Ahuntz

Ahuntza (emea) edo akerra (arra) (izen zientifikoa: Capra aegagrus hircus) ugaztun hausnarkari bat da, Caprinae subfamiliakoa, Capra aegagrus basahuntzaren subespezie etxekotua.

Kumeei, berriz, antxume, aume edo ahuña deritze. Azienda xehetzat hartuta dago, ardiak eta txerriak bezala.

Ahuntz
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaBovidae
GeneroaCapra
Espeziea Capra hircus
Datu orokorrak
Ernaldia22 aste
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakahuntz-esne, ahuntz haragi eta goat hair (en) Itzuli
Bizi itxaropena15 urte
Bihotz-frekuentzia75 taupada minutuko
Kumaldiaren tamaina2
Edoskitzea305 egun

Gizakiak ahuntzengandik elikagaiak eskuratzen ditu: esnea eta haragia. Esnea zuzenean har dezake, edo esneki landu gisa (gazta, jogurta...).

Etimologia

Emearen izena, aitzineuskaraz, *ha(n)-huntz berreraiki du Lakarrak (non *han 'animalia' eta huntz landare-izena ikusten dituen). Mitxelenak, Anuntzibai toponimoan oinarrituta, anuntz proposatu zuen.

Kumearen izenei dagokienez, antxume da hedatuena, eta ahuntz-ume du jatorrizko forma (Axularrek eta Etxeberri Sarakoak erabili zuten). Euskararen bazterretako hizkeretako aldaerek iradokitzen dute, ordea, ahuntz-en bukaerako -tz geroago gehitutako morfema dela (ikus halaber beltz):

  • ahuñe/a (bustidura adierazkorraz edo -ña moduko atzizki txikigarri batez) < *ahun (ala *ahune < *ahume?)
  • auma/e < *ahun-ume

Azkueren arabera, esaterako, Erronkarin aiñe/a nahiz aiñume erabiltzen ziren.

Munduko aziendak

Hauek dira gaur egun ahuntz gehien dituzten herrialdeak: · Txina : 173.000.000. · India : 124.500.000. · Pakistan : 52.800.000. · Sudan : 40.000.000. · Bangladesh : 34.500.000. · Nigeria : 27.000.000. · Iran : 26.000.000. · Indonesia : 12.450.000. · Tanzania : 11.700.000. · Kenia : 11.000.000.

Euskal Herriko bertako ahuntz arrazak

Ahuntz 
Ahuntza zuhaixka bat murrizten

Euskal Herrian bertako bi ahuntz arraza daude: ahuntz azpigorria eta piriniotar ahuntza. Haiez gain, kanpoko beste arrazetako etxeko ahuntzak daude ere esne eta haragitarako.

Esamoldeak

  • "Ahuntzaren gauerdiko eztula" bezala izan: Oso garrantzi gutxiko zerbait izan.
  • "Ahuntzak adarrak dituen aldera": Alderantziz.

Akerra

Akerra sarri agertzen da herri sinesmenetan, baita Euskal Mitologian ere, Akerbeltz izenarekin. Gainera, Euskal Herrian zein Pirinio guztian ohikoa izan da aker beltzak edukitzea artalde zein ukuiluetan gainontzeko abereak babesteko.

Kristauentzat, Deabru beraren berraragiztatzea da, eta apaizek sorgin eta aztiak jazarri dituzte Akelarreetan era guztietako gehiegikeria sexualak egitearen salaketapean. Egun zera uste da berriz, Akerbeltza antzinako jainko bat zela, abereen babeslea. Akerraren inguruko gurtza hau gainera Europako beste zenbait lekuetan ere eman da. Akerbeltz honen inguruko zenbait sinesmenek gaur egun arte iraun dute.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Ahuntz EtimologiaAhuntz Munduko aziendakAhuntz Euskal Herriko bertako ahuntz arrazakAhuntz EsamoldeakAhuntz AkerraAhuntz ErreferentziakAhuntz Ikus, gaineraAhuntz Kanpo estekakAhuntzArdiCapra aegagrusCaprinaeEtxekotuHausnarkariIzen zientifikoSubespezieTxerriUgaztun

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

HertzainakEneko AnduezaDebbie Does DallasGabriel ArestiZumaiaAtenasAnne MurrayLiburuaren Nazioarteko EgunaEskoziaSoinu-paisaiaCristiano RonaldoLandareLizar arruntPapilionidaeFlyschInformazioaren gizarteaOndarroaMetalFugaLore Martinez AxpeErrenteriaRube Goldberg makinaIrunGreziar jatorrizko jainko-jainkosakAnjel AlkainGregorio ArziniegaGoroldioKutsaduraStormy DanielsEquilibrium (banda)LauaxetaWiki CommonsHannah ArendtAutonomia erkidegoOskolOihana EtxebarrietaUgalketaTxinako Herri ErrepublikaRadarTaula periodikoaGorputz geometrikoPirritx, Porrotx eta MariMototsApirilaren 16Uraren zikloaKirol olinpikoMario OnaindiaInkisizioaZiripotEsne BeltzaMinecraftKen ZazpiBirabarki (automozioa)Ardatzeko potentziakPlaken tektonikaDiana UrreaAntton OlariagaJohn AnduezaUsain BoltZiklopeJoseba SarrionandiaAristotelesPalmondoTxistu (musika tresna)Berotegi-efektuaGari MujikaEpisodios NacionalesEuskara batuaBat, bi, ManchesterEguzki-loreTommy Jonathan SinagaKatalina Eleizegi🡆 More