Zakil

Zakila (latinez: Penis; eta hortik eratorritako hitz asko) animalia arren organo sexual nagusia da.

    Artikulu hau animalia arren zakilei buruzkoa da; gizakien zakilei buruzkoa beste hau da: «Giza zakil».

Eme zein hermafroditak sexu harremanetan inseminatzeko (Ernal-hazia sartzeko) erabiltzen dute. Zakil gisa har ditzakegun organoak ornodun zein ornogabeetan daude, baina espezie guztietako arrek ez dute zakil bat, eta arrak zakil bat duen espezieetan ez da zertan homologoa izan behar. Animalia guztien zakila ez da giza zakilaren antzekoa, beraz.

Zakil
Labrador retriever baten zakila

Zakil terminoa sarpena egiten duten hainbat organori ematen zaio, baina ez guztiei. Adibidez zefalopodoen sarketa-organoari ektokotilo izena ematen zaio, eta armiarma arrek pedipalpoak erabiltzne dituzte. Ornodunen artean ere badira aldaera morfologikoak, hemipeneak kasu.

Zakil gisa har dezakegun organo bat duten animalia espezie gehienetan, funtzio bakarra ernal-hazia emeengan sartzea da. Ugaztun karenadunetan, ordea, zakila ere uretraren amaiera du, eta gernua zein ernal-hazia eramateko funtzioak ditu. Zakil bat duten animalia gehienetan sistema bat dago gogortzeko, eta askok gorputz barruan gordetzeko aukera dute.

Zakilen formak oso aldakorrak dira. Hegazti eta narrasti batzuetan kloakak elkartzen laguntzen duten sistemak dituzte. Ugaztun guztiek zakil bat dute, eta intsektiboro, saguzar, karraskari, karniboro eta primate gehienek bakulu bat dute, zakila tentetzen laguntzen duen hezurra.

Ornodunak

Hegaztiak

Zakil 
Anas platyrhynchos baten sasi-zakila.
Zakil 
Emeek kortxo-ateratze itxurako baginak dituzte, barrunbe itsu askorekin, sarketa oztopatzeko eta ernalketa saihesteko diseinatuak. Horrek murriztu egiten du erasotzaileen ernalketa-probabilitatea bikote egokiagoen alde.

Hegazti ar gehienek (adibidez, oilarrek eta indioilarrek) kloaka dute (emeek ere badute), baina ez zakilik. Zakila duten hegaztien artean, Palaeognathae (Tinamidae eta Ratitae) eta Anatidae (ahateak, antzarak eta beltxargak) daude. Hegaztien zakilak ugaztunena ez bezalako egitura du, kloakako hormaren hedapen erektiboa delako eta linfari esker zutitzen delako, ez odolari esker. Zati batean lumaz estalita egon ohi da, eta espezie batzuetan arantzak eta harizpiak izaten ditu eskuila moduan, eta leuntasun egoeran kloakaren barruan kiribiltzen da. Oxyura vittatak ornodun guztien gorputzaren tamainarekin alderatuta zakil handiena du; gorputzaren tamainaren erdia (20 cm) izan ohi duen arren, 42,5 cm luze den zakila duen ale bat dokumentatu da.

Hegazti ar gehienek kanpoko genitalik ez duten arren, uretako hegaztien arrek (Anatidae) falo bat dute. Hegazti gehienek arrak emeen gainean kulunkatzen dira eta kloakak elkartzen dituzte, "kloaka-muxu" deitzen den mugimenduarekin; ondorioz, intseminazio behartua oso zaila da. Uretako hegaztien arrek garatu duten faloa beren gorputzetik ateratzen da (espiral moduan, erlojuaren orratzen noranzkoan) eta emeak beren laguntzarik gabe intseminatzen laguntzen du. Uretako hegaztien arrek indarra erabiliz emeekin kopulatzeko duten faloaren bilakaerak kontra-egokitzapena eragin du emeengan, irteerarik gabeko zakuak eta espiralak deritzen bagina-egituren forman, erlojuaren orratzen noranzkoan. Egitura horiek zaildu egiten dute arrak tartean sartzea emeen borondatearen aurka. Erlojuaren orratzen noranzkoko espiralak esanguratsuak dira, arraren faloa espiralean ateratzen delako erlojuaren orratzen kontrako noranzkoan; beraz, erlojuaren orratzen noranzkoko baginako egitura batek kopula indarrez eragotziko luke. Ikerketek frogatu dutenez, arraren faloa zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta landuagoak dira baginako egiturak.


Ugaztunak

Giza zakila

Sakontzeko, irakurri: «Giza zakil»

Giza zakila gizaki arrak sarpenerako erabiltzen duen sexu-organo bat da, eta gernua kanporatzeko erabiltzen den gernu-aparatuaren ataletako bat. Zakilaren parte dira radix edo sustraia, corpus edo gorputza eta epitelioa. Epitelio honek moko-azala izaten du zakil-mokoa estaltzen. Zakilaren gorputza ehunezko hiru zutabez osatua dato: bi zakilaren leize-gorputza dira alboetan, eta alde bentralean zakilaren gorputz arola. Gizaki arren uretra prostatatik igarotzen da, eta bertan lotzen da eiakulazio-hodien zuloekin zakileraino iritsi aurretik. Uretrak zakilaren leize-gorputza zeharkatzen du uretraren kanpoko zuloa aurkitu arte. Bide hau gernu zein ernal-haziarentzako hodia da.

Enbrioian emeen klitorisaren ehun berdinetatik eratortzen da zakila; zakilaren eta uretraren inguruko azala emeen ezpain txikien ehun enbrioniko berdinetatik eratortzen da. Gizakion zakila odolez betetzean gogortzen da, ez baitu, beste animalia batzuen kasuan bezala, hezurrik. Gogortze hori (erekzio izenez ezagutzen da) sexu kitzikapenaren ondorio izan ohi da gehienetan, nahiz eta kasu askotan gorputzaren berezko erreakzio izan (lotan dagoela gertatutako erekzioak kasu). Erekziorik lortu ezina inpotentzia izenez ezagutzen den gaixotasuna da.

Gizonezko heldu bat erekzioaren ondoren zakila kitzikatuz (bai sexu harremanen, bai masturbazioaren bidez) orgasmora eta eiakulaziora iristen da. Hala ere orgasmoak ez dira helduen kontua soilik, haur eta nerabeek ere (guztiz heldu gabe daudenek) izan ohi dituzte.

Zakilaren tamaina eta itxura gizonetik gizonera aldatzen da. Arraza batzuek, bereziki beltzek, zakil handiagoa dutenaren iritzia ez dago zientifikoki frogatuta. Ikerketen arabera, erekzioan dauden gizonezkoen zakilek 13,12 zentimetro neurtzen dute batezbesteko. Gizonezkoen %95 10,7 eta 19,1 zentimetro arteko zakila dute.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Zakil OrnodunakZakil ErreferentziakZakil Ikus, gaineraZakil Kanpo estekakZakilAnimaliaArEmeErnal-haziGiza zakilaHermafroditaLatinOrgano sexualOrnodunOrnogabeSexu harreman

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

LondresBerrobiZelula hormaSlow FoodCampos Eliseos antzokiaElkarbizitza unitateErreakzio kimikoAfrikaNekazaritzaAustraliaSaguzarDiana Urrea2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakPornhubNikita KhrustxovEuropar BatasunaRomandiaContact (1997ko filma)Industrializazioa Euskal HerrianGabriel ArestiEuropaHerio (mitologia)Pi (zenbakia)ItaliaXakeJuan Sebastian Elkano110. Street-eko geltokiaZetaren BideaDigestio-aparatuArnas-aparatuGotzone SagarduiNagore AranburuHaltzFrancisco FrancoGoroldioAditz trinkoCate BlanchettEspainiaPello OtxandianoJose Antonio AgirreGarapen iraunkorHugo Egmont HørringEkologiaAzalpen testuEllen DeGeneresKatagorriEskusoinu txikiJoanes LeizarragaBULEGO (musika taldea)AnimaliaLapurdiAro GaraikideaAndrokantoMahatma GandhiNeokontserbadurismoMutrikuAitor AranaVladimir KomarovTxertoBiodibertsitateElektrizitateTarinWikidataPizkundeaArgia (aldizkaria)Energia berriztagarriAl-AndalusSarpenTrapezio🡆 More