Pinguino

Pinguinoak itsas hegaztiak dira, Spheniscidae familiakoak.

Batez ere Hego Hemisferioan bizi dira, baina Spheniscus mendiculus espeziea Ekuatoretik iparraldera bizi da, Galapagoetan. Uretan bizitzeko egokitzapen handia dute, orokorrean luma zuri-beltz kontrastatuak izaten dituzte eta euren hegalak igeri egiteko eboluzionatu dute. Gehienek krilla, arrainak eta txipiroiak jaten dituzte, baita ur-azpian jaten ari direnean ehizatzen dituzten beste espezie batzuk. Bizitzaren erdia lehorrean eta beste erdia itsasoan ematen dute, gutxi gorabehera.

Pinguino
Paleozeno-gaur egun

Pinguino
Pygoscelis antarctica pinguinoa bi kumerekin
Pinguino Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaSphenisciformes
Familia Spheniscidae
Banaketa mapa
Pinguino
Datu orokorrak
Mugimenduabipedalism (en) Itzuli
Koloreabeltz, zuri eta laranja


Antartikarekin lotzen badira ere, espezie gutxi dira klima hotzetara moldatuta daudenak, eta asko klima epelagoetan bizi dira, baita Ekuatore inguruan ere.

Pinguinoek tamaina desberdina izaten dute espeziearen arabera: 30 cm eta 110 cm artekoa da. Handiena Aptenodytes forsteri espeziea da, inoiz 35 kilogramo arteko pisua baitu. Txikiena Eudyptula minor espeziea da, 40 zentimetroko altuera eta kilogramo bateko pisua duena. Orokorrean, Bergmannen araua betetzen dute eta txikienak gune beroetan eta handienak gune hotzetan bizi ohi dira. Hegaztion mokoa oso sendoa da eta gorputzaren estalgarri hotzetik babesten dituen gantz-geruza lodia dute eta beste hegaztietan ez bezala alde biluzirik uzten ez duten lumak dituzte. Isatsa motza eta zurruna du eta hankak oso atzean ditu, sabelean, uretan hobeto mugitzeko.

Taxonomia eta eboluzioa

Pinguinoen artean, hemezortzi bat mota bereizten dira, baina sailkapenen arabera, hamazazpi edo hogei artean izan daitezke. Egun diren espezie guztiak Speniscinae azpifamilian sailkatzen dira. Sailkapen batzuetan Eudyptula minor azpiespezie bat da eta, beste batzuetan, espezie izaera du. Hala ere, sailkapena uste den baino korapilatsuagoa da kasu horretan. Era berean, ez dago argi Eudyptes schlegeli Eudyptes chrysolophus espeziearen kolore barietate bat ote den. Eudyptes chrysocome edo pinguino saltaria ere hiru espezie izan daitezke.

Espezieak

Pinguino espezierik aipagarrienak honako hauek dira:

  • Pinguino txikia (Pygoscelis papua). Txikiena da, 35 zentimetro inguru garai izaten da. Lepoa, bizkarra eta hegoak beltzak izaten ditu eta bular-sabelak, berriz, zuriak.
  • Pinguino mottoduna (Eudyptes sp.). 60 zentimetro garai eta buruaren alde banatara luma horiko bi moto ditu. Negua itsasoan ematen du.
  • Pinguino handia (Aptenodytes sp.). 110 zentimetro inguru garai izaten da eta bizkarraldea beltza eta sabelaldea zuriak ditu. Moko luze mehea eta punta-oker samarra du. Hegoburuko izoztegietan ematen du bizitzaren parterik handiena, baina itsasora irtenda, arrantzan eta izotzetan egon behar duen denboraldirako gizentzen ere hilabete batzuk igarotzen ditu. Arrainak eta soinberak jaten ditu batez ere.
  • Pinguino enperadorea (Spheniscus sp.). Pinguino mota handiena eta ezagunena da. 120 zentimetro inguru izaten da. Arrak inkubatzen du emeak erruten duen arrautza bakarra, hanken gainean jarri eta sabelaldean duen larru-tolesturarekin estalita. Inkubazioak bi hilabete dirau neguan, eta garai hartan milaka kide elkartzen dira kolonietan barrualdean, kostatik oso urrun.

1844ko uztailaren 3a azken pinguino handien bikotea hil zuten: horrenbestez, Pinguinus generoa betiko galdu zen.

Sailkapen hori egin ohi da egun diren pinguino espezieekin:

Taxoi iraungiak

Azken mendeetan galdutako Eudyptes chathamensis eta Megadyptes waitaha espezieez gain, badira beste hainbat taxoi fosil. Taxoi guztiak Sphenisciformes ordenean sailkatzen dira, baina batzuen sailkapen zehatzagoa zaila da. Horregatik sustrai talde bat ere egiten da.

Talde basala eta sailkatu gabeko taxoiak:

  • Waimanu
  • Perudyptes
  • Delphinornis
  • Inkayacu
  • Archaeospheniscus
  • Marambiornis
  • Mesetaornis
  • Tonniornis
  • Wimanornis
  • Duntroonornis
  • Korora
  • Kairuku
  • Platydyptes
  • Madrynornis
  • Pseudaptenodytes
  • Dege
  • Marplesornis
  • Nucleornis
  • Tereingaornis
  • Inguza
  • Palaeoapterodytes

Spheniscidae familia

  • Palaeeudyptinae subfamilia
    • Crossvallia
    • Anthropornis
      • Anthropornis nordenskjoeldi
    • Icadyptes
    • Palaeeudyptes, polifiletikoa
    • Pachydyptes
    • Anthropodyptes, baliteke familia honetakoa ez izatea
  • Paraptenodytinae subfamilia
    • Arthrodytes
    • Paraptenodytes
  • Palaeospheniscinae subfamilia
    • Eretiscus
    • Palaeospheniscus

Eboluzioa

Pinguinoen eboluzioa eremu ondo ikertua da, eta eboluzio-biogeografiaren adibide gisa aurkeztu ohi da; haien hezurren tamainak oso aldakorrak dira, espezieen arabera, oso espezimen gutxi ezagutzen dira oso ondo kontserbaturik daudenak eta alfa-taxonomia oraindik ere ez dago guztiz ezarria. 2005etik hona, pinguinoen aurrehistoriari buruzko artikulu garrantzitsuak argitaratu dira; egun bizi diren generoen eboluzioa ondo ezaguna da.

Pinguino basalak Kretazeo-Tertziarioko iraungipen masiboaren inguruan bizi izan ziren Zeelanda Berria eta Antartikako Marie Byrd Lurraldearen inguruan. Plaken tektonika dela eta, eremuon artean 1.500 kilometro inguru zeuden garai hartan, ez egungo 4.000 kilometroak. Pinguinoen eta euren klado-ahizparen azken arbaso komuna orain dela 70-68 milioi urte bizi izan zen, Campaniar-Maastrichtiar mugan.

Bizimodua

  • Mugimendua: lehorrekoak eta uretakoak.
  • Lehorrean, pinguinoak dilin-dalan ibiltzen dira, baldar samar askotan. Uretan, ordea, hegatsei eta gorputzaren indarrari esker, abilezia handiz egiten dute igerian, orduko 40 kilometroko abiadura lortzeraino.
  • Antartika inguratzen duten irletan aurki ditzakegun pinguino enperadoeak 300.000 espezimen eta gehiagoko kolonietan bizi dira eta, hala ere, nahas-mahas horren guztiaren barnean senitartekoek elkar topo egiten dute. Pinguino bakoitzak gizakien hatz-marken antzera, berari bakarrik dagokion kantu berezia du: maiztasun finkoz errepikatzen dituen zenbait silaba. Antza denez, senitarteko diren pinguinoak kantuaren % 6 bakarrik entzunda ere elkar ezagutzeko gai dira. Harrigarria dirudien gaitasun hori guztiz beharrezkoa dute pinguino erregeek, habiarik egiten ez dutenez, koloniaren barnean kokatzean ez baitute inolako erreferentziarik. Gai horren inguruan egindako ikerketen arabera, pinguino kumeak gai dira 15 m-ra duten amaren deia bereizteko, beste 300.000 lagunen eta haizearen burrunbaren gainetik.

Elikadura

Zefalopodoz, krustazeoz eta arrain txikiz elikatzen dira, uretan trebezia handiz murgilduta harrapatzen baitituzte. Elikaduraren bila dabiltzanean eta batzuetan umeak hazteko garaian, bidaia luzeak egin beharrean daude. Oso animalia taldekoiak dira, batez ere umeak hazteko garaian, kolonia handitan biltzen direlarik.

Ugalketa

Gehienek, harri txikiz, algaz eta belarrez egindako zuloetan egiten dute habia, eta han bi arrautza eta inoiz hiru erruten dituzte. Espezie handienak, ordea, salbuespen dira: Enperadore motakoak arrautza bakarra egiten du, gero arrak hatu eta hankekin eta sabeleko tolestura handi batekin egindako "poltsa" batean inkubatzen duelarik. Arrautza errun ondoren, emea itsasora joaten da bi hilabeterako eta denboraldi guzti honetan arra arrautza inkubatzen egongo da ezertxo ere jan gabe, -40 ºC-ko tenperaturak jasanez eta baita elur-erauntsi izugarriak ere. Denboraldi hau igaro ondoren, emeak itzuli eta arrautzaren ardura hartzen dute.

Bizilekua

Pinguinoen espezie guztiak Hegoburuaren inguruko eskualde zabal batean bizi dira. Espezie batzuk, ordea, hala Galapagoetako pinguinoa, Ekuatorearen pareraino irits daitezke. Pinguino Enperadorea eta Adeliako pinguinoa bakarrik dira, kontinente Antartikoan soil-soilik bizi direnak.

Pinguino ospetsuak

  • Linux sistema eragileak pinguino baten irudia (Tux) maskota ofizial gisa hartu du, Penguin Adventureren protagonista MSXen maskota izan zen bezala.
  • Pingu, plastilinaz egindako haurrentzako animazio-serie bateko protagonista.
  • Madagascar animazio-filmekoak eta Penguins of Madagascar jarraipenekoak.
  • Gunter pinguinoa, Abentura-ordua animazio-seriekoa.
  • Nils Olav, maskota eta Norvegiako Guardia Errealeko koronel burua. Edinburgoko zoologikoan bizi da, Eskozian.

Erreferentziak

Bibliografia

  • Williams; Tony D. (1995). The Penguins – Spheniscidae. Oxford: Oxford University Press. {{ISBN|978-0-19-854667-2}}.

Kanpo loturak

Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Sphenisciformes



Tags:

Pinguino Taxonomia eta eboluzioaPinguino BizimoduaPinguino ospetsuakPinguino ErreferentziakPinguino BibliografiaPinguino Kanpo loturakPinguinoArrainEkuatoreGalapagoakHegalHegaztiHego HemisferioKrillLumaSpheniscus mendiculusTxipiroi

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

MonarkiaMontesquieuGiza eskubideakKoldo Romero EskamendiItaliaIlargiaren aldiLaboral KutxaAlexandro HandiaAntoine de Saint-ExupéryIker MuniainElastikotasun (fisika)MurietaIzaro BilbaoIzabaChiara ConsoliniBihotzMartin LarraldeAnjel AlkainMutazioPink FloydRockAiako harriaEnergia elektriko2020Energia hidraulikoKlasizismoTxikipediaMiguel BernadLapurdiBaztango Donejakue bideaBiotopoBideokontsolaPagoetako natura parkeaIhes beteaEguzki-energiaRamon SaizarbitoriaLekeitioEnergia zinetikoArtzibarIzarren hautsaSumendiIberiar penintsulaHaurren Eskubideei buruzko HitzarmenaGoroldioIzarEstitxu GaraiDonostiaEltxoRaúl Sánchez CedilloDinamikaNazionalitatearen auzia eta sozialdemokraziaThe Rolling StonesEnergia iturriGobernuUrdaibaiTxomin AgirreEuskal Autonomia ErkidegoaSamuli PiippoIkurrinEskoziako emakumezkoen errugbi selekzioaAfrikaIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaGernika-LumoSokatiraAlemaniaEskusoinu txikiPlayStationNazio Batuen Erakundea🡆 More