Hebron

Hebron edo Al-Khalil (arabieraz: الخليل al-Ḫalīl; hebreeraz: חֶבְרוֹן) Zisjordaniako hiririk populatuena da.

2007an 163.000 biztanle inguru zituen. 1993ko Osloko Hitzarmenaz geroztik Palestinaren menpe dagoen hiria da.

Hebron / Al-Khalil
الخليل
חֶבְרוֹן‬
hiria
Hebron
ErdiguneaHebron Irudi gehiago
Hebron
Administrazioa
HerrialdeaHebron Palestina
GobernazioaHebron
AlkateaKhaled Osaily
Izen ofizialaחֶבְרוֹן
الخليل
Jatorrizko izenaالخليل
חֶבְרוֹן‬
Geografia
Koordenatuak31°32′06″N 35°05′55″E / 31.535°N 35.0986°E / 31.535; 35.0986
Azalera74.102 km²
Altuera930
Demografia
Biztanleria215.452 (2016)
Dentsitatea2.907,51 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hiri senidetuakSaint-Pierre-des-Corps eta Rio de Janeiro
http://www.hebron-city.ps/ www.hebron-city.ps

Patriarken hilerria duenez, judaismoaren bigarren hiririk santuena da eta haren erdigunean 500 kolono judu inguru bizi dira 150.000 palestinarren inguruan. Hebron hiri santua da musulmanentzat, juduentzat eta kristatuentzat. Haien arabera, hirian, Makpelako haitzuloan daude lurperatuta Abraham, haren emazte Sara, Isaak eta Jakob semeak, Isaaken emazte Rebeka, eta Jakoben emazte Lea. Haitzuloaren gainean, Ibrahimi meskita dago egun. Hebrongo hiria ezaguna da kale mehar bihurgunetsuengatik, harrizko etxeengatik, eta merkatuengatik. Egun Israelgo eta Palestinako gudarosteen kontrolpean dago. Juduak bizi diren alderdia Israelgo gudarosteak zainduta dago.

Historia

Hebron 
Armarria

Eskualdeko eta munduko hiririk zaharrenetarikoa da: K.a. IV. milurtekoan kanaandarrak bizi ziren, eta hiria haien erresumako hiriburua izan zen. Biblian Hebrongo erresuma aipatzen da K.a. XVIII. mendean.

Dabid erregea Hebronen izendatu zuten Israelgo erregea, eta Jerusalem eskuratu arte, Israelgo erresumako hiriburua izan zen.

Greziak menderatu zuen, eta Erromak gero. Bizantziar Inperioaren mende gelditu zen gero, eta Justiniano enperadoreak eliza kristau bat eraikiarazi zuen Abraham hilobiratuta dagoen haitzuloan, baina persiarrek suntsitu zuten. 638an musulmanek okupatu zuten, eta lehengo eliza kristaua meskita bilakarazi zuten.

1967. urtean, Sei Eguneko Gerraren ondoren, Hebron Israelen mendean geratu zen, eta 1971n judu-herri bat, Qiryat Arba, sortu zuten Hebronen ekialdean. 1994ko otsailaren 25ean, Baruch Goldstein kolono juduak 29 palestinar tirokatu zituen Ibrahimi meskitan otoitzean ari ziren bitartean. 1997. urtean oso istilu larriak izan ziren, harik eta Israelgo gudarosteak Hebron hartu zuen arte, iskanbilak kontrolatzeko asmoz.

Klima

  Hebron    Datu klimatikoak (Hebron)   Hebron   
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 11.4 13.2 16.5 20.7 25 27.5 29.2 29.4 27.8 24.4 20 14.9 21.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.4 6.6 8.6 11.4 15.3 17.5 19.2 19.6 17.8 15.9 11.3 7 13
Euri egunak (≥ 1 mm) 10 9 5.2 3.5 1.3 0 0 0 0.7 2.6 5.4 7.7 45.4
Eguzki orduak 164.3 156.7 214.5 261.3 313.1 337.9 363.8 346.9 279.3 243.2 186.5 165.7 3033.2
Hezetasuna (%) 73 69.5 63.9 56.3 52.4 55 56.5 60.6 68 66.6 67.8 71.2 63.4
Iturria: Palestinian Meteorological Department

Demografia

Urtea Musulmanak Kristauak Juduak Guztira Iturria
1538 749 etxegune 7 etxegune 20 etxegune 776 etxegune
1774 300
1817 500
1820 1000
1824 60 etxegune
1832 400 etxegune 100 etxegune 500 etxegune
1837 423 Montefioreren zentsua
1838 6000-7000 inguru «gutxi» 700 7000-8000
1839 1295 familia familia bat 241
1840 700-800
1851 11.000 450
1851 400
1866 497 Montefioreren zentsua
1871/2 2800 etxegune 200 etxegune 3000 etxegune
1875 8000-10.000 500
1875 17.000 600
1881 1000-1200
1881 800 5000
1890 1490
1895 1400
1906 1100 14.000
1922 16.074 73 430 16.577
1929 700
1930 0
1931 17.277 109 134 17.532
1945 24.400 150 0 24.560
1961 37.868
1967 38.073 136 38.348
1997 530 119.093
2007 500 163.146

Alkateak

  • Abdullah Yusuf Mohtasib (1880-1890)
  • Ahmed Zablah (1890-1895)
  • Abdul Rahman Al-Sharif (1895-1900)
  • Sheikh Arif Sharif (1900-1912)
  • Sheikh Hussein Al-Sharif (1912-1920)
  • Sheikh Mokhlis Hammouri (1920-1935)
  • Nasiruddin Nasir al-Din (1935-1936)
  • Abdullah Kardous (1936-1938)
  • Nassif Khairi (1938-1940)
  • Mohammad Ali Al-Jabari (1940-1958)
  • Rashid Arafa (1958-1962)
  • Abdul Khaliq Yagmore (1962-1964)
  • Sheikh Mohammad Ali Jabari (1964-1972)
  • Sheikh Mohammad Ali Jabari (1972-1976)
  • Fahd Qawasmi (1976-1980)
  • Mustafa Natsheh (1980-1983)
  • Zamir Shemesh (1983-1986)
  • Abdul Majeed Al-Zeer (1986-1994)
  • Mustafa Natsheh (1994-2007)
  • Khaled Osaily (2007-2012)
  • Daoud Zatari (2012- 2017)
  • Tayseer Abu Sneineh (2017 - gaur egun)

Herri eta hiri senidetuak

Hiritar ezagunak

  • Yitzhaq Shami (1888-1949), idazlea
  • Sulaiman Ja'abari (1912-1994), muftia
  • Anwar Khatib (1917-1993), politikaria
  • Abdul Qadeem Zallum (1924-2003), politikaria
  • Aziz Dweik (j. 1947), politikaria
  • Khaled Al Osaili (j. 1947), enpresaburu eta politikaria
  • Sufian Sultan (j. 1948), nekazaritza ingeniari, irakasle eta politikaria
  • Azzam Tamimi (j. 1955), ekintzailea
  • Mazen Dana (1962-2003), kazetaria
  • Hasan Hourani (1974-2003), artista
  • Dima Tahboub (j. 1976), idazlea
  • Laith Al-Juneidi (j. 1978), film-zuzendari eta zinema ekoizlea
  • Issa Amro (j. 1980), ekintzailea
  • Fadi Elsalameen (j. 1983), enpresaburua

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Hebron HistoriaHebron KlimaHebron DemografiaHebron AlkateakHebron Herri eta hiri senidetuakHebron Hiritar ezagunakHebron ErreferentziakHebron Ikus, gaineraHebron Kanpo estekakHebron19932007ArabieraHebreeraOsloko itunakPalestinaZisjordania

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Taula periodikoaUraren zikloaCecilia BoloccoAlmeneko bertso-eskolaJoseba Díez AntxustegiLeintz GatzagaKen ZazpiTestu tipologiaAzpeitiaGamelanNestor BasterretxeaHammurabiren KodeaAdimen artifizialEuskarAbenturaKareharriAtaunGasEstirpe ImperialEspezieTxinako Herri ErrepublikaBirusEusko JaurlaritzaKristautasunAzaleraWładysław BartoszewskiBaztango Donejakue bideaTiraniaGreziaXabier AlonsoIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaFrancisco FrancoXanti IparragirreHipotesiAndelosGernika-LumoSchool TiesEuskal Herriko musika garaikideaPoleaApirilaren 26Newtonen legeakKorrikaDiktaduraIndonesiaChiara ConsoliniErik BerganzaEusko Jaurlaritzako lehendakariaBerri TxarrakElisabet I.a GaztelakoaHarri-jasotzeNapoleon BonaparteCarles PuigdemontGoenkaleKaotikoErrementari (filma)Euskal Autonomia ErkidegoaXake mate (eleberria)ErromaGrândolaOdolEuskal Herriko musikaSabin AranaBertsolari Txapelketa NagusiaBizardunakTorbeAndoainLikenKatuLeonardo da VinciMikel Arrizabalaga AizpuruaXabier García RamsdenTxistu (musika tresna)Rosalind Franklin🡆 More