Beasain Gipuzkoako hegoaldeko udalerri bat da, Goierri eskualdeko jendetsuena, 13.863 biztanle baitzituen 2016.
urtean. Oria ibaiaren ertzean kokatua du hirigunea, Usurbe mendiaren hegoaldeko magalean, Gipuzkoako hiriburua den Donostiatik 42 kilometrora, eta itsas mailatik 159,2 metro gorago.
Beasain | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Beasainen ikuspegi orokorra, Loinazko Andre Mariaren baselizatik begiratuta: hurbilean Loinatz auzoa, ezkerrean urrunxeago Beasaingo erdigunea, eskuinaldean Indar lantegia, eta urrutira Txindoki mendia. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Goierri | ||||||||||
Izen ofiziala | Beasain | ||||||||||
Alkatea | Leire Artola | ||||||||||
Posta kodea | 20200 | ||||||||||
INE kodea | 20019 | ||||||||||
Herritarra | beasaindar | ||||||||||
Ezizena | barek | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°02′50″N 2°12′12″W / 43.0473°N 2.2033°W | ||||||||||
Azalera | 30,02 km² | ||||||||||
Garaiera | 159 m | ||||||||||
Distantzia | 42 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 13.970 (2023) 93 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 465,36 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013) | % 11,89 | ||||||||||
Zahartze tasa | % 21,71 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa | ‰ 52,48 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa | % 74,36 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka | % 9,96 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua | % 9,59 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak | % 55,94 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera | % 41.11 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1615 (juliotar egutegia) | ||||||||||
Webgunea | https://www.beasain.eus/ |
Beasaingo ia udalerri osoa Oriaren arroan dago. Oria da, gainera, Beasaingo ibairik urtsuena eta herrigunea zeharkatzen duena. Udalerriaren zatitxo bat, ipar-mendebaldean, Urolaren arroakoa da. Hauek dira Oria ibaira isurtzen diren ibai, erreka eta errekatxoak: Eztanda, Arriaran, Larrebarrena, Muruerreka, Igartetxeerreka, Basakaitz, Mariarats, Ezkierdierreka, Arkabe, Pasazabal, Zagaitzerreka eta Agauntza. Urola ibaira, berriz, beste hauek isurtzen dira: Ibaieder, Errekaundi, Otoerreka, Erroitz-erreka, Sustatxoerreka eta Eulaerreka.
Beasaingo punturik altuena Murumendiko gailurra da (867 m), euskal mitologian Mariren bizilekua; baxuena, berriz, Oria ibaiaren ibilgua, Ordiziara igarotzen den tokian. Udalerri menditsua da, hegoaldean dituen Oria eta Eztanda ibaien aldameneko lur lau emankorrak izan ezik. Hona hemen mendi garaienak: Murumendi, Usurbe, Pagokabar, Zormendi, Mallutz, Urresparatz, Murutxiki, Portamosegi, Txoritegi, Atxabal, Ekuneta eta Zarate.
Beasaindik hegoaldera begiratuta, Aizkorriko eta Aralarko mendilerroak ageri dira.
Erlojuaren orratzen noranzkoan:
Beasainek hamabi auzo ditu:
Auzoa | Biztanleak (2004) |
---|---|
Altamira | 15 |
Antzizar | 4 |
Aratz-Matxinbenta | 31 |
Arriaran | 68 |
Astigarreta | 13 |
Beasaingo herrigunea | 12.032 |
Beasainmendi | 87 |
Garin | 24 |
Gudugarreta | 38 |
Loinatz | 91 |
Salbatore | 30 |
Ugartemendi | 9 |
Historiaurreko aztarnak aurkitu dira Beasainen: Murumendi eta Matxinbentan trikuharriak daude. Murumendin burdin aroko bigarren aldiko herrixka bat aurkitu zen. Erdi Aroan, XIII. mendean, Igartzako eta Arriarango leinuak ziren nagusi herrian; Igartzatarren nagusigoak mende askoan iraungo zuen. Arriarangoaren dorretxea, 1456an eraitsi zuten Gipuzkoako anaiarteek.
1399an, Beasain Ordiziari uztartu zitzaion, gaizkile, bidelapur eta ahaide nagusiengandik defendatzeko, Ordizia baitzen inguruko hiri nagusia. Hala ere, nolabaiteko autonomia ekonomiko eta administratiboa mantendu zuen.
XV. mendean, Igartzako jaunak Igartzako burdinola eraikiarazi zuen, eta orduz geroztik Beasaingo ekonomiaren ardatza metalgintzaren inguruko industria izan da.
1615ean hiribildu titulua lortu zuen eta Ordiziako auzo izatetik herri izatera igaro zen. Orduantxe ere hiribildu bilakatu ziren Astigarreta eta Gudugarretarekin (biak gaur egun Beasaingo auzoak dira) muga arazoak izan zituen XIX. mendearen hasiera arte.
1619an Ataun eta Idiazabalekin elkartu zen, Gipuzkoako Batzarretarako ordezkariaren gastuak murriztearren. 1639an batasunetik irten eta 1644an Ordiziarekin elkartu zen hamar urterako. Batasun horrek aurrekoaren helburu bera zuen: Batzarretara bien artean ordaindutako ordezkari bakarra bidaltzea, alegia. 1682an Zaldibia, Ordizia eta Aramarekin elkartu zen, eta 1710ean Ataun batu zitzaien. 1818an Beasain, Ataun eta Zaldibiak Atazalbeako Batasuna sortu zuten, betiere Gipuzkoako Batzarretarako gastuak murrizteko helburuz. Batasun horrek 1852 arte iraun zuen.
Burdinolek garrantzi handia izan zuten Beasainen Erdi Aroaz geroztik, eta, Industria Iraultza iritsi zenean, hemen eraiki zen Gipuzkoako lehen labe garaia, 1860an. Hor du jatorria gaur egun trengintzan diharduen eta Beasaingo eta Goierri osoko enpresa nagusia den CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) konpainiak.
Industria da udalerriko jarduera nagusia: trengintza (CAF), siderurgia, material elektrikoak, kimikoa eta abar; merkataritza eta zerbitzu-gunea ere bada. Lanean ari den populazioaren erdiak industrian dihardu, eta ia beste erdiak zerbitzu sektorean.
2017an, honela banatuta zegoen ekonomia jarduera, sektoreka: lehen sektorea, balio eguneratu garbiaren (BEG) % 0,2; bigarren sektorea, % 64,3; hirugarren sektorea, % 32,5; eraikuntza, % 3.
2019an herriak 13.969 biztanle zituen. Horietatik % 19,8k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaioak % 13,18 ziren.
Beasaingo biztanle kopuruak maila berdintsuan iraun zuen hainbat mendez, harik eta, XIX. mendearen bukaerarekin, herria industrializatu zen arte. Geroztik, eta bereziki CAF enpresaren sorrera eta hazkundearekin, immigrazio handia izan zen, batez ere 1970. urteraino.
XIX. mendearen bukaeraz geroztik, bilakaera hau izan du Beasainek, biztanle kopuruaren aldetik:
Beasaingo biztanleria |
---|
Gaur egun, Beasain Gipuzkoako 15. udalerria da, biztanle kopuruaren aldetik. Hona hemen azken urteotako bilakaera:
1996 | 1998 | 2000 | 2002 | 2004 | 2006 | 2008 | 2010 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
12.331 | 12.297 | 12.134 | 12.257 | 12.442 | 12.682 | 13.510 | 13.680 |
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan Bildu koalizioak eskuratu zituen boto gehien, EAJ alderdiari 44 botoko diferentzia aterata. Bilduko Koldo Agirre hautatu zuten alkate, bere taldearen eta Aralarren botoari esker. EAJko zinegotziek bere hautagaiari eman zioten botoa, PSE-EE taldekoek bereari eta Hamaikabat eta PP taldekoak abstenitu egin ziren.
2015eko udal hauteskundeetan EAJk hiru zinegotzi gehiago eskuratu zituen eta Hamaikabat, Aralar eta PP alderdiek, bakoitzak zuen zinegotzi bakarra galdu zuten. Emaitzen ondorioz, EAJ alderdiko Aitor Aldasoro hautatu zuten alkate.
2019ko hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EAJk 3.259 boto. EH Bilduk 1.947 boto. PSE-EEk 885 boto. PPk 151 boto. Berriz ere, Aitor Aldasoro izendatu zuten alkate.
Beasaingo udalbatza | |||||
Alderdia | 2015 | 2019 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 9 / 17 | 10 / 17 | |||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 6 / 17 | 5 / 17 | |||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 2 / 17 | 2 / 17 | |||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
Hauek izan dira Beasaingo azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia | |
Juan Lasa Jauregi | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Antonio Imaz Insausti | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Iñaki Erguin | 1987 | 1991 | Eusko Alkartasuna | |
Jose Luis Arriola Trueba | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jon Jauregi Bereziartua | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jon Jauregi Bereziartua | 1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | |
Patxi Plazaola Muguruza | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | |
Patxi Plazaola Muguruza | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Koldo Agirre Mujika | 2011 | 2015 | Bildu | |
Aitor Aldasoro Iturbe | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Aitor Aldasoro Iturbe | 2019 | 2020 a | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Leire Artola Ugalde | 2020 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Leire Artola Ugalde | 2023 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
Esan bezala, Erdi Aroaz geroztik behintzat bide garrantzitsuak igaro dira Beasaindik. Gaur egun, herritik igarotzen dira A-1 autobia eta Madril-Hendaia burdinbidea. Beasaingo tren geltokia da Goierriko tren geltoki nagusia. Probintzia arteko hainbat autobus lineak ere bidaiariak hartu eta uzteko geldialdia egiten dute Beasainen.
Herri barruko eta inguruko herrietako joan-etorrietarako garraiobide publiko nagusia autobusak dira, eta trena ere erabiltzen da inguruko zenbait herritara joan-etorriak egiteko.
2016an herritarren %59,05 euskalduna zen.
Beasaingo euskalkia gipuzkeraren aldaera bat da, Goierriko hizkerakoa hain zuzen. Goierriko hizkeraren ezaugarri gehienak edo denak biltzen ditu. Indartsu daude gipuzkeraren bereizgarri gehienak; hala ere, Beterritik zabaldu diren hainbat berrikuntza ez dira Beasaina iritsi, eta nabaria da mendebaleko euskararen zenbait ezaugarri, indartsuago edo ahulago, Beasaina ere iritsi izana. Beasaingo kalean eta auzoetan, Goierriko hizkera gehientsuenen artean bezala, batasun handia dago. Salbuespen bakarra Aratz-Matxinbenta auzoa da.
Beasaingo Udalak 2005. urtean abiatutako Beasaingo euskara eta etnografia proiektuaren bidez, herriko hizkera eta ahozko ondarea bildu zituzten, 45 bat beasaindar elkarrizketatuta.
Historiaren aldetik nolabaiteko balioa duten Beasaingo eraikinen zerrenda osoa hementxe duzu: Beasaingo ondare higiezinaren inbentarioa (2001). Nabarmenenak aipatuko ditugu hemen.
Igartzako jaun-andre boteretsuei lotua, Behe Erdi Arokoak dira aztarnarik zaharrenak. Eraikin hauek ditu osagai:
Loinazko Andre Mariaren baseliza XVI. menderako eraikia zegoen, eta dirudienez XIII. mendekoa da hango Andre Mariaren zurezko irudi polikromatua.
Letamendi baserria XVII. mendekoa da. Beasaingo herrigunearen gaineko muino batean dago, Beasainmendi auzoaren beheko aldean.
Andre Mariaren Jasokundearen eliza Erdi Aroan eraiki zuten, baina garai hartakoak pulpitu azpiko arkua eta Igartzako jaun-andreen kapera baino ez dira. XVI. eta XVII. mendeetan hainbat berrikuntza lan egin ondoren hartu zuen eraikuntzak ia erabat gaur egungo itxura. 1660an arkupea eraiki zitzaion, eta herriko gune publiko garrantzitsu bilakatu zen. Kanpandorrea XVII. mendekoa da, eta sakristia XVIII. mendekoa. Barnealdean hiru ataleko erretaula dago. Nabe bakarreko eliza da; atzealdean korua eta hainbat gela ditu erantsirik. Gurutze gangak ditu estalkian.
Olaran fabrika 1939an eraiki zuten, eta arkitektura arrazionalistaren erakusgarri da. Orduz geroztik larrugintzan aritu zen, harik eta 2009. urtean —nazioarteko krisialdiak jota— enpresa itxi zuten arte. Hurrengo urtean, Beasaingo Udala jabetu zen eraikinaz, eta zenbait artistek beren ekimenak egin zituzten hor: grafitiak, argazkiak, bideo musikalak. Gainera, gazteen errebindikazioetarako gune ere bihurtu zen.
Eraikinaren zati bat kultura ondasun izendatua du Eusko Jaurlaritzak 2003az geroztik, monumentu sailkapenarekin. Gainerakoa, 2011n eraitsi zuten, etxebizitzak egiteko.
Jaiotegunaren hurrenkeran:
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Beasain, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.