Zetazeo

Zetazeoak (Cetacea) plazentadun itsas ugaztunak dira.

88 espezie bereizten dira, 42 generotan eta 11 familiatan sailkatuta. Arnasketa biriken bitartez egiten dute.

Zetazeo
Eozeno-Gaur egun

Zetazeo
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
Infraordena Cetacea
Brisson, 1762
Azpibanaketa
Mysticeti

Odontoceti
†Archaeoceti

Datu orokorrak
Elikadura iturri nagusiaZooplanktona
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakLumera
Habitatur gorputza

Gorputz fusiformea dute, hidrodinamiko egiten dituena. Aurrealdeko hankak hegats bilakatu dira, eta atzekoak berriz, galdu, nahiz eta oraindik hainbat hezur bestigial dituzten. Isats-hegatsa horizontala da eta bi lobulutan banatuta dago. Oro har, ez dute ilerik, eta gantz ugari izaten dute, isolamendu termiko egokia eskaintzen diena.

Gaur egungo zetazeoak bi subordenatan banatzen dira: mistizetoak (bizardunak) eta odontozetoak (horzdunak). Hala eta guztiz ere, dagoeneko galduta dauden arkeozetoen hirugarren subordena bat ere ageri da sailkapenetan.

Mistizetoen taldearen barnean, balea izen arruntarekin adierazten direnak daude sailkatuta, munduko animaliarik handienak; esate baterako, balea urdina inoiz Lurrean izan den animaliarik handiena da, dinosauroak baino handiagoa. Odontozetoen taldean, Delphinidae familiako izurdeak eta orkak sailkatzen dira, besteak beste, baina baita kaxaloteak edo mazopak ere.

Taxonomia

  • Archaeoceti subordena

Moldaera anatomiko eta fisiologikoak

Zetazeoen arbasoak lehortarrak zirenez, hainbat aldaketa garatu zituzten ur-ingurunea kolonizatu zutenean:

  • Arrainen moduko gorputz fusiforme eta hidrodinamikoa
  • Aurrealdeko hankak hegats pektoral bilakatuta eta arraun forma hartuta
  • Isatsaren amaiera laua da eta bi lobuluz osatua
  • Atzeko hankak desagertutakoan iraun duten hezur batzuk soilik geratzen zaizkie
  • Espirakulu bat buruaren goialdean
  • Ilerik gabeak lehen hilabeteetatik aurrera.
  • Ez dute belarri-pabiloirik

Habitata eta banaketa

Mundu osoko ozeano eta itsasoetan bizi dira zetazeoak, nahiz eta gutxi batzuk Ipar Amerikako, Hego Amerikako eta Asiako laku eta ibaietan ere aurki daitezkeen. Orka (Orcinus orca) bezalako espezieak kosmopolitak dira: mundu osoan zehar da, baina Kaliforniako mazopa, esate baterako, Kaliforniako golkoko iparraldean soilik bizi da.

Zetazeo 
Orkak (Orcinus orca) jauzi egiten.

Zetazeo batzuk kostatik gertu bizi dira, gune neritiko deritzon zonan, eta beste batzuk, ordea, itsaso zabalean, alegia, gune ozeanikoan. Badira estuarioetan edo ur gezatan bizi direnak ere.

Elikadura

Zetazeo guztiak harrapakariak dira eta kate trofikoaren gorenean kokatzen dira. Mistizetoak organismo planktonikoez eta arrain txikiez elikatzen dira, krillaz esate baterako. Odontozetoak, berriz, zefalopodo eta arrainez elikatzen dira nagusiki. Orkak ugaztun urtarrez elikatzen diren zetazeo bakarrak dira; fokak edo mazopak jaten dituzte, esate baterako.

Komunikazioa

Zetazeoek soinuak erabiltzen dituzte komunikatzeko. Hala eta guztiz ere, gorputz-hizkuntzak eta ukimenak ere garrantzia dute zetazeoen arteko komunikazioan. Odontozetoek ekolokalizazioa erabiltzen dute eta mistizetoek, berriz, frekuentzia baxuko soinuak.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Zetazeo TaxonomiaZetazeo Moldaera anatomiko eta fisiologikoakZetazeo Habitata eta banaketaZetazeo ElikaduraZetazeo KomunikazioaZetazeo Ikus, gaineraZetazeo Kanpo estekakZetazeo

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Kate trofikoHertzainakIzabaNazio Batuen ErakundeaUnidad AlavesaEguzki-lore luzePortugaleteGlobalizazioUgal-aparatuDeba (ibaia)Miguel Indurain Sari NagusiaErrege BardeaRamon SaizarbitoriaBernart EtxepareJonathan SwiftMiren LeanizbarrutiaEnergia mekanikoApirilaren 25Donibane GaraziGotzone SagarduiMilanLegazpiP2PDonostia1991ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaAsel LuzarragaPedro Miguel EtxenikeFidela BernatAntzinako GreziaKarmele JaioEustakio Mendizabal2024Berri TxarrakAlegia (literatura)Ramona Zapatero ZapatelNiloNestor BasterretxeaIzarren hautsaRan Rober RanGozategiRafael NadalCookieLokomozio-aparatuWikiLapurdiUntxiErliebe (geografia)ErromaEmpar PinedaEn Tol SarmientoPopMaria AntonietaWikipediaGoogle bombSur (Oman)BerriaDorreOligarkiaLaminaElhuyar HiztegiaBihotzIrati🡆 More