Krustazeoak edo oskoldunak (Crustacea; latinatik crusta, ‘kortika’ eta aceum, ‘zerbaiten izeaera’) Arthropoda filumeko azpifilume bat osatzen duten animaliak dira.
Krustazeo | |
---|---|
Kanbriar ertain-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Subfiluma | Crustacea Brünnich, 1772 |
Azpiklaseak | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | itsaski |
Oso filum zabala da. 27.000 espezie izan daitezke baina askoz gehiagoa, zifra hori bost edo hamal aldiz gehiago, oraindik deskubritu gabe daude. Barruan animalia talde desberdinak daude: mantxinsaltoak, karramarroak, otarrainxka eta lanpernak. Krustazeo gehienak uretan bizi dira: itsasoan, ur gazian, ur gezan. Batzuek ere lehorrean moldatu dira; hori da kukurutxen (Isopoda) subordenaren kasua. Krustazeoek, bizi diren habiten zein espezien arabera biologikoki arrakasta handia izan dute. Itsasoak menperatzen dituzte intsektuek lehorra menperatzen duten parean. Krustazeoak ikertzen dituen zientzia kartzinologia da.
Fosilen erregistroetan ezagutzen diren lehenengo krustazeoak Kanbriar garai erdikoak dira, Burgess Shale aztarnategian. Han Canadaspis eta Perspicaris aurkitu ziren.
Gaur egun honako sailkapen hau proposatzen da krustazeoentzat:
Itsaski gehienak klase honetakoak dira: karramarroak, izkirak, ostrakodoak... Euren gorputza 3 zati ezberdinetan banatuta dute: abdomena, toraxa eta burua. Kanpo eskeletua dute eta brankeak. Gehienak itsastarrak dira eta marea artean bizi ohi dira. Baina badaude ur gezatakoak eta baita lehortarrak ere. Gazteak direnean nauplius izeneko larba osatzen dute. Buruan dituzten apendize kopuruaren arabera banatzen dira krustazeoak. Askok lau antena pare dituzte buruan, begi handiak euren buruari itsasiak eta euren atzean barailak izaten dituzte janaria murtxikatzeko. Euren atzean bi maxila dituzte laguntzeko.
Toraxean oinez egiteko hankak dituzte eta askok hagin edo pintzak dituzte hemen ere. Abdomenean beste apendize pare batzuk dituzte eta emeek hauek arraultzak heltzeko erabiltzen dituzte.
Tamaina aldakorra da oso, 100 μm eta 4 metro arteko beso-luzera izanik (handiena Japoniako Macrocheira kaempferi da).
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Crustacea |
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Krustazeo |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Krustazeo, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.