea, beherakoa, rectorrhagia (en) Itzuli, hematochezia (en) Itzuli, hantura, linfadenitisa
meningism signs (en) Itzuli
Patogenoaren transmisioaukitzeen bidezko kutsapen, aire bidezko kutsadura
vector-borne transmission (en) Itzuli
Azterketa medikoamiaketa fisiko, Hemograma, Ascoli's test (en) Itzuli, kultibo mikrobiologiko
optical microscope (en) Itzuli
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakZiprofloxazino, minocycline (en) Itzuli, doxiziklina, penicillin G procaine hydrate (en) Itzuli, Estreptomizina eta Eritromizina
Identifikatzaileak
GNS-10-MKA22.9 eta A22
GNS-9-MK022.9, 022 eta 022.8
OMIM606410
DiseasesDB1203
MedlinePlus001325
eMedicine001325
MeSHD000881
Disease Ontology IDDOID:7427

Ingelesdunek lupu beltzari antrax ere deitzen diote. Euskaraz lupu beltza, karbunkoa edo ikatza da Bacillus anthracisek eragindako gaitzaren izena. Antraxa larruazaleko gaitza da, Staphylococcus batek sortutakoa, karbunkoarekin zer ikusirik ez duena. Karbunkoa eta antraxa batzuetan sinonimo bezala erabiltzen badira ere (ingelesdunen eragina dela eta), bi gaitz guztiz desberdinak izaten dira.

Karbunkoa aspalditik da ezaguna. Biblian aipatzen da gaitza behin baino gehiagotan. Historian zehar izurrite handiak gertatu dira, Europan XVII. mendean gertatutakoa ospetsuena izanik, abereak zein gizakiak milaka akabatu zituena.

XX. mendearen azken hamarkadetan karbunkoaren baziloa erabilia izan da gerra bakteriologikoan: bazilo honen esporek karbunkoa sortzeko gaitasuna dute, eta oso erraz manipulatzen dira; horrek eraginkortasun handia ematen die arma biologiko gisa.


Eragilea

Bacillus anthracis-ek, Bacillus guztien antzera, esporak (endosporak) sortzeko gaitasuna du. Espora moduan baziloek bizirik irauten dute luzaro, ingurunearen baldintzak aurkakoak izan arren. Karbunkoaren sorreran esporek zerikusi handia dute, lurrean bideragarri izaten direlako epe luzean.

Lupu Beltz 
Bacillus anthracis-en kultiboa Petri plakan

Infekzioa

Animalia belarjaleek karbunkoa harrapatzen dute aho-bidetik: kutsatutako lur bateko belarra jaterakoan esporak irensten dituzte.

Giza kutsapena ez da oso ohikoa, eta abereak gobernatzen dituztenen artean ematen da gehienbat: baserritar, albaitari, artzainengan... Gizakiarengan baziloen sarrera azaletik gertatu ohi da, azaleko zauriak izanik karbunkoaren esporek gorputzean erabiltzen duten atea. Arnas bidetik ere harrapa daiteke gaitza, animalia kutsatuen larruazalean dauden esporak arnastean. Bigarren bide hau arraroagoa izan arren, gaixotasun larriagoa ere eragiten du.

Erasobidea

Bazilo patogenoak bere birulentzia areagotzen duten bi arma ditu: kapsula eta toxinak. Kapsulak makrofagoen aurrean babesten du bakterioa, bere fagozitosia saihestuz. Ekoizten dituen toxinak (hiru motakoak) oso indartsuak dira, eta animaliaren zein gizakiaren heriotzaren errudunak dira.

Sintoma klinikoak

Animaliengan sukarra, odoljarioak, edema eta anorexia agertzen dira, nahiz eta sintomak zein inkubazio epea desberdinak izan animaliaren arabera. Hausnarkariak dira gehien kutsatzen direnak (behiak, ardiak, ahuntzak...).

Gizakiarengan karbunko motaren arabera sintomak desberdinak dira:

  • larruazaleko karbunkoan infekzio lokala sortzen da sartze-puntuan. Bertan, pustula ilun bat agertzen da, ultzera tankerakoa. Tratatu ezean, gaitza berez sendatzen da gehienetan. Hala ere, kasu gutxitan bakterioa odolera pasatzen da eta septizemia larria eragiten du, gaixoaren heriotza sortzen duena.
  • biriketako karbunkoa (esporak arnasterakoan harrapatzen dena) gripearen antzeko sintomak eragiten du hasieran, disnea akutua -arnasa hartzeko zailtasuna- agertuz gero. Karbunko mota hau septizemia batekin eta infektatuaren heriotzarekin bukatu ohi da. Artile motzailei eragiten die batik bat.

Tratamendua

Penizilina da gaixotasun hau tratatzeko antibiotiko egokiena. Septizemia gertatu aurretik hartu behar da, odolera pasatutakoan bakterioak bere toxina hilgarria askatzen baitu.

Txerto bat dago, lurralde endemikoetan animaliei ematen zaiena.

Osasunerako Mundu Erakundeak (O.M.E.-k) emandako datuen arabera karbunko kasu gutxi ematen dira gizakietan, zaila baita animalia kutsatuengandik esporak gizakiarengana pasatzea. Animalientzako eremu endemikoak dira Afrika eta Asiako zenbait lurralde.

Kanpo estekak

Tags:

Lupu Beltz EragileaLupu Beltz InfekzioaLupu Beltz ErasobideaLupu Beltz Sintoma klinikoakLupu Beltz TratamenduaLupu Beltz Kanpo estekakLupu BeltzBacillus anthracisBakterioEritasunGizakiHausnarkariZoonosi

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Candela PeñaAngelu (geometria)Nikola TeslaEustakio MendizabalLurrikaraNagore AranburuSexu harremanMetal AroaIratiNekazaritzaSistema hirurogeitarAngel Etxaniz OlabarriaEuskal Herriko kastroakPortugaleteSindikatuAustraliaRaúl Sánchez CedilloEduardo TxillidaSons of AguirreMontevideoBirusPatataPalankaBiozenosiOriaIzaro BilbaoOligarkiaDigestio-aparatuKubismoOiartzunJaponiaLudwig van BeethovenInternetUrdaibaiOtxandioEguzki-loreUnidad AlavesaIpar Euskal HerriaAfrikaZireneBilboBideokontsolaEskoziako emakumezkoen errugbi selekzioaEnergia nukleary7cauEspainiako Bigarren ErrepublikaArgia (aldizkaria)Industria IraultzaDanbolinKarmele JaioGabriel ArestiHammurabiren KodeaTxinako Herri ErrepublikaPizkundeaHistoriaurreaCortinarius brunneus var. glandicolorBizkaiko Foru AldundiaArnaitz FernandezP2PPagoetako natura parkeaJon Gotzon AldaparenaXabier García RamsdenMeatzaritzaErromatar InperioaEdurne LarrazaKlima aldaketaZortziko txikiNafarroako Erresuma🡆 More