Yogurinha Borova: Drag queen, abeslaria

Yogurinha Borova -Eduardo Gaviñak gorpuztutako pertsonaia- (Bilbo, Bizkaia, 1969ko ekainaren 30a) aktorea, show womana eta kabaretaria da.

Yogurinha Borova
Yogurinha Borova: Bizitza, Lanak, Diskografia
(2013)
Bizitza
JaiotzaBilbo1969ko ekainaren 30a (54 urte)
HerrialdeaYogurinha Borova: Bizitza, Lanak, Diskografia Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, aktorea eta musikaria
Genero artistikoapop musika
musika elektronikoa
Musika instrumentuaahotsa

Facebook: yogurinhaborova MySpace: yogurinhaborova Badok: yogurinha-borova Musicbrainz: 29df9ab9-1426-4e73-b0d3-45df97d29d1b Songkick: 935113 Musikasten: yogurinha-borova Edit the value on Wikidata

Bizitza

Yogurinha Borova Las Fellini taldean sortu zen 1994ean Bilbon. Hasieran Spice Gays ikuskizunean txandaldunarena egiten hasi zen eta taldeko pertsonaiei izena jartzeko beharra ikusi zutenean sortu zen Yoghurina. Taberna eta bestelako aretoetan ikuskizunak, ezkondu-aurreko agurrak eta hainbat festetan girotzeak egiten zituzten. Hamar urte eta gero taldea utzi eta abeslari bezala aritu zen.

Bakarlari bezala, ikuskizun eta festetan antzezteaz gain, Ikuskizun musikaletan (Marbella Grill Festival, Elektro in Rio...) Zinegoak irekiera eta itxiera festetan, Canal Euskadi eta Bilbovisión telebista kateetan, antzerkian eta hainbat ikuskizunetan hartu du parte.

Yogurinha Vladivostoketik datorren errusiar ilehoria, espioia, gimnasia erritmikoarekin lotua... da.

Hezkuntza-eremuan ere umeekin euskaraz dituen abestien bitartez lan egiten du.

Alter egoa

Yogurina Borova gorpuzten duenak Eduardo Gaviña Marañón du izena. Lanbidez argazkilaria da, eta gogoko du argazkilaritza analogikoa.

Lanak

Carbono 14 da bere lehen albuma, Gor diskak 2011ean argitaratua. Yogurinhak abesten zituen abestien hautaketa pertsonala da, beste musikari batzuen parte hartzearekin, besteak beste, Stefan Olsdas, Luis Miguélez, Pierre Pascual, La Prohibida eta abar.

Bigarren diskorako, Bai, sí, Yes (Gor, 2013), hainbat konposatzaileen laguntza izan zuen abestiak sortzeko, Iker Sadaba, Aitor de Olano, Fernando Carvalho, Los Ganglios eta Oier Aldekoa beste askoren artean. Bere lehen singlea Munduko alabak izan zen eta lehen bideoa ekoizteko crowdfunding kanpaina sustatu zuen.

Missex sare sozialetan antolatutako lehiaketa baten emaitza da (Gor, 2015). Aurreko diskoaren abestien nahasketen bertsioak dira, abesti berri batzuk gehituz.

Eraso sexistarik ez Poliamor diskoaren single aurrekaria da (Gor, 2017). Disko honetan, besteetan bezala, abesti batzuk euskaraz eta besteak gazteleraz abesten ditu.

Amari (Gor, 2017) diskoak aurrekoetan euskaraz abestutako lanak biltzen ditu.

2017an crowfounding proiektu bat jarri zuen martxan My Way Out (Ni naizena naiz) dokumentala ekoizteko, Izaskun Arandiaren zuzendaritzapean. Road movie antzeko bat izango da, non Yoghurinak bere feminitatearen bila hartuko den familia, lagun, transexual, ez-genero pertsonei... egiten dien elkarrizketen bidez. Londonera ere joango da bertako cross-dresser bilkura batetara eta "The Way Out" dantzaleku transgeneroaren 25. urtebetetzeko festara.

Diskografia

  • Carbono 14 (Gor, 2011)
  • Bai, sí, yes (Gor, 2013)
  • Missex (Gor, 2015)
  • Eraso sexistarik ez (Gor, 2017) Single
  • Poliamor (Gor, 2017)
  • Amari (Gor, 2017)

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Yogurinha Borova BizitzaYogurinha Borova LanakYogurinha Borova DiskografiaYogurinha Borova ErreferentziakYogurinha Borova Kanpo estekakYogurinha Borova1969AktoreBilboBizkaiaEkainaren 30Kabaret

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

AjuriaeneaBrexitMiren Gorrotxategi AzurmendiRamon SaizarbitoriaTadej PogačarIkurrinKoebaluazioEuskaltzaindiaBusturialdeaLe Cateauko guduaSan Kristobal gotorlekuko ihesaEuskotar (hitza)Pello Mari OtañoJose Maria ArizmendiarrietaIdurre BidegurenAgorregiko burdinolaOionPagolaEuskal Pentatloi SariaAmorebieta Kirol Elkartea 2023-2024Imanol PradalesCristiano RonaldoZetakAntonio Scurati1936En Tol SarmientoEstirpe ImperialJeltzaleEstibaliz LarrauriFolk musikaSabin Arana2024ko Lieja-Bastogne-LiejaJoxe AzurmendiJuan Mari AtutxaTxikipediaStanhopeaRoute d'OccitanieLaboral KutxaLoretxoaGotzone SagarduiAnariMaitasunBasauriGasteiz1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakContact (1997ko filma)Atharratze-SorholüzeWiki CommonsBedaroaSua EnparantzaBerotegi-efektuaBermeo2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakÁlvaro OdriozolaBegoña GilPerpausGala DalíUranoSindikatuFazialOlinpiar JokoakErlauntza (filma)Benito LertxundiApirilaren 21Ahal DuguUigurGizarte-antropologia🡆 More