Brokoli

Brokolia (Brassica oleracea italica) aza landaretik eratorritako barazkietako bat da, zurtoin sendo eta adarkatua duena.

Jatorrizko aza landarea (Brassica oleracea) bezala, landare belarkara hau biurtekoa da, baina urteroko gisa landatzen da, hazi bidez. Barazki estimatuak izanik, batez ere egosia jaten da. Multzo berekoak dira aza, bruselaza eta azalorea.

Brokoli
Brokoli
Brokolia eta ebaketa
Brokoli Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaBrassicales
FamiliaBrassicaceae
GeneroaBrassica
EspezieaBrassica oleracea
Barietatea Brassica oleracea var. italica
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakbroccoli sprouts (en) Itzuli eta brokoli

Historia

Jatorria Italia hegoaldean du. Izena italierazko broccolo hitzaren pluraletik dator, eta berau brocco (latinezko bracchium, beso) hitzaren txikigarritik.

K.a. VI mendean hasi zen brokoliaren ekoizpena Mediterraneoko iparraldeko itsasertzean. Sizilian eta Italiako penintsularen hegoaldean hautespen artifizialaren bidez asko garatu zen landarea.

XVIII. mendean hedatu zen Europan eta italiar emigranteek XIX. mendean Ipar Amerikara eraman zuten.

Ezaugarriak

Landare hau, oraindik garatuta ez dagoenean, edozein aza baten antza du. Heldutasun komertzialaren unean berde edo purpura da.

Berde koloreko lore-buru mamitsu jangarri ugari ditu, zuhaitz eran jarriak, zurtoin lodi batetik jaiotzen diren adarren gainean. Buruxka-masa handia hostoz inguratuta dago. Bere ahaide hurbila den azalorearen antza handia du, baina berde kolorekoa da.

Loreak horiak dira eta fruituak silikuan dauzka hazi arrosa biribilekin.

Klima freskotako laborantza da eta, beraz, uda beroetan ez da hain oparoa izaten.

Ekoizpena

Txina eta India dira gaur egun brokoli ekoizle nagusiak.

2019ko brokoli ekoizpena
# Herrialdea Milioka tonak
1 Brokoli  Txina 10.6
2 Brokoli  India 9.1
3 Brokoli  Estatu Batuak 1.2
4 Brokoli  Espainia 0.7
5 Brokoli  Mexiko 0.7

Erabilera

Barazki hau sukaldaritzan estimatua da, batez ere jatorriko Italian. Egosita edo lurrunetan prestatu ohi da, baina gordinik jan daiteke, eta barazki gordin oso ezaguna bihurtu da, aperitibo gisa.

Plater bat brokolia zati batzuetan moztutako patatekin egostean datza, eta ondoren piperrautsez, baratxuriz eta oliba olioz ontzen da.

Galeria

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Brokoli HistoriaBrokoli EzaugarriakBrokoli EkoizpenaBrokoli ErabileraBrokoli GaleriaBrokoli ErreferentziakBrokoli Ikus, gaineraBrokoli Kanpo estekakBrokoliAzaAza landareAzaloreBarazkiBelarkaraBiurtekoBrassica oleraceaBruselazaUrterokoZurtoin

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

AditzondoEuskal etxeakEmozioAzelerazioHaurdunaldiBizkaiaArthur BarclayArrate (mendia)BurdinaErnalketaSare sozialakPalankaXVIII. mendeaWalter BenjaminGiza probaUrteberriFrankfurteko EskolaAzido desoxirribonukleikoErrusiaKontinenteGeneHegaztiDastamenFrantziako IraultzaEspainiako Bigarren ErrepublikaLeBron JamesCanis lupus arctosXX. mendeaUpEdurne AzkarateEuropaTornadoHaltzItsas izarAztarna ekologikoAkizeBaionaElbira ZipitriaMartxoaren 28Bulego (musika taldea)SugaarBernardo AtxagaLolita TorresZuberoaIrunAngiolo GabrielliHarri-jasotzeEbaluazio (hezkuntza)Xabier LizardiDatu mota osoaEuskal jaiakTrikuharriIkus-entzunezkoaren aldiriakPablo PicassoLekeitioSozialismoMarie EquiUreterJon MirandeFutbol amerikarraMunduko biztanleriaBarne produktu gordinMax HorkheimerReal SociedadMariProzesioZuntz optikoRaichur barrutiaEspainiaGatzaren martxaJoxe Mari AgirretxeSektore ekonomikoBAralar🡆 More