Orka: Orcinus generoko zetazeo bakarra da eta mundu osoko itsasoetan bizi da

Orka edo ezpalarta (Orcinus orca) Orcinus generoko zetazeo bakarra da, eta mundu osoko itsasoetan bizi da.

Orka
Orka: Ezaugarriak, Ohiturak eta bizi-zikloa, Elikadura
Iraute egoera
Orka: Ezaugarriak, Ohiturak eta bizi-zikloa, Elikadura
Daturik gabe  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaDelphinidae
GeneroaOrcinus
Espeziea Orcinus orca
(Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Orka: Ezaugarriak, Ohiturak eta bizi-zikloa, Elikadura
Datu orokorrak
Ernaldia16,5 hilabete
Koloreabeltz eta zuri
HabitatWorld Ocean (en) Itzuli
Genomaren kokapenadnazoo.org…

Izurdeekin batera, Delphinidae familian sailkatuta dago. IUCNek ezin izan du bere iraute egoera sailkatu, baina leku jakin batzuetan arriskuan dago. Ingelesez balea hiltzailea izenez ezagutzen den arren, ez da gizakientzat arriskutsua.

Ezaugarriak

Hamar bat metro luze da, beltza baina zuriuneak dituena sabel, lepo eta buruaren bi aldeetara (begi faltsuen itxura hartuz). Bizkar-hegal zorrotza izaten du; zenbaitetan, 1,80 metroraino iristen da. Emea arra baino txikiagoa izaten da. Barailetan 40-50 hortz koniko izaten ditu eta ar handi eta ondo haziak 5,5 tonako pisura irits daitezke; emeak, aldiz, normalean ez dira 4 tonako pisura heltzen.

Ohiturak eta bizi-zikloa

Itsaso guztietan bizi da, Iparburutik Hegobururaino. Hamar ale inguruko taldeetan ibiltzen da. Uretatik kanpora jauzi egiten du batzuetan. Erasokor fama du: ehiztari bikaina da eta itsaso zein ozeanoetan dagoen harraparirik indarstuena da, denetarik jaten du eta ez dago ihes egin diezaiokeen animaliarik. Superharraparien artean dago eta ez du etsai naturalik. Superharraparietako bat izanik, ozeano guztietako berebiziko espeziea da kate trofiko eta itsas habitaten osasunerako.

Elikadura

Ozeanoetan ez dago orka talde bati aurre egiteko gai den animaliarik, eta handienak ere haren menuan sartzen dira, kaxalotea, marrazo zuria, itsas elefantea eta itsas krokodiloa barne. Haren harrapakinak askotarikoak dira: arrain sarda handiak, mota guztietako itsas ugaztunak (balea urdinak —batez ere kumeak—, izurdeak, itsas txakurrak...), itsas narrastiak, itsas hegaztiak eta abar.

Munduko hainbat lekutan, orka taldeak harrapakin zehatzak ehizatzeko trebatu dira eboluzioaren poderioz. Esaterako, Europako iparraldean soilik arrainak jatea gustatzen zaie; eta beste hainbat lekutan, zetazeoak, itsas lehoiak edota pinguinoak nahiago dituzte.

Ehiza-teknikak

Munduan barrena, orkek ehizatzeko teknika ezberdinak erabiltzen dituzte, bizi diren inguruneari ondo moldatu eta egokituta, baina argentinar Patagoniako kostaldeetako orken ehizatze teknika arriskutsu eta eraginkorrak ospea eman die: pinguinoak eta itsas lehoiak harrapatzeko, kostaldera azkar igeri egin eta gorputz erdia (eta osoa, kasu askotan) ateratzen dute uretatik hondartzarako bidean harrapakinak harrapatzeko, lehorreratuta edo hondartuta hilik gertatzeko arriskuarekin. Dena den, arriskuak merezi omen du, ehizatzeko eraginkortasuna handia denean.

Adimena

Adimentsutzat jotzen dira: zetazeo guztien artean, orka bigarrena da burmuinaren tamainari dagokionez, kaxalotearen atzetik.

Animalia taldekoiak dira, ehiza, eraso edota defentsa estrategia landuak gara ditzaketelako eta gizakiak gatibu harturik, erraz treba ditzakeelako.

Gizabanako eta taldearen trebetasuna eta jakintza belaunaldiz belaunaldi igarotzen dutela frogatuta dago, amak bere kumeari ondo irakatsitako prozesu luzean.

Horretaz guztiaz gain, orkak hirugarrenen aldetik egoerari probetxua ateratzeko gai direla ere badakigu: esate baterako, arrantzaleen sareak bere onura edo etekinerako baliatzeko gai dira, eta iruzurrak etekina ekartzen badie, iruzur egiteko gai ere badira.

Haien komunikazioa garatua dela ere frogatuta dago, hizkera edo komunikatzeko era zein soinu anitzez osatua. Orken dialekto gisa ezagutzen den ideia nahiko zabalduta dago munduan alor biologikoan.

Zentzumenak

Orkak ikusmen eta entzumen fina (bai ur-azpian bai ur-kanpoan) izaten badute ere, bere zentzumenik fin, garatu eta ikusgarriena sonar (ekokokapen edo ekolokazio izenekin ere ezaguna) bidez egiten dutena da, 6. zentzumen gehigarri horrekin sagar baten tamainakoa edo handiagoa den edozer topatzeko gai dira, hamarnaka metrora eta urik ilunenetan ere. Sonar frekuentziak etengabe erabiltzen dituzte inguruan duten guztiaren etengabeko berri izateko. Beraz, zentzumen teknika hori oinarrizkoa eta berebizikoa da orken munduan (zetazeo gehienetan bezala), bai komunikaziorako zein elikadurarako.

Igeriketa eta urpekaritza

Orkak bizkor igeri egiteko gai dira, baina ez dute oso sakon urperatzeko dohainik. Oro har, 5-10 km/h-ko abiaduran mugitzen dira, baina 40 km/h-ko gehienezko abiadura har dezakete lasterka doazenean. Abiadura errekorra 55 km/h da; eta espezimen entrenatu baten urperatze errekorra 260 metrokoa da, nahiz eta bizitza basatian normalean horrelako sakontasunera murgiltzen ez diren. Batez besteko urperatze denbora 5 minutu pasatxokoa da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Orka EzaugarriakOrka Ohiturak eta bizi-zikloaOrka ElikaduraOrka Ehiza-teknikakOrka AdimenaOrka ZentzumenakOrka Igeriketa eta urpekaritzaOrka ErreferentziakOrka Kanpo estekakOrkaGenero (biologia)ItsasoZetazeo

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Euskal Herria BaiAutotrofoJanari transgenikoMaxixatzenLehoiErreakzio kimikoGalaxiaBegoña Muruaga LacaGreziaEuskal PizkundeaKingpin (Marvel Comics)MitokondrioBerlingo harresiaKarmele JaioBiomasaHarraskagailuBernart EtxepareIruñea2024TelekomunikazioIñigo UrkulluKaligaeAro GaraikideaTaigaGabriel ArestiIlargiaren aldiResurreccion Maria AzkueAntzar EgunaDiktaduraGoierriTutankamonModus Operandi (musika taldea)Langileen Nazioarteko EgunaJuan Sebastian ElkanoSugegorriBakuoloEusko JaurlaritzaXIX. mendeaEztainuOperaNeomakEuskal abeslariSexu-organoHirukiakAlbert EinsteinEguzkiaSortuIsurtzeTxoria txoriChaturbateETB 1Espezie inbaditzaileSoinuMalintxePello ReparazTrikuGalapagoetako dortokaEguzki-loreAlfabetatzeMaria Anna MozartTrapezioIbon MartínKaskabeltz txikiSare pribatu birtualArt Nouveau Euskal HerrianUnibertsoaFranz LisztHarkaitz-zozo urdin1992ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaBurdinaJon Gotzon AldaparenaBasahate🡆 More