Cephalopoda edo zentzu zabalean zefalopodoak (grezieraz κεφαλή (kephalé), burua eta ποδός (podós), oina → oinak buruan) molusku filoen ornogabe klasea da.
700 espezie inguru daude, ezagunenak olagarro, txibia edo txoko izanik. Aipatutako guztiak coleoidea klasekoak dira.
Cephalopoda | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
kanbriar berantiar-0 Ma Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea | |||||||
Sailkapen zientifikoa | |||||||
Erreinua | Animalia | ||||||
Azpierreinua | Eumetazoa | ||||||
Filuma | Mollusca | ||||||
Klasea | Cephalopoda Cuvier, 1797 | ||||||
Azpibanaketa | |||||||
| |||||||
Datu orokorrak | |||||||
Mugimendua | Sifoi | ||||||
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | olagarro |
Cephalopodak goi-kanbriarretik gaur egunera arte diraute. Guztiak itsastarrak eta nektonikoak dira, hau da, desplazatzeko zakatz barrunbeko ura bortizki kanporatzen dute sifoiaren bidez. Lokomozio mota hau bertikala da (gora eta behera desplazatzen dira).
Zefalopodoek kanpoko zein barneko maskorra eduki dezakete (adb. Nautilusak eta txibiak, hurrenez hurren). Badaude maskorrik ez duten zefalopodoak ere (olagarroa, adb.). Maskorra sifunkuluaren bidez komunikatuta dauden hainbat ganbarez osatua dago. Ganbarak septuek banatzen dituzte. Kontuan eduki behar da dimorfismo sexuala dutela; kontuz ibili behar da beraz arra eta emea espezie ezberdinetakoak bezala ez katalogatzeko.
Zefalopodoak harrapakariak dira, eta oso harrapakari onak gainera. Hori eboluzio-abiadura handiari esker da: adibidez, begiak oso garatuak dituzte eta abiadura handiak har ditzakete. Bestalde, honek fosil gida bikainak egiten ditu Wiki Euskarapaleontologoentzat.
Protomaskorra lehenik sortu zen ganbera da, denetarik txikiena. Akrezioz hazten joaten da (kaltzita zatiak bilduz maskorra eratzeko), eta ilargi-hilabetero (gaur egun 28 egun; antzina 14 egun) septu bat eratzen du ganbarak banatzeko. Azken ganbara da denetarik handiena eta bertan bizi da animalia; bizi ganbara deritzo. Bizi ganbara ez diren beste ganbara guztiei fragmokonoa izena jarri zaio.
Maskorra bi eratakoa izan liteke:
Sifoiak sinpleak izan daitezke, edo egitura endosifonal bat (kaltzitazko gandor bat) eduki dezakete, animalia babesteko. Sifoia hiru lekutan egon daiteke kokatua: septuaren erdialdean, alde dortsalean edo alde bentralean (gogoan eduki behar dugu alde bentrala, bizi ganbarak beste birak ukitzen ez dituen aldean dagoela kokatua).
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cephalopoda |
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Cephalopoda |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Cephalopoda, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.