Golkoko Itsaslasterra

Golkoko itsaslasterra Mexikoko golkotik Ozeano Atlantikoaren iparraldera doan itsaslaster beroa da.

100m-ko sakonera eta 1000km-ko zabalera du, 1,8m/s-ko abiadura darama eta bere emaria 80 milioi m³/s-koa da. Dimentsio hauekin energia eroale oso garrantzitsua bilakatzen da Europarentzat.

Golkoko Itsaslasterra
Golkoko itsaslasterraren ibilbide mapa

Itsaslaster honen zirkulazioak Europari dagoen latituderako klima beroa ziurtatzen dio. Gainera, inguru hauetan fauna eta flora ere determinatzen ditu.

Golkoko Itsaslasterra
Benjamin Franklinen Golkoko itsaslasterraren 1786ko mapa

Itsaslaster guztiak, uraren gatz kontzentrazio ezberdintasunagatik, haizeen zirkulazio globalagatik, lurraren errotazio mugimenduagatik eta poloetako ur tenperatura txikiengatik sortzen dira. 4 faktore hauen ondorioz zirkulazio termohalinoa sortzen da. Golkoko itsaslasterraren norabidea haize zirkulazio globalak determinatzen du, bere norabidea Ipar Atlantikoan ipar-ekialderanzkoa baita, itsaslasterraren berdina.

Itsaslaster hau 1513an aurkitu zuten eta Espainiar Inperioko itsasontziek azkar hasi ziren erabiltzen Karibetik Espainiarako bidaietan. Lehen deskribapen eta mapak 1786an argitaratu zuen Benjamin Franklinek "'Sundry Maritime Observations"' lanean.

Golkoko itsaslasterra eta aldaketa klimatikoa

Nahiz eta frogatu gabeko teoria izan, zientzialari askok diote, berotze globalak poloetako izotza urtzean, ozeanoetako gatz kontzentrazioa txikitu egingo dela. Ondorioz, gaur egun itsaslasterrak mantentzen dituen oreka hautsi daiteke eta ibilbidea aldatu. Honela, Europako klima leuntzen duen korrontea moztuko litzateke eta beroketa globalaren ondorioz Europako klima ez da hozten.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Golkoko Itsaslasterra Golkoko itsaslasterra eta aldaketa klimatikoaGolkoko Itsaslasterra ErreferentziakGolkoko Itsaslasterra Ikus, gaineraGolkoko Itsaslasterra Kanpo estekakGolkoko ItsaslasterraItsaslasterMexikoko golkoaOzeano Atlantikoa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

The Rolling StonesErroldaMaria Eugenia ArrizabalagaWikipediaBilintxHerri BatasunaKontinenteLauaxetaBaserriEhun (biologia)LazkaoMusika barrokoTxoria txoriUntxiFermin MuguruzaOkilCortinarius brunneus var. glandicolorIlaski SerranoHenri MatisseIzaro Andres ZelaietaBiolinZeltaEnergia eolikoArancha del SolGutun formalP2PEnergia elektrikoDinamikaALMENGiza eskubideakInperioGrândola, Vila MorenaAnjel AlkainAro GaraikideaNoëlle McAfeeEuskaltzaindiaLubaki bandaNutrizioPaleolitoaWikidataSaskibaloiBigarren Mundu GerraErromatar ErrepublikaNazio Batuen ErakundeaLikenCortinarius glandicolorAbeltzaintzaZortziko txikiAntzinako GreziaIkastolaUnidad AlavesaC++HernaniIdazkera kuneiformeHammurabiren Kodea1991ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaElhuyar HiztegiaMeatzaritzaMiren LeanizbarrutiaOskorriCarles PuigdemontTxalapartaAne IbarzabalTxinako Herri ErrepublikaPalankaPagoetako natura parkeaKoebaluazioBerriaGaztelaniazko Wikipedia🡆 More