Bizkaiko Golkoa

Bizkaiko golkoa Ozeano Atlantikoaren adarra edo golkoa da.

Iberiar penintsulako Ortegal lurmuturretik Bretainiako Ouessant uhartera doan kostaldeak mugatzen du. Ipar-ekialdetik hego-mendebaldera eskualde hauen itsasbazterrak ukitzen ditu: Bretainia, Loirerria, Poitou-Charentes, Landak eta Gironda (Akitania), Lapurdi, Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria, Asturias eta Galizia.

Bizkaiko golkoa
Bizkaiko Golkoa
Datu orokorrak
Motabadia
Azalera223.000 km²
Sakonera4.735 m
EponimoaBizkaia
Gaskoinia
Geografia
Koordenatuak45°30′N 4°24′W / 45.5°N 4.4°W / 45.5; -4.4
Honen parte daIpar Ozeano Atlantikoa
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa
Hidrografia
Betebidea
Arro hidrografikoaBizkaiko golkoko arroa
Bizkaiko Golkoa
Bizkaiko golkoa eta iparraldeko inguruetako mapa batimetrikoa edo sakonerakoa

225.000 km²-ko luze-zabalera du guztira, eta sakonerarik handieneko tokian 4.735 metro sakon da. Uraren gatz kopurua % 35 da.

Izena

Golkoari Bizkaiko golkoa deritzo, baina Galiziako Estaca de Bares muturretik Aturriraino doan kostaldeko itsasguneari, Kantauri itsasoa. Erromatarrek Sinus Cantabrorum izena eman zioten K. a. I. mendean, "Kantabrien Ozeanoa", alegia. Iparraldeko zatiari, berriz, Sinus Aquitanus edo Mare Aquitanicum (Akitanien Ozeanoa) zioten.

Euskaldunen Itsasoa izena ere eduki izan du, batez ere Euskal Herritik kanpo. Frantsesez Golfe de Gascogne, bretoieraz Pleg-mor Gwaskogn eta gaskoiz Golf de Gasconha izena du, hitzez hitz «Gaskoiniako golkoa».

Geografia

Ezaugarriak

Nazioarteko Erakunde Hidrografikoak honela adierazten ditu haren mugak: «Ortegal (43°46′N 7°52′W / 43.767°N 7.867°W / 43.767; -7.867) eta Penmarc'h (47°48′N 4°22′W / 47.800°N 4.367°W / 47.800; -4.367) lurmuturrak batzen dituen lerroa».

Itsaso barreneko muga sakontasun handiak (3.000-4.000 m) hasten diren lekuan jarri ohi dira. Espainiako iparraldeko kosta labartsua da, eta itsaso hondoko zola ere malkartsua da oso. Sakontasun handienak itsasertzetik aski hurbil daude (Matxitxakotik 10 km-ra gabe 1.000 m-ko sakontasuna, eta ia 3.000 m-ko sakontasuna Bizkaiko itsasertzetik 40 km-ra).

Frantziako kosta, berriz, laua eta apala da; itsaso hondoko zola ere lehorreko ordokiaren jarraipena da, eta kontinente plataforma oso zabala du; Arroxelako latitudean, adibidez, kontinente plataformaren sakontasun mugatzat ematen den 200 m-ko marra batimetrikoa itsasertzetik 200 km-ra dagp. Capbreton parean, gouf izeneko ur azpiko arroila edo fiordoa dago, kostaldea higaduratik gordetzen duena.

Kantauri itsasoaren punturik sakonena Llanestik iparraldera dago, 160 km-ra: 5.098 m-ko sakontasuna. Bai Espainia iparraldeko kosta eta bai Frantzia mendebalekoa, arrantza leku aberatsak dira biak plankton askoko aldeak baitira. Uraren gatz proportzioa ez da handia (% 3,5 itsaso barrenean), eta uraren azaleko tenperatura 10-11 °C izaten da urtarrilean eta 18-20 °C uztail-abuztuan, Golkoko itsaslasterrak epeltzen baitu.

Ibaiak

Bizkaiko golkoan isurtzen diren ibai nagusiak hauexek dira, mendebaldetik ekialdera eta hegoaldetik iparraldera:

Eo, Nalon, Pas, Asón, Deva, Miera, Besaya, Nansa, Nerbioi-Ibaizabal, Urola, Oria,Urumea, Bidasoa, Aturri, Dordoina, Charente, Garona, Loira eta Vilaine.

Hiri nagusiak

Bizkaiko golkoko kostaldeko hiri nagusiak Bordele, Brest, Nantes, Arroxela, Baiona, Biarritz, Donostia, Bilbo, Santander, Gijón eta Avilés dira.

Portuak

Merkataritzakoak

Hainbat merkataritza portu garrantzitsu dago:

Arrantzakoak

Mendebaldetik ekialdera eta hegoaldetik iparraldera, hauek dira arrantza portu nagusiak:

Fauna

Arrantza-eremua zeharo ustiaturik dago eta espezie asko iraute egoera larrian daude: bisigu, legatz edo antxoa. Berdela edo hegaluzea, berriz, arrisku gabe ustiatzen dituzte. Espezie batzuk ia iraungiturik dugu: azken sardako balea XX. mendearen hasieran ehizatu zuten Orio parean. Hala ere, gero, espezimen batzuk ikusi dituzte. Hala eta guztiz ere, itsas-ugaztunak topatzeko eremu paregabea da oraindik.

Itsas-hegazti asko ditu, nagusienak zangak eta antxetak izanik.

Arazo nuklearra

1970eko apirilaren 12an, K-8 submarino nuklearra hondoratu zen, arazo bat zela kausa. Ofizialki, 4 torpedo nuklear zeramatzan; 4.600 m baino beherago dago.

2016ko urtarrilean, beste submarino nuklear bat aurkitu zen Bizkaiko Golkoan.

Bestetik, XX. mendeko bigarren erdian, Belgikak eta Britainia Handiak hainbat hondakin nuklear hondoratu zituzten.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak


Tags:

Bizkaiko Golkoa IzenaBizkaiko Golkoa GeografiaBizkaiko Golkoa FaunaBizkaiko Golkoa Arazo nuklearraBizkaiko Golkoa Ikus, gaineraBizkaiko Golkoa ErreferentziakBizkaiko Golkoa Kanpo estekakBizkaiko GolkoaAkitaniaAsturiasko PrintzerriaBizkaiaBretainiaGaliziaGipuzkoaGirondaKantabriaLandakLapurdiLoirerriaOrtegal lurmuturraOuessantOzeano AtlantikoaPoitou-Charentes

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

ArrasateAnanaSan Genesio ed UnitiBotere-banaketaJuduErika OlaizolaJaiegunWeb nabigatzaileBulego (musika taldea)Maria ArrillagaLoteriaInauteriak Euskal HerrianNorvegiaBihotzEuskal etxeakAro GaraikideaEuskal Kantagintza BerriaEskolaUrtarrilaren 8ProtozooVEuskaldunon EgunkariaHaritzBordeleTeodosia OrtegaLauaxetaTximeletaKongoko Errepublika DemokratikoaQuit IndiaJesus NazaretekoaLoreAzalaAntzerkiaren Nazioarteko EgunaBaiduGaltzagorriRaichur barrutiaGoi Erdi AroaIlaski SerranoAna NafarroakoaMaialen LujanbioArroka sedimentarioJosu Zabala SalegiInaxio PerurenaWikidataEkosistemaHarri-jasotzeBolumen (espazioa)SoziolinguistikaEuskal Autonomia ErkidegoaArnas-aparatuESorginTxistu (musika tresna)BarakaldoKleopatraAutonomia erkidegoIzaro Andres ZelaietaPenafielDaniel Rodríguez PérezMarie CurieKlima aldaketaDurangoFrantziaNeolitoaEuskadiko OrkestraIkusmenIhes beteaAmaia UribeElixabete EtxanobeAsier SerranoOlinpiar JokoakGalaxia eliptikoTartaAmarotzMartxoaren 24🡆 More