Georges Léopold Chrétien Frédéric Dagobert Cuvier, Cuvier-eko Baroia, (Montbéliard, 1769ko abuztuaren 23a - Paris, 1832ko maiatzaren 13a) naturalista eta zoologo frantziarra izan zen, Frédéric Cuvier naturalistaren anaia zaharra.
Anatomia konparatuaren eta paleontologiaren bultzatzailea izan zen. Napoleonen garaian eta Borboien errestaurazio garaian kargu garrantzitsuak izan zituen Parisen, Frantziako Historia Naturaleko Museoan irakasle izendatu zutelarik.
Animaliak beren egitura eta morfologiaren arabera sailkatu zituen lehenengotako zientzialaria izan zen 1817an Regne animal distribué d'après son organisation liburua argitaratu zuenean. Honen arabera animaliak lau talde nagusitan sailkatu zituen: ornodunak, moluskuak, artikulatuak eta erradiatuak.
Paleontologiari dagokionean Cuvierrek ekarpen handia egin zion zientzia honi fosilen inguruko ikerketa ugari eginez. Eboluzioaren erabat aurkakoa zen, fixismoaren defendatzaile sutsua, eta kataklismo jarraituen teoria plazaratu zuen: jainkoak izaki bizidunak sortzen ditu baina saiakera okerra dela uste duenean katastrofe bat sorrarazten du izaki guztiak hil eta berriak sortzeko. Horrela azaltzen zuen fosilen erregistroaren estratigrafia.
Era berean, Cuvierrek uste zuen Lurrak 6.000 urteko adina duela.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Cuvier |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Georges Cuvier, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.