Deng Xiaoping (txinera sinplifikatua: 邓小平, txinera tradizionala: 鄧小平; pinyinera: Dèng Xiǎopíng, (Guang'an, Sichuan, 1904ko abuztuaren 22a - Beijing, 1997ko otsailaren 19a), politikari eta Txinako Herri Errepublikako buruzagi komunista nabaria izan zen.
Ez zen inoiz herrialdeko presidente izan, baina Txinako politikaririk garrantzitsuena izan zen 1978tik 1990era.
Deng Xiaoping Sichuan probintziako nekazari familia batean jaio zen, eta ikasketak Frantzian egin zituen. Bertan marxismoaren eragina jaso zuen 1920ko hamarkadan eta Txinako Alderdi Komunistako kide bihurtu zen 1923an. Txinara itzuli zenean, lurraldeko nekazari guneetan komisario lanak egiten zituen.
1949an Txinako Herri Errepublika sortzean, Tibet eta Txina hego-mendebaldeko eskualdetan egin zuen lan, komunismoaren hedapena gune haietan baieztatzeko. Haren eragina ezinebestekoa izan zen 1960ko hamarkada hasierako Aurrerako Jauzi Handia izeneko politika ekonomikoaren ezarpenean. Dena den, Txinako Alderdi Komunistako buruzagirik itxienek gogor gaitzetsi zuten Deng Xiaopingek Txinako ekonomia mundura zabaltzeko zituen asmoak eta Alderdi Komunistaren jazarpena jasan zuen bi aldiz. 1978an bere garrantzia berreskuratu zuen Alderdi Komunistaren baitan, Mao Zedongen ondorengoa izan behar zuen Hua Guofengek baino botere gehiago eskuratu zuenean.
Txinako "sozialismoa baina Txinaren ukitua" izeneko sistema ekonomikoaren oinarriak ezarri zituela esaten da askotan.
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Deng Xiaoping, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.