Urduña: Bizkaiko udalerria.

Urduña (ofizialki ele bietan Urduña/Orduña) Bizkaiko udalerririk hegoaldekoena da.

Nerbioi ibarrean dago, Arabako eta Burgosko lurrez inguratua, Bizkaiko esklabea baita. Hartara, Arabako Aiaraldea eskualdeko herritzat ere har daiteke, arrazoi geografikoak direla kausa. Urduña da hiri titulua duen Bizkaiko biztanlegune bakarra. 2016. urtean 4.136 biztanle zituen.

Urduña
Urduña: Geografia, Historia, Demografia Bizkaia, Euskal Herria
Urduña: Geografia, Historia, Demografia
Urduñako bandera

Urduñako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaNerbioi ibarra
Izen ofizialaUrduña: Geografia, Historia, Demografia Urduña/Orduña
AlkateaItziar Biguri (Euskal Herria Bildu)
Posta kodea48460
INE kodea48074
Herritarraurduñar
Kokapena
Koordenatuak42°59′45″N 3°00′30″W / 42.995833333333°N 3.0083333333333°W / 42.995833333333; -3.0083333333333
Azalera33,49 km²
Garaiera275 metro
Distantzia38 km Bilbora
Demografia
Biztanleria4.179 (2023)
Urduña: Geografia, Historia, Demografia13 (2022)
alt_left 2.037 (%48,7) (%52,5) 2.195 alt_right
Dentsitatea124,78 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)
Urduña: Geografia, Historia, Demografia% 6,39
Zahartze tasa% 18,35
Ugalkortasun tasa‰ 53,57
Ekonomia
Jarduera tasa% 79,75 (2011)
Genero desoreka% 9,81 (2011)
Langabezia erregistratua% 12,78 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 23,76 (2010)
Kaleko erabilera (2016)
Etxeko erabilera % 7.71 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1229. urtea
Webguneahttp://www.urduna.com/

Geografia

Urduña: Geografia, Historia, Demografia 
Airetiko ikuspegia

Ingurune naturala

Gorobel mendilerroaren azpian dago udalerria, Txarlazo mendia gainean daukala. Halaber, Urduñako mendatea urteetan izan da Euskal Herritik Gaztelara joateko bide nagusia.

Urduña: Geografia, Historia, Demografia 
Urduñaren eta inguruko mendien ikuspegi orokorra.

Udalerri mugakideak

Kontzejuak

Urduñako udalerriaren barnean, Urduñako hiriko eremuaz gain, Belandia, Lendoñobeiti, Lendoñogoiti eta Mendeika kontzejuak daude. Zentzu honetan, Urduña da bere mugen barnean izaera administratiboa duten herriak dituen udalerri bakarra Bizkaian.

Halaber, Urduñako Komunitatea izeneko elkargo lur eremu bat dago udalerri honetan. Elkargo lur hau Junta de Villalba de Losa (Burgos), Aiara eta Amurrioko udalerriek erabil dezakete.

Urduña: Geografia, Historia, Demografia 
Urduñako mendaterako errepidea

Historia

Urduña 1229. urtean sortu zen hiribildutzat, Bizkaiko jaurerriaren seigarren jauna zen Lope Diaz Harokoak hiri-gutuna eman zionean. Gaztelako Erresuman ekoizten zen artilea hiribildu honetatik garraiatzen zuten Ipar Europarako bidean. Hori dela eta, Enrike IV.ak Bizkaiko Jaurerriko hiri izendapena eman zion. 1535. urtean sute handi batek hiri osoa kiskaltzeko zorian egon zen.

XVIII. mendean Urduña Gaztelarekin lotzen zuen bidea hobetu zuten eta 1774. urtean irekia izan zen. Halaber, aduana bat eraikitzeari ekin zioten eta 1792an bukatu zituzten lanak. Aduanak merkataritza gune garrantzitsua bihurtu zuen Urduña.

XIX. mendean Urduñak gainbeheran sartu zen bi arrazoi nagusigatik. Alde batetik, garai horietan izandako gerren ondorioz, eta bestetik 1841. urtean aduanak itsasaldean ezarri zituztelako. Halaber, karlistaldien porrotak foruen galera ekarri zuten.

XX. mendearen hasieran hiriak izaera turistikoa hartu zuen, La Muerako bainuetxearen bidez. Halaber, Antiguako pasealekuan eraikin berriak egin zituzten. XXI. mendearen hasieran, hiriaren erdialdeko plazan kokaturiko aduana zaharra, bainuetxe bilakatu zen.

Demografia

Urduñako biztanleria
Urduña: Geografia, Historia, Demografia

Politika

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Urduñako alkate Bilduko Karlos Arranz hautatu zuten.

2015eko udal hauteskundeetan Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk sei zinegotziak mantendu zituen, EAJ alderdiak bat gehiago eskuratu zuen (bost guztira) eta PPk bere zinegotzi bakarra galdu zuen. Emaitza horien ondorioz, Euskal Herria Bildu koalizioko Idoia Aginako Arbaiza hautatu zuten alkate.

2019ko udal hauteskundeak eta gero EH Bildu koalizioa udal hauteskundeak irabazi zituen ( 1.112 boza ). EAJk 1.033 boza irabazi zituen eta 5 zinegotzi. PSE-EE ( 160 boza ) eta Alderdi Popularra ( 60 boza) lortu zituen baina zinegotzirik ez.

Urduñako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2019ko maiatzaren 26a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu
6 / 11
1.101 (% 47,52)
6 / 11
1.112 (% 46.31)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 11
844 (% 36,43)
5 / 11
1.033 (% 43,02)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
91 (% 3,93)
0 / 11
62 (% 2,58)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: https://resultados.elpais.com/elecciones/2019/municipales/14/48/74.html

Alkateen zerrenda

Alkatea Agintaldia Alderdia
Koldo Xabier Egiluz Isusi 1999-2003 EAJ
Ricardo Gutiérrez Tellaetxe 2003-2011 EAJ
Karlos Arranz Diego 2011-2015 Bildu
Idoia Aginako 2015-2019 Euskal Herria Bildu
Itziar Biguri 2019-2023 Euskal Herria Bildu

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:

Urduña: Geografia, Historia, Demografia  Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
3 Amurrio
Urduña
TertangaDelikaArtomañaAloriaUrduña (geltokia)LekamañaSaratxoInosoZiorragaBaranbioLezamaLarrinbeAmurrio (gasolindegia)Amurrio (geltokia) Amurrio
Urduña
5 Urduña
Izarra
Murgia
Gopegi
Urduña (suhiltzaileak)ApregindanaUntzagaUzkio UrkabustaizOiardoGoiuriBeluntzaZiorragaAltubeGillernaLukianoAperregi • Donamaikia • JugoBitorianoZarateMarkiaSarriaOlanoLetonaZaitegi Urduña
Izarra
Murgia
Gopegi

Kirolak

Urduñako udal pilotalekua 1931. urtean eraiki zen. 40 metro luze da eta 1983. urtea geroztik teilatua du. Udal igerilekuei dagokienez, hiru ditu: 50 metro luzerakoa (olinpiarra), 25 metrokoa eta haurrentzakoa.

Ondasun nabarmenak

Ikus zerrenda: «Urduñako kultura ondasunak»

Ondare erlijiosoa

  • Familia Sakratuaren eliza
  • Andra Maria eliza
  • Antiguako Andra Mariaren santutegia

Ondare zibila

  • Aduana zaharra

Jauregiak

Argazki galeria

Urduñar ospetsuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia

Tags:

Urduña GeografiaUrduña HistoriaUrduña DemografiaUrduña PolitikaUrduña GarraioaUrduña KirolakUrduña Ondasun nabarmenakUrduña Argazki galeriaUrduña r ospetsuakUrduña ErreferentziakUrduña Kanpo estekakUrduñaAiaraldeaArabaBarrendegiBizkaiaBurgosko probintziaNerbioi ibarraUdalerri

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

ZeusModus Operandi (musika taldea)Jose Maria GorroñoMacaulay CulkinLegenarPagoUzki-sexuTracy ChevalierBilboko metroaJaguarPearl MackieMarilyn MonroeZea Mays (musika taldea)A Ram Sam SamOtsailaren 21Ainhoa AierbeEz Dok AmairuDonibane GaraziPertsefoneThe Batman (filma)Olaia UrtiagaJoxe Mari KortaEgutegi gregorianoPizkundeaLinuxGari OtamendiLuteranismoMyanmar2001IparrorratzPlaneta telurikoBibhag20.000 especies de abejasJuantxo ArakamaEuskal literatura exilioanSan Prudentzio jaiakDonibane LohizuneMarkdownHaitzuloNerea ArrutiEsne BeltzaMiren NogalesKlima aldaketaKristau-demokraziaShizuoka (prefektura)OxigenoZHitanoOikiaGolfEuropaLekeitioKaos EtilikoArte (zuhaitza)ImmunitateSua EnparantzaKarmele LarrinagaAmancay GaztañagaMeritxell RelañoMaria Ana SanzGiraffa reticulataAnton AbadiaIndia1973OiartzunKoke2016TxakurDortokaJesus NazaretekoaMetroEzteiAner PeritzTxirri, Mirri eta TxiribitonFrantzia🡆 More