Loirerria

Loirerria (frantsesez: Pays de la Loire) Frantzia mendebaldeko eskualdea da, kostaldekoa.

Prefektura Nantesen dago. Bretainiako lurra da berez eta historia berezia duten lurraldeak (Vendée-Poitou, Anjou, Maine) bildu dira, Nantes aldearekin batean, lurralde honetan. Hiri nagusiak: Saint-Nazaire, Laval, Le Mans, Angers, Cholet, Saumur eta La Roche-sur-Yon.

Loirerria
Pays de la Loire
Loirerria
Loirerria
Loirerria
Geografia
HiriburuaNantes
Azalera32.082
Punturik altuenaMont des Avaloirs (en) Itzuli
MugakideakBretainia, Erdialdea-Loira Harana, Akitania Berria eta Normandia
Administrazioa
PresidenteaJacques Auxiette (PS)
Christelle Morançais (en) Itzuli
LegebiltzarraRegional Council of Pays de la Loire (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria3.853.999 (2021)
Loirerria21.879 (2020)
Dentsitatea120,13 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
Historia
Sorrera data: 1960ko ekainaren 4a
Bestelako informazioa
Ordu eremua
paysdelaloire.fr

Geografia

Eskualde mugakideak

Iparraldean Normandia Beherea, hegoaldean Poitou-Charentes, ekialdean Erdialdea eta mendebaldean Bretainia eta Ozeano Atlantikoa mugakide ditu.

Departamenduak

Loira Atlantikoa (44), Maine eta Loira (49), Mayenne (53), Sarthe (72) eta Vendée (85) departamenduek osatzen dute.

Orografia eta klima

Lurralde apala da oro har; Normandia Behereko mendi muinoak daude iparraldean (Avaloirs, 417 m, eta Les Coëvrons, 357 m, mendialdeak Mayenneko iparraldean) eta Bretainiako ekialdeko ordokiak erdialdean eta hegoaldean. Basoa eta belardiak dira nagusi Loire ibaiaren bazterretan, eta lur hareatsua itsasaldean, Vendée aldean bereziki. Klima gozoa da bertakoa: udaberriak goiztiarrak dira eta udazkenak luze argiak. Hezetasun maila handia den arren, ez du euri asko egiten: 800–900 mm iparraldeko mendialdeetan eta 550 mm erdialdeko ordokietan.

Ekonomia

Nekazaritza arloak garrantzi handia du. Nekazaritzaren % 70 abere hazkuntzak hartzen du (behi azienda eta esnea), laboregintzak %8 baizik ez; bertako barazkiak eta ardoak (muscadet, anjou) oso aintzat hartuak dira. Arrantza garrantzitsua da Saint-Nazaire aldean, Les Sables-d'Olonne eta uharteetan (Noirmoutier eta Yeu-ko uharteak). Ekonomia alorreko lanpostuen %35 industriaren ingurukoak dira: janari industria (barazki kontserbak, haragia, esnekiak), mekanika industria, ontziolak, automobilgintza, kimika industria. Lau industria hiri nagusi daude: Le Mans, Angers, Nantes eta Saint-Nazaire. Apalagoak dira Laval, Saumur eta La-Roche-sur-Yon hirietako industrialdeak. Cholet aldean lihoaren industria zabaldu da bereziki. Kostaldean turismoak hazkunde berezia izan du.

Pertsonaia ezagunak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Loirerria GeografiaLoirerria EkonomiaLoirerria Pertsonaia ezagunakLoirerria ErreferentziakLoirerria Kanpo estekakLoirerriaAngersBretainiaCholetFrantsesaFrantziaLa Roche-sur-YonLavalLe MansNantesPrefekturaSaint-NazaireSaumur

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Maria AntonietaEspainiako trantsizioaJon Gotzon AldaparenaUrola KostaJon MirandeZapelatz arruntArnaldo OtegiMoskuwywk2Antoine de Saint-ExupéryAntso III.a GartzeitzNagore AranburuBernardo AtxagaAfrikaRockBurdinaPopLauaxetaDublinGaztelaniazko WikipediaGorrindolKristautasunPetrolioEritasunSons of AguirreKike AmonarrizPink FloydLehen Mundu GerraOrreagako gudua (778)Lurraren atmosferaJose Gonzalo ZulaikaKolonia (geografia politikoa)Larre-buztanikaraTxillardegiEnergia eolikoMeatzaritzaOzeano Bareko Suzko EraztunaHuntza taldeaFrancisco FrancoPlanktonArnaitz FernandezKaskabeltzBigarren Mundu GerraEnergia mekanikoEuskal Rock ErradikalaMonarkiaEkain (leizea)Aro GaraikideaGuadalcanalgo KanpainaBaionaGrândolaC++EspainiaFrances Power CobbeParpain-arkuAtenasko agoraAna EstradaEuskaltzaindiaCreative CommonsJude BellinghamOzeanoEusko Abertzale EkintzaSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaIkurrinEspainiako Gerra ZibilaBizkaia🡆 More