Badia

Badia itsas ertzean lurrean barneratuz izaten den sakongune handi samarra edo golko txikia da.

Gurean ezagunak dira Donostian dagoen Kontxakoa, Pasaiakoa edo Donibane Lohizunekoa, lehenengo biak Gipuzkoan, hirugarrena Lapurdin. Modu batez badiaren aurkakoa lur-muturra izan daiteke; baita penintsula ere. Badia handia bada golkoa bezala har daiteke, esaterako Bizkaiko golkoa; bien arteko desberdintasuna, badia eta golkoa artekoa, ez dago oso zehaztuta. Badiak estuak direnean fiordo esaten zaie.

Badia
Donostiako Kontxako Badia eta Grosekoa.
Badia
Diego badia Madagaskarren.

Ekonomikoki badiek garrantzia handia izaten dute bertan portu handiak eta herriak kokatzen baitira. Halaber, giza presentziaren ondorioz, ekologikoki orokorrean txikituta egoten dira. Badietan olatuen eta haizeen eragina moteldu egiten da, eta horren ondorioz inguru babestuagoak sortzen dira. Arrantzarako toki egokiak dira, bestetik, arrainak arrautzak jartzeko kostaldera hurbiltzen direlako.

Eraketa

Modu asko daude badiak naturalki sortzeko. Handienak kontinenteen jitoaren ondorioa dira. Gondwana superkontinentea sortu zen arabera, beste kontinenteak aldendu ziren munduko badia handienak sortuz: Gineako golkoa, Pertsiar Golkoa, Alaskako golkoa, Mexikoko golkoa eta Bengalako golkoa, azken hau munduko handiena.

Beste badia batzuk glaziarren eta ibaien eraginez sortu dira. Normalean fiordoak glaziarren eraginez sortu dira. Gurean, aldiz, itsasadarretan sortu dira, hau da, ibaiaren eta olatuen erosioaren ondorioz.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Tags:

Badia EraketaBadia ErreferentziakBadia Ikus, gaineraBadia Kanpo estekakBadiaBizkaiko golkoaDonibane LohizuneFiordoGipuzkoaGolkoKontxako badiaLapurdiLurmuturPasaiaPenintsula

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Eneko AristaEuri azidoErromatar arkitekturaZapelatz arruntIndiaErresuma BatuaJuan Sebastian ElkanoLinguae vasconum primitiaeParis2023ko Turkiako eta Siriako lurrikarakOtsailaren 20Diego MaradonaKubaFrankismo2023MonarkiaItaliar faxismoClara PonsatíFieschLehoiAlberto LadrónIruñeko historiaJaponiaBiologiaGobernuz kanpoko erakundeBiodibertsitateMadonna (abeslaria)Gora ta gora betiIndonesiaPatella vulgataGibelEnergia termikoBertsolari Txapelketa NagusiaMegalitoIhes beteaTxinako Herri ErrepublikaGenetikaBilboko Athletic Club 2016-2017Sigmund FreudGaztelako ErresumaKulturaUsaimenJuan de PadillaPablo PicassoGarapen iraunkorKresala (Txomin Agirre)Bulego (musika taldea)EspainiaIratiMikel SantosUAMIA analisi2022Ilaski SerranoHiba AboukÖtziElorrioAgur EtxebesteǃArnas-aparatuMexikoJara NavarlazEnergia berriztagarriEnergia zinetikoEpikuroJasangarritasunGaliziako Egun NazionalaSara GandaraNelson Mandela1981Asier OdriozolaEzteiNogen (musika taldea)Royan kantonamenduaEzki hostozabal🡆 More