Berrobi: Gipuzkoako udalerria

Berrobi Gipuzkoako Tolosaldea eskualdeko udalerria da.

2,7 km² ditu eta 599 biztanle zituen 2016. urtean. Donostiatik 33 kilometrora dago.

Berrobi
Berrobi: Mugakideak, Zerbitzuak, Historia Gipuzkoa, Euskal Herria
Berrobi: Mugakideak, Zerbitzuak, Historia
Berrobi
Berrobi: Mugakideak, Zerbitzuak, Historia
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaTolosaldea
Izen ofizialaBerrobi
AlkateaJoseba Iñigo Ayerza Mugica (en) Itzuli
Posta kodea20493
INE kodea20023
Herritarraberrobitar
Kokapena
Koordenatuak43°08′44″N 2°01′36″W / 43.1456°N 2.0266°W / 43.1456; -2.0266
Azalera3 km²
Garaiera161 m
Distantzia33 km Donostiara
Demografia
Biztanleria575 (2023)
Berrobi: Mugakideak, Zerbitzuak, Historia−6 (2022)
alt_left 288 (%50,1) (%54,8) 315 alt_right
Dentsitatea191,67 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)
Berrobi: Mugakideak, Zerbitzuak, Historia -% 0,18
Zahartze tasa% 17,79
Ugalkortasun tasa‰ 53,03
Ekonomia
Jarduera tasa% 84 (2011)
Genero desoreka% 2,14 (2011)
Langabezia erregistratua% 10,52 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 78,39 (2010)
Kaleko erabilera % 73,3 (2016)
Etxeko erabilera% 68.85 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1845 (juliotar egutegia)
Webguneahttp://www.berrobi.eus

Mugakideak

Zerbitzuak

  • Ibin kirol kluba
  • Haur-eskola
  • Liburutegia

Historia

Herriaren lehen erreferentzia historikoa 1374. urtekoa da. Urte hartan Tolosarekin bat egin zuen Berrobik. Horrela, babesa lortu zuen soldadu eta gaizkileen aurrean. Basoak ustiatzeko eta ekonomia kudeatzeko gaitasuna mantendu zituen, eta auzo-alkate bat izendatzeko aukera zeukan.

1845ean sortu zuen Berrobik udal independentea.

Demografia

Berrobiko biztanleriak gorakada nabarmena izan zuen 1960ko hamarkadan kanpotik etorritako jendeari esker. Harrezkero ez du aldaketa handiegirik izan.

2019an 613 biztanle zituen. Horietatik %18,76ak 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %9,14 ziren.

Berrobiko biztanleria
Berrobi: Mugakideak, Zerbitzuak, Historia
Datu-iturria: www.ine.es

Ekonomia

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: lehen sektorea BEGaren %3,4. Bigarren sektorea %27,2. Hirugarren sektorea %66,9. Eraikuntza %2,5.

Berrobi: Mugakideak, Zerbitzuak, Historia 
Zelai erreka

Politika

2015eko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bildu koalizioak gehiengo osoa eskuratu zuen, alde handiz. Emaitzen ondorioz, Iñigo Aiertza hautatu zuten alkate berriro.

2019ko udal hauteskundeetan PSE-EE aurkeztu zen bakarrik, eta 30 boto lortu zituen. 95 boto zuri ere egon ziren. David de Miguel Les (PSE-EE) izendatu zuten alkate.

2023ko udal hauteskundeetan herritar talde bat aurkeztu zen berriro, 2019ko porrotaren ostean. Herritar talde honek (BERROBI BIZI), 226 botorekin 6 zinegotzi lortu zituen, eta Aitzol Izquierdo bihurtu zen alkate.

1983ko hauteskundeeak

1987ko hauteskundeeak

1991ko hauteskundeeak

1995ko hauteskundeeak

1999ko hauteskundeeak

2003ko hauteskundeeak

Giroa taldearekin Juanito alkate bihurtu zen, Alberdi alkatetza uztera bultzatuz.

2007ko hauteskundeak

Giroarekin irabazita Juanitok alkate jarraitu zuen

2011ko hauteskundeak

EH Bilduk alkatetze hartu zuen ozta ozta. Juanito Jauregiren 12 urteko agintaldia amaitu zen.

2015ko hauteskundeak

EH Bildu talde bakarra, erraz garaile

2019ko hauteskundeak

PSE-EE talde bakarra. 30 botorekin, 200 boto zurien aurretik geratu zen zinegotziak bereganatuz.

2023ko hauteskundeak

Berrobi Bizi taldeeak aisa irabazi ditu hauteskundeak.

Berrobiko udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzaren 28

Zinegotziak Boto kopurua
Berrobi Bizi
6 / 7
226
PSE-EE
1 / 7
50
Zuriak
9
Nuluak
6
Berrobiko udal hauteskundeak
Partidu politikoa 2023 2019 2015 2011 2007 2003 1999 1995
Berrobi Bizi (BB) 226 (77,60%) 6
Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) 50 (17,18%) 1 12,10% 7 2,31% 0 0,00% 0 - - - - - - - -
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) / Bildu - - 85,77% 7 52,81% 4 - - - - - - - -
Giroa (GIR) - - - - 43,52% 3 54,46% 4 56,74% 4 - - - -
Partido Popular (PP) - - - - 1,22% 0 0,96% 0 0,78% 0 - - - -
Ortzadar Hauteskunde Elkartea (OHEL) - - - - - - 43,37% 3 - - - - - -
Berrobi Bultzatzen (BB) - - - - - - - - 24,09% 2 - - - -
Aurrerantz Taldea (AT) - - - - - - - - 17,88% 1 - - - -
Zabalgune (z) - - - - - - - - - - 94,25% 7 - -
Talde Herritarra (TH) - - - - - - - - - - - - 84,72% 7

Jaiak eta ospakizunak

Berrobiko jaiak abuztuaren 28an ospatzen dira, San Agustin eguna da patroia.

Azaroaren 30 ean San Andresak ospatzen dira.

Maiatzean hilabete kulturala ospatzen da.

Garai batean festak San Andresetan izaten ziren, eguraldi txarra tarteko, San Agustinetara aldatu ziren.

Berrobi: Mugakideak, Zerbitzuak, Historia 
Plaza

Ondare garrantzitsua

  • Udaletxea
  • Iriarte eraikina, XVII. mendekoa
  • San Andres eliza, XVI. mendekoa. Dorre barrokoa dauka.
  • Gaztetxea
  • Berrobizar baserria
  • Urruti jauregia
  • Lapatza jauregia
Berrobi: Mugakideak, Zerbitzuak, Historia 
Berrobiko udaletxea
Berrobi: Mugakideak, Zerbitzuak, Historia 
Berrobi XX. mende hasieran

Berrobitar ospetsuak

Kirolak

  • Berrobiko Ion Ander Izagirre frontenis txapelketa. 30 ediziotik gora izan duen txapelketa da, eskualdean oso ezaguna, eta Euskal probintzietako partaide ugari izan dituena. Hala nola Olite, Iruñea edo Miranda Ebroko partaideeak izan ditu historikoki.
  • BerroBira krosa. Herriari bost buelta emanez egiten den lasterketa. Honek ere 25 ediziotik gora izan ditu eta lehen abuztuan egiten zen arren, azken urteetan iraileko 3. asteburuan bilatu du bere txokoa. 1,5 km-ko itzuliari bost buelta emanez, 7,5km-ko lasterketa bat da, eta hasiera batean dirudiena baino gogorragoa da, herri sarrerako aldapak medio.
  • Berrobiko Atzeko txokoko esku pilota txapelketa. Frontoiko atzeko txokoan lehiatzen den txapelketa. IKK hasi zen antolatzen eta bizirik dago gaurdaino.
  • Ibin Kirol Kluba (IKK). 2017an sortutako herriko kirol kluba da. Aurrez aipaturiko frontenis txapelketa eta kros-az gain beste hainbat ekintza antolatzen dira. Hala nola mendi irteerak, Euskal Herrian eta Pirinioetan, eski irteerak, esku pilota txapelketak eta abar.
Berrobiko Txomin Garmendiaren testigantza, bertso saioetako gaien zentsuraren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Euskara

Berrobiko euskara gipuzkeraren aldaera bat da, erdiguneko euskararen parte den Tolosaldeko euskara, hain zuzen. Beterriko hizkerek eta Tolosaldekoek osatzen dute Erdiguneko azpieuskalkia. 2010 eta 2011 urteetako datuen arabera, herriko euskaldun kopurua %78.39 zen, eta euskararen erabilera %53.5. 2016an euskaldunen kopurua %80,54 zen.

Berrobi Berri aldizkaria dago. Herritar talde batek 2000. urtean sortua. Urtekari bat da eta urteroko berri aipagarrienak biltzen ditu. Herriaren azken urtetako datuak errepasatzeko tresna aparta.

Berrobi: Mugakideak, Zerbitzuak, Historia 
San Andres eliza

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa

Tags:

Berrobi MugakideakBerrobi ZerbitzuakBerrobi HistoriaBerrobi DemografiaBerrobi EkonomiaBerrobi PolitikaBerrobi Jaiak eta ospakizunakBerrobi Ondare garrantzitsuaBerrobi tar ospetsuakBerrobi KirolakBerrobi EuskaraBerrobi ErreferentziakBerrobi Kanpo estekakBerrobiDonostiaGipuzkoaTolosaldea

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

ArdiValfroicourtIdoia AsurmendiIngeniari Elektriko eta Elektroniken InstitutuaHerbehereakErretinaAntzinako Greziako erlijioaEuropar BatasunaMalen OsaMarokoIñaki PerurenaTxakurEuskarazko Wikipedia (webgunea)Hemendik At!ErromaHannah ArendtOtsailaren 20Marcello MastroianniIkerkuntza eta garapenaEmakumearen ugaltze-aparatuSugegorriGonatodes nascimentoiMartxoaren 31EmozioEskola irratiAntxoaXerxes I.aDigestio-aparatuApirilaren 10Erbinude arruntIrulegiko EskuaPierre CurieEspainiaNafarroako ErresumaBulego (musika taldea)IrisLatinAlderdi Nazional FaxistaKote CabezudoGibelWalter BenjaminArtizarraFallout 4DiktaduraContact (1997ko filma)Azaroaren 27IssuuGaztelako ErresumaUrriaren 3Jesus ElosegiKristalizazioEkainaren 15Berotegi-efektuaItaliar faxismoOperaLeinu gerrakAlemaniaGonneville-en-AugeEz Dok AmairuEkologismoValbonnaisChampvans-les-MoulinsJuduGurutzadakBoleibolAmaia GabantxoGazteluBiodibertsitateAzalaFAimar IrigoienIrakAtenasDeiaTxistu (musika tresna)🡆 More