Hiribildu

Hiribildua errege-erregina edo jauntxo baten pribilegioz sortutako giza-finkamendua da.

Gehienetan hiri-gutun bidez sortu ziren, Behe Erdi Aroan. Helburua tokiko nobleziari boterea murriztea zen, egonkortasuna bultzatu eta garapen ekonomikoa bermatzeko.

Hiribildu
Arabako Guardiako hiribildu nafarraren oinplanoa.

Jatorria

Erdi Aroan, herri bakoitza zenbait nekazaritza-ustiapenaz (latinez vicus edo locus) osatuta zegoen.

Hiribilduak herriak ez bezala zenbait pribilegio edo foru zituen. Adibidez, bere alkatea arlo zibil eta kriminaletan epailea zen. Barnean gotorlekua zeukaten; harresiak ere eraikitzen zituzten. Normalean, haien inguruko lurraldearengan eskumena zeukaten.

Hiribildu izena izateko Errege edo Jauntxo batek pribilegioak eman behar zituen Hiribildu-Kartaren bidez. Karta hau emateko arrazoiak ezberdinak ziren: estrategikoak, ekonomikoak, politikoak... Titulua ematerakoan landako jendea hiribilduetara erakartzea bilatzen zen eskuarki.

Euskal Herriko hiribilduak

Arabako hiribilduak

Hiribildu 
Nova Victoria (Gasteiz) hiribilduaren 1181eko fundazio-agiria.

Horra Araban sortutako 23 hiribilduen zerrenda:

Nafarroako Erresumak sortuak, batez ere hegoaldea indartzeko asmoz, gaztelarren erasoen aurrean:

Gaztelako Erresumak sortuak:

Bizkaiko hiribilduak

Hiribildu 
Bizkaiko hiribilduak (gorriz), eta lur laua (laranjaz).

Bizkaiko hiribilduek ekonomia sistema berezia zuten. Foru berezia zuten, eta harresiak eraikitzeko eskumena. Hauek dira Bizkaian dauden 21 hiribilduak:

Legearen arabera Bizkaiko forurik gabeko herriak izango dira bakarrik eraikitako mugen barnean sartzen direnak edo urbanizatuak dauden lurrak. Hiribildua hazten bada lur berri horiek foru propioa izaten jarraituko dute. Bilbon, ordea, udalerriko hedadura osoa da lur ez aforatua.

Mungia, Larrabetzu eta Errigoiti ere izan ziren hiribilduak, baina herritarrek eskatuta, forura itzuli ziren.

Gernika eta Markina hiribilduak dira jatorriz; baina ez, ordea, haiekin elkartutako Lumo eta Xemein elizateak, hurrenez hurren. Hala ere, herriok bat egin zutenean, Gernika-Lumok eta Markina-Xemeinek hiribildu titulua hartu zuten.

Hiribildu batetik elizate bat bereizten bada antzinako forua berreskura dezake. Ajangizek 1991an eta Arratzuk 1992an prozesu hori egin zuten Gernikatik bereizi zirenean.

Gipuzkoako hiribilduak

Horra Gipuzkoako 25 hiribilduen zerrenda. Gaztelako Erresumak sortuak dira guztiak, Donostia izan ezik. Hondarribia eta Getaria ere izan zitezkeen Nafarroako Erresumak sortuak, baina oraindik ez da aurkitu hori frogatuko lukeen agiririk.

Nafarroa Garaiko hiribilduak

Hiribildu 
Lizarra hiribildua XIX. mendearen erdialdera, Francisco Coelloren arabera.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Hiribildu JatorriaHiribildu Euskal Herriko hiribilduakHiribildu Ikus, gaineraHiribildu Kanpo estekakHiribildu

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Miren Agur MeabeEgutegiLazkao TxikiGabriela LoranDiruLangileen Nazioarteko EgunaAgosti XahoRamoncínSchool TiesAro ModernoaTxoria txoriTxistu (musika tresna)OñatiAdimen artifizialAmets Ormaetxea EzpeletaWiki FundazioaMoluskuIkusi mendizaleakPedro Miguel EtxenikeConsuelo OsaSanta Teresa basilika (Lisieux)FlyschEuskal Herriko mendiakLehen Mundu GerraZitoplasmaErromantizismo6332016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakOrreagako kolegiataEuropako BatzordeaTxirri arruntEuzko Alderdi JeltzaleaTimothy McVeighLaminaAnje DuhaldeVespaBizenta MogelEuskal Herriko historiaurreaInauteriak Euskal HerrianElgorriProletarioen diktaduraRobert OwenSoinu-energiaEuskal Herriko kastroakSortuTxantxangorriEguzki-sistemaBarne produktu gordinZuberoaPlano inklinatuOndarroaLea-ArtibaiOrioko baleariKoebaluazioSistema eragileJoseba Díez AntxustegiItsaslabarWikiesanakNerea ReparazFutbolAnariIker CasanovaBandasko grebaJoseba SarrionandiaAsteko egunen izenakOn Kixote MantxakoaLauburuTxomin AgirreKristobal KolonAustralia1992ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaDemokrazia🡆 More