Kirola Borroka

Borroka arau zehatz batzuk jarraituz, pertsona batek beste bat lurrera botatzean datzan kirola da.

Atletismorekin batera kirol zaharrenetariko bat da. Hain zuzen ere biak lehian oinarritzen dira. Beraz, borroka hain kirol zaharra izanik, esan daiteke garai guztietan eta zibilizazio guztietan izan direla borroka mota ezberdinak.

Kirola Borroka
Borrokalariak Uffizi Galerian, Florentzian.

Historia

Kirola Borroka 
Jakob Aingeru batekin borrokan.

Borrokaren jatorriaren berri historiaren hastapenetik dugu. Orain dela 15.000 urteko kobazulo margolanetan ageri da borroka. Babiloniako eta Egiptoko erliebeetan ere borrokalariak ageri dira gaur egun erabili ohi diren hainbat teknika praktikatzen. Literaturari dagokionez, Testamentu Zaharrean eta Indiar vedetan ere erreferentzia egiten zaio borrokari. Bibliarien kasuan, Jakob Patriarkak aingeru batekin borrakan egin zuela ageri da. Homerok idatzitako Iliada liburuan ere borroka aipatzen da. Bestalde, Antzinako Grezian borrokak toki garrantzitsua izan zuen kondaira eta literaturan. Gainera, Antzinako Olinpiar Jokoen erdigune bilakatzera iritsi zen. Ondoren, Antzinako erromatarrek greziar borrokatik gauza asko hartu zituzten, baina hauek biolentzia maila gutxitu zioten.

Erdi Aroko garaietan borrokak ospea hartu zuen eta ohiko bilakatu zen errege familien gorteetan, batez ere Frantzian, Ingalaterran eta Japonian.

1896. urtean, lehen Olinpiar Joko modernoak egin ziren Atenasen. Borroka joko horien parte izatea garrantzitsua zela iruditu zitzaien eta jokoen erdigune bilakatu zen. Grekoerromatar borroka modalitatea izan zen egin zena joko haietan.

Kirola Borroka 
[Betiko hautsitako esteka]Leondar borroka

1901eko Pariseko Olinpiar Jokoetan borroka librea onartua izan zen modalitate olinpiko bezala. Olinpiar Jokoetako ofizialek modalitate hau onartzea erabaki zuten mundu osoan zehar gero eta ospetsuagoa bilakatzen ari zelako, batez ere Britainia Handian eta Ameriketako Estatu Batuetan.

1912. urtean, Suedian United World Wrestling (UWW) sortu zuten kirol honetako modalitate guztiak zuzentzeko.

1972. urtetik aurrera hamar pisu kategoria ezberdin ezarri zituzten baina 2004. urtean, 10 kategoria horiek 8 izatera pasatu ziren.

Gaur egun ehundaka borroka estilo ezberdin daude munduan eta hainbat herrialdek tokian tokiko estiloak dituzte. Adibidez, Espainiaren kasuan leondar borroka eta kanariar borroka.

Euskal Herrian ere izan zen borroka estilo bat, hain zuzen ere euskal borroka. Euskal Herrian XX. mende hasiera arte praktikatzen zen baina gaur egun, 2009an hasita, Lapurdin, Borroka 64 taldearen eskutik, berreskuratzeko saiakerak egiten ari dira.

Nazioarteko modalitateak

UWWk zehazten duenaren arabera bi borroka kategoria orokor banatzen dira; nazioarteko modalitateak eta borroka popularrak. Grekoerromatar borroka, borroka librea, pankration amateurra eta hondartza borroka dira nazioarteko modalitateak; lehenengo biak kirol olinpikoak.

Grekoerromatar borroka

Grekoerromatar borroka nazioarteko modalitatea eta kirol olinpikoa da. Grekoerromatar estiloan galarazita dago aurkariari gerritik behera eustea, ondorioz soilik gerritik burura bitartean heldu daiteke. Aurkaria zoruan finkatzea irabazteko modu bat da.

Kirola Borroka 
Grekoerromatar borroka 1984ko Olinpiar Jokoetan.

Borroka librea

Grekoerromatar borroka bezala, borroka librea nazioarteko modalitatea eta kirol olinpikoa da. Modalitate honetan onartuta dago aurkariari gerritik behera eustea. Kirol honen xedea hau da: borroka-arerioa lurrera erorarazita, haren sorbaldak tapiz gainean finko mantenduz irabaztea, epailea horretaz ohartzeko behar den adina denboran; edo, bestela, aurkariaren aurka eginiko teknika eta ekintzen balorazioaren bidez puntuetara irabaztea.

Kirola Borroka 
Maider Unda euskalduna borrokan.

Pankration amateurra

Pankration hitza grezierazko pan eta kratos hitzetatik dator, esanahia 'guztia kontrolatzen duena' delarik. Pankration amateurrak borroka-arte ezberdinak hartzen ditu barnean, ondorioz borrokan euste teknika eta kolpaketa teknikak erabil daitezke.

Kirola Borroka 
Pankration amateur borroka bat.

Hondartza borroka

UWWk hondartza borroka 2004. urtean arautu zuen. Hondartzako borrokan bi borrokalari zutik ipintzen dira elkarren aurrean 7 metroko diametroa duen arezko zirkulu baten barruan borrokari ekiteko. Borrokalariek ez dute uniformerik janzten, bainujantzi bat baizik. 2015ean arauak modifikatu ziren eta lege berriak aplikatu ziren, non kirolariak puntuak irabazten dituen eraisketen bidez edo aurkaria zirkulutik kanpo botaz.

Kirola Borroka 
Anthony Gallton eta Robert Teet borrokan.

Euskal borrokalari ospetsuak

Kirola Borroka 
Maider[Betiko hautsitako esteka] Unda

Euskal borrokalari ospetsuenen artean Maider Unda daukagu.

Bere titulu garrantzitsuenak:

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Kirola Borroka HistoriaKirola Borroka Nazioarteko modalitateakKirola Borroka Euskal borrokalari ospetsuakKirola Borroka ErreferentziakKirola Borroka Kanpo estekakKirola Borroka

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Mikel AnteroRamoncínEuskal Herria BaiSoinuPeriklesTrikuBai mundu berriaZeharkako txirulaNeomakJose Luis ZumetaBaliagarritasun (argipena)Hans Christian AndersenGlobalizazioIkastolaEuskal Herriko historiaurreaEguzki-sistemaOrioko baleariIlargi-harriaOiloHaikuKlima aldaketaAnimaliaPlater osagarriNerea Intxausti CastiñeiraInauteri1993ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaSua EnparantzaGorbeiaLauburuMaritza SayaleroTaula periodikoaXalbadorren heriotzeanEuskal Herriko klimaBasajaunSistema eragileKarmele UrrestiItsasaldiGari MujikaEuskadi Ta AskatasunaLangileen Nazioarteko EgunaOihan tropikalOtxandioRafael NadalJohannes GutenbergFrida KahloJoseba SarrionandiaKate trofikoUrOnddoEkosistemaFestina auziaAtenasko agoraAmaia LejarretaCreative CommonsAntzinako EgiptoOn Kixote MantxakoaEnergia ez berriztagarriJarrera (psikologia)Al-AndalusYogurinha BorovaUhalde-enaraGeiger-Marsden saiakuntzaKevlarTeokraziaEkialde HurbilaBiolin🡆 More